${ landmarkCard.name }
${landmarkCard.address}
${landmarkCard.phone}
${landmarkCard.email}
${landmarkCard.url}

Izaba-Erronkariko Bunkerrak

Goratze-profila
905m (1) - 5,17km (2)
45' (1) - 2h (2)
Zailtasuna: Txikia
Desnibela: 42m (1) - 82m (2)

Hormigoizko Mugak Nafarroako Pirinioetako Fortifikazioan zehar bidaia bat proposatzen du, Espainiako Gerra Zibilaren eta II. Mundu Gerraren testuinguruan eraikitako azpiegitura defentsibo ikaragarri bat. Bere ibilbideak 1936ko kolpe militarrarekin hasi zen iragan bortitz eta traumatiko baten orbain gisa aurkezten zaizkigu. Horietatik ibiliz, zentzugabekeria hau eraikitzeko frankismoaren zergati estrategikoetara hurbil gaitezke. Baita hauek altxatzera behartuak izan zirenek jasan zituzten miseria eta indarkeria baldintzetara ere.

Hormigoizko Mugak Nafarroako Pirinioetako Fortifikazioan zehar bidaia bat proposatzen du, Espainiako Gerra Zibilaren eta II. Mundu Gerraren testuinguruan eraikitako azpiegitura defentsibo ikaragarri bat. Bere ibilbideak 1936ko kolpe militarrarekin hasi zen iragan bortitz eta traumatiko baten orbain gisa aurkezten zaizkigu. Horietatik ibiliz, zentzugabekeria hau eraikitzeko frankismoaren zergati estrategikoetara hurbil gaitezke. Baita hauek altxatzera behartuak izan zirenek jasan zituzten miseria eta indarkeria baldintzetara ere.


PIRINIOETAKO “MUGA ZEHARKAEZINA”-REN ERAIKUNTZA

Gerra Zibila hasi zenetik, matxinatuek interes handia agertu zuten Pirinioetako muga kontrolatzeko, aliatuen balizko inbasio baten aurreikuspenean. Soldaduak eta Falangeko eta Erreketeko miliziak hantxe zebiltzan, mugako pasabideak eta muga bera patruilatzen eta ehundaka gotorleku eraiki ziren haren mendi-mazela eta haranetan. Horrela, Pirinio osoan militarren presentzia handiko hamarkadak hasi ziren, hesi gaindiezina bihurtu nahian.

PIRINIOEN BABESAREN ANTOLAKUNTZA

Fortifikazioa bi fase handitan garatu zen. Lehenengoa 1939 eta 1940 urteen tartean gauzatu zen eta Nafarroako eta Kataluniako Pirinioetako mugaren zonaldea hartzen zuen (Pirinioetako Mugaren Defentsa-Antolaketa). 1944tik aurrera, bigarrena gauzatu zen, Pirinio osoa hartzen zuena, Aragoiko muga barne (Pirinioetako Defentsa-Antolaketa). Mundu Gerraren amaierak, aliatuen garaipenarekin, bigarren fase honetako lanak bizkortu zituen, 1958ra arte luzatu zirenak. 169 Erresistentzia Zentrotan (EZ) egituratuta, ia 500 kilometrotan zehar zabaltzen zen, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker altxatu ziren (hasiera batean aurreikusitako 2.884 bunkeretatik). Errepideak eta mendi-pistak fortifikazioaren funtsezko elementuak izan ziren. Haren helburua Pirinioetako haranak ekialdetik mendebaldera lotzea zen, bunkerretara, behatokietara, babeslekuetara, barrakoietara eta abarretara sarrera erraztuz.

1944tik aurrera, erabateko aldaketa gertatu zen gotorleku-proiektuan. Pirinioetako Defentsa Erakundeak diseinua, eraikuntzaren iraupena, erabilitako eskulana eta hura osatzen zuten egitura motak aldatu zituen. Izan ere, bost urte lehenago, abuztuan bigarren fase honen proiektua amaitu zenean C-15 Instrukzioarekin, eraikitako elementuetako batzuk baztertuak izan ziren, eta gehienak ez ziren Erresistentzia Zentro berrietan sartu. Nazioarteko testuinguruak ere aldaketa erradikala jasan zuen. Alemania nazia fronte guztietatik erretiratzen ari zen, eta Espainia Hitlerrekin “gerrazaletzat” jotzear egotetik, Hitlerren inbasio baten (Felix Operazioa) eta aliatuen inbasio baten (Backbone Operazioa) beldur izatera igaro zen, eta, azkenean, isolatuta geratu zen. Eraiki nahi izan ziren Erresistentzia Zentro horietako bakoitza batailoi batek defendatzeko pentsatuta zegoen, albokoak indartzeko eta babesteko. Horretarako, defentsa-talde horietako bakoitza metrailadore, tankeen aurkako kanoi edo morterorako 30 edo 40 bunker ingururekin osatu zen. Kasu honetan, zenbait bunker (15., 41., 16., 42., 5., 6. eta 27. elementuak) 201. EZ: Belagoa-Izaba horretakoak Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako gazte boluntarioendako auzolandegietan garbitu eta egokitu zituzten 2022 eta 2023an.

PIRINIOEN MILITARIZAZIOA ETA HORREN ONDORIOAK

Pirinioetako muga eta gotorlekua kontrolatzeko asmoz, Pirinioak militarizatu egin ziren bertako biztanleek ondorioak zuzenean jasan zituztelarik. Agintari militarrek ondasun publiko eta pribatuak nahi bezala erabili zituzten. Soldaduak eta presoak aterperatzeko lurrak eta eraikinak okupatu zituzten. Ofizialek, aldiz, etxe pribatuetan hartu zuten ostatu, eta militarrek ukuiluak, mandoak eta herritarren ibilgailuak erabili zituzten, herritarrek batzuetan soldaduen mantenuaz arduratu behar izan zutelarik. Militarizazioak basoei ere eragin zien. Barrakoiak eraikitzeko zuhaitz asko moztu ziren, baso-ustiapenaren herri-erregulaziotik kanpo. Bestalde, mugigarritasunari eta ehizari mugak ezarri zitzaizkien, tokiko ekonomiarentzat ezinbestekoak diren jarduerak direlarik. Gainera, diktaduraren erritualen eta sinbologiaren inposaketak eguneroko bizitzan eragina izan zuen. Militarren presentziak ereserkiak, desfileak, Dibisio Urdinaren aldeko diru-bilketak, eta zigor diskrezionalak ekarri zituen.

PIRINIOETAKO FORTIFIKAZIOA ETA MEMORIAREN POLITIKA PUBLIKOAK

Sastraka artean ezkutatuta, Pirinioetako muga zipriztintzen duten hormigoizko egitura horiek memoriaren politika publikoak bultzatzeko aukera gisa agertzen dira, iraganeko eta egungo prozesu traumatikoen eta indarkeria politikoaren ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartu eta transmititu ditzaten. Giza eskubideen errespetuan oinarritutako politikak, II. Errepublikaren legalitatearen aurka altxatu eta bere gobernua errepresioan eta indarkerian oinarritu zuenarenganako memoria kritikoa oinarri hartuta.

Espacios de la ruta