Otsondoko Bunkerrak
Goratze-profila
1936ko uztailaren 18an militar, milizia karlista eta falangista talde batek kolpe militar bat eman zuen Espainiako II. Errepublikako gobernu legitimoaren aurka, Fronte Popularrak otsaileko hauteskundeak irabazi ondoren. Altxamenduak porrot egin zuen, eta 1939ko apirilaren 1era arte iraun zuen gerra zibil luze batean amaitu zen. Ia hiru urteko gerraren balantzea suntsitutako herrialde bat izango da, eta ia 40 urtez luzatu zen diktadura baten ezarpena.
1936ko uztailaren 18an militar, milizia karlista eta falangista talde batek kolpe militar bat eman zuen Espainiako II. Errepublikako gobernu legitimoaren aurka, Fronte Popularrak otsaileko hauteskundeak irabazi ondoren. Altxamenduak porrot egin zuen, eta 1939ko apirilaren 1era arte iraun zuen gerra zibil luze batean amaitu zen. Ia hiru urteko gerraren balantzea suntsitutako herrialde bat izango da, eta ia 40 urtez luzatu zen diktadura baten ezarpena.
PIRINIOETAKO “MUGA ZEHARKAEZINA”-REN ERAIKUNTZA
Espainiako Gerra Zibila hasi zenetik, matxinoak Frantziako muga kontrolatu nahian zeuden, aliatuen inbasioa bazen ere. Soldaduak eta Falangeko eta Erreketeko miliziak hantxe zebiltzan, mugako asabideak eta muga bera patruilatzen eta ehundaka gotorleku eraiki ziren haren mendi-mazela eta haranetan. Horrela, Pirinio osoan militarren presentzia handiko hamarkadak hasi ziren, hesi gaindiezina bihurtu nahian.
Gotortzea bi fase handitan egin zen. Lehenengoan (Pirinioetako Mugaren Babesaren Antolakuntza) Euskal Herriko eta Kataluniako Pirinioetako mugak gotortu zituzten, 1939 eta 1940 bitartean. 1944tik aurrera, bigarren faseari ekin zioten (Pirinioen Babesaren Antolakuntza), eta Pirinio osora zabaldu zituzten gotortze-lanak. Ardatzaren aurkako Aliatuek gerra irabazi eta mundu-gerra amaitzearekin batera, bizkortu egin ziren bigarren fase horretako lanak eta 1958 urtera arte luzatu ziren.

Babesa 169 Erresistentzia-Zentroren (EZ) bidez egituratuta zegoen, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino, ia 500 kilometroan zehar. Gipuzkoan eta Nafarroan, adibidez, 1.836 bunker eraiki zituzten (hasiera batean aurreikusitako 2.884etatik).
PIRINIOEN BABESAREN ANTOLAKUNTZA
Gerra irabazi gabe ere, matxinatuak sortu behar zuten Estatu Berrian pentsatzen hasi ziren, eta nola egokituko zen nazioarteko egoera zalantzagarrian. II. Mundu Gerra zerumugan eta mendebaldeko demokraziak etsai zituela, Francok estrategia prebentibo baten alde egin zuen, Pirinio osoan zehar defentsarako egitura batekin atzerriko balizko inbasio bat geldiaraztea lortuko zuelakoan. Nafarroan 8 “sartze-eremu” identifikatu ziren, eta horietan 1939ko ekainetik milaka gatiburen lana erabiltzen hasi ziren. Horietariko bat “Otxondo Erakundea” izan zen, eta 1, 64, 114 eta 128 Langileen Batailoietan eta 7. Diziplina Batailoian zeuden presoak hasi ziren inguru horretan obrak egiten.
Nafarroan 19 Langile Batailoi aritu ziren lanean 1937 eta 1940 artean, eta 10 Langile Soldaduen Diziplina Batailoi 1940 eta 1945 artean, bakoitza ehunka presoz osatua (400-1.000). Bera, Lesaka, Etxalar, Erratzu, Arizkun, Irurita, Eugi, Iragi, Egozkue, Auritz, Orreaga, Igari, Bidankotze, Erronkari bezalako lekuetan aktibo egon ziren.

1944tik aurrera, erabateko aldaketa gertatu zen gotorleku-proiektuan. Pirinioetako Defentsa Erakundeak diseinua, eraikuntzaren iraupena, erabilitako eskulana eta hura osatzen zuten egitura motak aldatu zituen. Izan ere, bost urte lehenago, abuztuan bigarren fase honen proiektua amaitu zenean C-15 Instrukzioarekin, eraikitako elementuetako batzuk baztertuak izan ziren, eta gehienak ez ziren Erresistentzia Zentro berrietan sartu. Otsondoren kasuan, gotorleku monumentala eta Hiru Aho aterpea (Otxondo Erakundea izenez ezagutzen den lehen fasean eraikitako 3. eta 14. elementuak) sartu ziren.
Eraiki nahi izan ziren Erresistentzia Zentro horietako bakoitza batailoi batek defendatzeko pentsatuta zegoen, albokoak indartzeko eta babesteko. Horretarako, defentsa-talde horietako bakoitza metrailadore, tankeen aurkako kanoi edo morterorako 30 edo 40 bunker ingururekin osatu zen. Dagokigun kasuan 222. Erresistentzia Zentroa: Alkurruntz. Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako auzolandegietan garbitu eta egokitu dituzte, eta Baztango Udalaren babesa jaso dute.

Erabilitako eskulana ez zen jada preso errepublikarra izan, baizik eta soldadutza egin behar izan zuten errekrutak, eta leku ezkutu horietara bideratu zituzten peoi gisa. Kontuan izan behar da, kasu askotan, egonaldiak luzatu egiten zirela derrigorrezko aldi militarrak ofizialki irauten zuen 24 hilabeteetatik aurrera.
PIRINIOETAKO FORTIFIKAZIOA ETA MEMORIAREN POLITIKA PUBLIKOAK
Sastraka artean ezkutatuta, Pirinioetako muga zipriztintzen duten hormigoizko egitura horiek memoriaren politika publikoak bultzatzeko aukera gisa agertzen dira, iraganeko eta egungo prozesu traumatikoen eta indarkeria politikoaren ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartu eta transmititu ditzaten. Giza eskubideen errespetuan oinarritutako politikak, II. Errepublikaren legalitatearen aurka altxatu eta bere gobernua errepresioan eta indarkerian oinarritu zuenarenganako memoria kritikoa oinarri hartuta.
Espacios de la ruta
Piriniotako Gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu, eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.
Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.
