lokalizazioa
Gaiak
Hobiak
Ibilbide honek 1938ko maiatzaren 22an Ezkabako gotorlekutik ihes egin zuten 795 presoen ibilbidea egiten du, historiako ihesaldi handienetako batean. Hiru soilik muga zeharkatu zuten, 206 lekuan bertan hil zituzten eta beste 586ak, harrapatuak izan eta gero, gotorlekura eraman zituzten eta errepresaliatuak izan ziren (horietako 14, antolatzaileak bezala epaituak izan ziren eta urte horretan Iruñeko Zitadelako zuloetan hil zituzten).
GR-225ak Jovino Fernández-ek egin zuen bidea berregiten du, Urepeletik muga zeharkatzea lortu zuena. 2017an Nafarroako Gobernuak, boluntarioen laguntzarekin, bide hori seinaleztatu eta balizatu zuen; zeina memoriaren belaunaldien arteko transmisio-leku bihurtu baita Askatasunaren Botilak esperientziaren bidez, Memoria duten Eskolak programaren esparruan.
Lau etapetan antolatzen da ibilbidea: Ezkabako Gotorlekua-Olabe, Olabe-Saigots, Saigots-Sorogain eta Sorogain-Urepele. Bidean zehar, memoria gune ezberdinak bisitatu daitezke, Olabeko Hobia bezala, Nafarroako Memoria Historikoaren Tokia dena.
Historia
Ezkabako Gotorlekua edo Alfonso XII. Gotorlekua, Ezkaba mendiaren tontorrean eraiki zen 1878 eta 1919 artean. Defentsa izaera batekin eraikia, inoiz ez zen erabili honetarako abiazioa gerrako elementu bezala agertu zelako. Bere benetako erabilera kartzela edo presondegi bezala izan zen 1934 eta 1945 artean. 2001ean Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuten.
Lehen aldiz erabili zen zigor gisa 1934an, greba iraultzailearen testuinguruan, Radical-Cedista biurtekoan, bertan parte hartu zuten ehunka preso giltzapetzeko. Fronte Popularrak 1936ko otsaileko hauteskundeak irabazi eta gero amnistia bat dekretatu zen preso politiko guztientzako eta Ezkabako presondegia estatuko berrehun preso arruntentzako erabili zen.
1936ko uztailaren 18ko matxinada militarra eta gero, Gotorlekua berriro ere preso politikoentzako erabiltzen hasi zen. Lehengo bi hilabeteetan, batez ere, Nafarroako atxilotuak sartu ziren, eta azarotik aurrera, beste erkidegoetatik ekartzen zituzten.
Gotorleku honetan existitzen ziren bizi baldintzak ankerrak ziren: gosea, gaixotasunak, biolentzia, hezetasuna, zorriak… Halaber, Espainia Berriaren inposizioa sufritzen zuten, non hierarkia militarrak eta katolikoak protagonismo berezia eskuratu zuten; eta testuinguru historiko batean non armada errepublikarrak matxinatuak garaitzeko itxaropena zuen.
Egoera honek, hainbat presok ihesaldi bat antolatzea erraztu zuen, eta 1938ko maiatzaren 22an, igandearekin, burutu zen. Ordu erdian, presondegiko ateak ireki ziren eta preso zeuden ia pertsona guztiak atera ziren bertatik. Ziurgabetasuna eta ezjakintasuna ikusita, horietako asko berriro gotorlekura sartu ziren, baina 795 presoek norabide ezberdinetatik ihes egitea erabaki zuten. Hiru soilik muga zeharkatu zuten, 206 lekuan bertan hil zituzten eta beste 586ak, harrapatuak izan eta gero, gotorlekura eraman zituzten eta errepresaliatuak izan ziren (horietako 14, antolatzaileak bezala epaituak izan ziren eta urte horretan Iruñeko Zitadelako zuloetan hil zituzten). Ihesaldia eta gero berriro harrapatu zituzten presoetatik, 46 hil egingo dira Gotorlekuan 1943ra arte.
2017an Jovino Fernandezek egin zuen bidea berregin zen, Urepeletik muga zeharkatzea lortu zuen hiru presoetako bat. Nafarroako Gobernuak, boluntarioen laguntzarekin, bide hori seinaleztatu eta balizatu zuen, geroztik oso ibilia izan dena. Desobiratutako hobietan geldialdiak egiteko aukerarekin, belaunaldien arteko transmisio-leku bihurtu da. Memoriaren Nafarroako Institututik eta Askatasunaren Botilak esperientziaren bidez, Memoria duten Eskolak programaren esparruan, Bigarren Hezkuntzako ehunka ikaslek bide hau egiten dute eta senideen eta ikerlarien testigantzan entzuten dituzte. 2019an GR225 ibilbidea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki bezala aitortu zuen Nafarroako Gobernuak.
Ibilbideak 54 kilometrotako luzera du eta lau etapetan antolatzen da: Ezkabako Gotorlekua-Olabe, Olabe-Saigots, Saigots-Sorogain eta Sorogain-Urepele. Bidean zehar, memoria gune ezberdinak bisitatu daitezke, Olabeko Hobia bezala, Nafarroako Memoria Historikoaren Toki bezala onartu dena, edota Esteribar ibarrako hobiak gogorarazten dituen monolitoa, Leranotzeko hobiak hartzen duen lekuan.