Sarea
Memoria guneak zabaltzeko sarea
Guneak ezagutuz memoriara hurbildu
Egitasmo honek lagundu nahi dizu 1936ko kolpe militarrean matxinatuek erabilitako indarkeriaz hitz egiten diguten Nafarroako toki eta espazioak ikuspegi kritiko batez deskubritzen eta berpizten.
Beldurraren bidez euren proiektua inposatzeko bigarren errepublikaren legezkotasun demokratikoaren aurka altxatu zirenen indarkeria jasan zutenen oihartzunak oraindik gordetzen dituzten espazioak, tokiak, guneak, ibilbideak, mugarriak… Ezberdin pentsatzen zuena erabat baztertzen zuen proiektu honek. Hala eta guztiz ere, eutsi ziotenen istorioek irauten duten espazioak dira hauek.
Azken finean, memoria kolektiboaren gertaera garrantzitsuak lekukotzen dituzten guneak. Bertan gertatu zenari buruz hausnartzera eta gelditzera gonbidatzen zaituztenak. Bere memoria etorkizuna eraikitzeko tresna bihur dadin, askatasunaren, justizia sozialaren eta bizikidetzaren balio partekatuetan oinarritua.
Nola funtzionatzen du mapa honek?
Mapa honek memoria gune asko biltzen ditu, denak garrantzitsuak. Horietako batzuk ofizialki aitortu dira Nafarroako Memoria Toki gisa, 29/2018 Foru Legearen arabera. Beste batzuk, elkarteek eta toki-erakundeek aitortu dituzte. Guztietan giza eskubideen urraketak gertatu ziren frankismo garaian.
Guneak gaika, eremuka edo bilatzailearen bidez aukera daitezke.
Zonaldearen arabera
Zer informazioa kontsulta dezaket?
Informazio maila ezberdinak eskaini nahi dizkizugu, sakondu nahi duzunaren arabera. Horrela, gune bakoitzaren sarrerako laburpen bat duzu oinarrizko datuekin; gune bakoitzaren historiaren garapena eta guneei hauei buruz gehiago jakiteko material mota ezberdinak.
Gaikako kategoriak
Hobiak
Altxatutakoek erail zituzten pertsonak ehortzeko lekuak.
Hainbat hobi mota ezberdin daude: errepideen ertzetan, hilerrietan, mendien leizeetan…
Nafarroako lurralde osoan zehar daude eta asko, prospektuak eta desobiratuak izan dira.
Nafarroako Memoriaren Institutuak hobiak bilatzen, dokumentatzen, aztertzen eta irekitzen lan egiten du.
Atxilotze zentroak
1936ko udan hasitako errepresioan pertsonak atxilotzeko erabili ziren tokiak.
Atxilotze hau arrazoi ezberdinengatik egin zitekeen: epaiketa militarraren zain egoteagatik, epaiketaz kanpoko hilketaren zain egoteagatik, bortxazko lanak egiteko atxilotzeagatik, askatasunaz gabetzeko kondena betetzeagatik…
Errepresioak izan zuen dimentsio handiak bideratu zuen atxiloketa-toki bezala erabiltzea eskolak, ikastetxeak, udalak; eta funtzio hori zuten tokiak ere bai ( tokiko kartzelak edo Probintzia-espetxea). Adibide paradigmatikoa da Ezkabako Gotorlekua presondegi bezala erabiltzea.
Bortxazko lanak
Itxian dagoen pertsona batek bere borondatearen aurka eta ordainsaririk jasotzeko eskubiderik gabe egin behar dituen lanak.
Frankismoak presoen bortxazko lanak erabili zituen obra publikoen eraikuntzan, gehienak ikuspegi militarista batetik sortuta.
Milaka pertsonei ezarritako errepresio honek sumisio ideologikoa ere bazuen, eta errepresaliatuei Gerra Zibilaren ondoren inposatutako Espainia berrian zer leku izango zuten irakasten zitzaien eta onartuta izateko egin behar zuten bidea ere bai. Errepresio hau presoen senideengana ere iristen zen.
Genero errepresioa
Emakumeen aurka erabilitako indarkeria espezifikoa bezala ulertzen da sexu errepresioa.
Emakumeak gizonaren menpe geratzen ziren gizarte-egitura inposatzea zuen helburu. Emakumeak eta emakume izatea irudikatzen zutena erasotzen zen.
Frankismoaren errepresioan zehar erabilitako sexuaren araberako errepresioan tipologiak zabalak eta askotarikoak dira: ile mozketak, errizino olio irensteak ondoren iseka publiko bat izateko, elizak garbitzeko betebeharra…
Erbestea
Indarkeria jasateko arriskuaren aurrean arrazoi politikoak direla eta, jatorria edo bizilekua uztea suposatzen duen pertsonen lekualdatzea.
1936ko matxinada militarrak errepresioa piztu zuen, eta, ondorioz, pertsona askok ihes egin behar izan zuten beren sorlekuetatik; eta kasu batzuetan, ez ziren inoiz itzuli.
Ihes egin behar izan zuten Nafarren kasuan, kasuistikak eta erbesteko lekuak askotarikoak izan ziren: erbestea estatuko beste tokietara, erbestea Amerikara, erbestea Frantziara eta kontzentrazio-esparruetan sartzea…
Beste memorial batzuk
1936ko kolpe militarraren eta ondorengo errepresio frankistaren ondorioz herritarren aurka eragindako errepresioarekin eta indarkeriarekin lotutako garrantzi bereziko gertaerak garatu diren beste edozein leku, non pertsona horiek gogorarazten dituen osagairen bat dagoen. Era berean, tokiko elkarte edo erakundeek bultzatutako memoria proposamenak ere halakotzat hartzen dira.
Proposamen horietan, banakako aitorpen propioa duten eta erreparazio-multzo bat osatzen duten memoria-espazioak biltzen dira.