Hormigoizko Mugak Ibildideak Nafarroako Pirineoetako Fortifikazioan zehar bidai bat proposatzen du, Espainiako Gerra Zibilaren eta II. Mundu Gerraren testuinguruan eraikitako azpiegitura defentsibo ikaragarri bat. Bere ibilbideak 1936ko kolpe militarrarekin hasi zen iragan bortitz eta traumatiko baten orbain gisa aurkezten zaizkigu. 

Horietatik ibiliz, zentzugabekeri hau eraikitzeko frankismoaren motibazio estrategikoetara hurbil gaitezke; baita hauek altxatzera behartuak izan zirenak jasan zituzten miseria eta indarkeria baldintzetara ere.

Sastraka artean ezkutatuta, Pirineoetako muga zipriztintzen duten hormigoizko egitura horiek memoriaren politika publikoak bultzatzeko aukera gisa agertzen dira, iraganeko eta egungo prozesu traumatikoen eta indarkeria politikoaren ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartu eta transmititu ditzaten. 

Giza eskubideen errespetuan oinarritutako politikak, II. Errepublikaren legalitatearen aurka altxatu eta bere gobernua errepresioan eta indarkerian oinarritu zuenarenganako memoria kritikoa oinarri hartuta.

Egozkueko Errepidea

Aezkoako bunkerrak

Izaba-Erronkariko Bunkerrak

Urkiagako Bunkerrak

Auritzeko Bunkerrak

Lesaka-Oiartzun Errepidea

Otsondoko Bunkerrak

Legasa-Bertizaranako Bunkerrak

Igari-Bidankoze Errepidea

Muskildako Bunkerrak

Berako Bunkerrak

Irurita-Artesiaga Errepidea

Erratzuko Bunkerrak