Irurita-Artesiaga Errepidea
Goratze-profila
Gerra Zibila hasi zenetik, matxinatuek interes handia agertu zuten Pirinioetako muga kontrolatzeko, aliatuen balizko inbasio baten aurreikuspenean. Horrela, frankismoak ehunka gotorleku eraiki zituen bere mendi-hegaletan eta ibarretan.
Fortifikazioaren funtsezko elementuetako bat errepideak eta mendiko pistak eraikitzea izan zen, haranak mendebaldetik ekialdera lotzeko eta bunkerretara, behatokietara, babeslekuetara, barrakoietara… iristeko.
15 kilometro baino gehiagoko Irurita-Artesiaga errepidean 18 eta 159 Langile Batailoiek eta 12 Langile Soldaduen Diziplina Batailoiak lan egin zuten (gehienak, % 80, valentziarrak ziren, ehun udalerri baino gehiagotatik etorriak). 1.750 preso inguruk mendate hau zulatu, xehatu eta zelaitu zuten.
Ibilbide honen bidez, ostatu hartzen zuten barrakoien hondarretan egindako urratsak jarraitzen ditugu, eta haien memoria Mikel Iriarteren eskulturaren bidez, behartutako langile hauek gogoratzen dituena. 2009an jarri zen Gerónimo de Uztariz Institutuaren, Memoriaren Bideak eta Baztango Udalaren ekimenez, Iruritako herriaren laguntzarekin. Errepresio frankistaren memoriaren inguruan Nafarroan jarraitu den ereduaren adibidea da: ikerketa, familien eta elkarteen konpromisoa, toki entitateen laguntza eta, batez ere, hezkuntza transmisioa. Hori guztia erakundeen laguntza irmoarekin eta bakearen, ekitatearen, justizia sozialaren eta demokraziaren balioekin konprometituta.
Gerra Zibila hasi zenetik, matxinatuek interes handia agertu zuten Pirinioetako muga kontrolatzeko, aliatuen balizko inbasio baten aurreikuspenean. Horrela, frankismoak ehunka gotorleku eraiki zituen bere mendi-hegaletan eta ibarretan.
Fortifikazioaren funtsezko elementuetako bat errepideak eta mendiko pistak eraikitzea izan zen, haranak mendebaldetik ekialdera lotzeko eta bunkerretara, behatokietara, babeslekuetara, barrakoietara… iristeko.
15 kilometro baino gehiagoko Irurita-Artesiaga errepidean 18 eta 159 Langile Batailoiek eta 12 Langile Soldaduen Diziplina Batailoiak lan egin zuten (gehienak, % 80, valentziarrak ziren, ehun udalerri baino gehiagotatik etorriak). 1.750 preso inguruk mendate hau zulatu, xehatu eta zelaitu zuten.
Ibilbide honen bidez, ostatu hartzen zuten barrakoien hondarretan egindako urratsak jarraitzen ditugu, eta haien memoria Mikel Iriarteren eskulturaren bidez, behartutako langile hauek gogoratzen dituena. 2009an jarri zen Gerónimo de Uztariz Institutuaren, Memoriaren Bideak eta Baztango Udalaren ekimenez, Iruritako herriaren laguntzarekin. Errepresio frankistaren memoriaren inguruan Nafarroan jarraitu den ereduaren adibidea da: ikerketa, familien eta elkarteen konpromisoa, toki entitateen laguntza eta, batez ere, hezkuntza transmisioa. Hori guztia erakundeen laguntza irmoarekin eta bakearen, ekitatearen, justizia sozialaren eta demokraziaren balioekin konprometituta.
1936ko uztailaren 18an, militar, milizia karlista eta falangista talde batek kolpe militar bat eman zuen Espainiako II. Errepublikako gobernu legitimoaren aurka, Fronte Popularrak otsaileko hauteskundeak irabazi ondoren. Altxamenduak porrot egin zuen, 1939ko apirilaren 1era arte iraungo zuen gerra zibil luze batean amaituz. Ia hiru urteko gudaren balantzea herrialde suntsitu bat eta ia 40 urte iraun zuen diktadura baten ezarpena izan ziren.

PIRINIOETAKO “MUGA GAINDIEZINA” ERAIKITZEN
Fortifikazioa bi fase handitan garatu zen. Lehenengoa 1939 eta 1940. urteen tartean gauzatu zen eta euskal-nafar eremua eta Kataluniako mugaren zonaldea hartzen zuen (Pirinioetako Mugaren Defentsa-Antolaketa). 1944tik aurrera, Pirinio osoa hartzen zuen bigarrena gauzatu zen, Aragoikoa barne (Pirinioetako Defentsa-Antolaketa). Bigarren Mundu Gerraren amaierak, Ardatzaren aurkako aliatuen garaipenarekin, bigarren fase honetako lanak azkartu zituen, 1958ra arte luzatu zirelarik.
169 Erresistentzia Zentrotan (EZ) egituratuta, ia 500 kilometrotan zehar zabaltzen zen, Kantauri Itsasotik Mediterraneoraino. Gipuzkoan eta Nafarroan soilik, 1.836 bunker altxatu ziren (hasiera batean aurreikusitako 2.284etatik).

PIRINIOETAKO MUGAREN DEFENTSARAKO ERAKUNDEA
Gerra irabazi gabe ere, matxinatuak sortu behar zuten Estatu Berrian pentsatzen hasi ziren, eta hau nazioarteko egoera zalantzagarrian nola egokituko zen. II. Mundu Gerra zerumugan zegoela eta mendebaldeko demokraziak etsai zituelarik, Francok defentsa prebentiboaren alde egin zuen, Pirinio osoa defentsarako egituraz josiz atzerriko balizko inbasio bat geldiaraztea lortuko zuela pentsatuz. Nafarroan 8 "sartze-eremu" identifikatu ziren, non
1939ko ekainetik aurrera Langileen Batailoien (LL.BB.) barnean zeuden milaka prisionerok lan egiten hasi ziren.
1937az geroztik bultzatua, Pirinioetako Mugaren Defentsa-Antolaketa deiturikoa eraiki zen, berrogeiko hamarkadaren erdialdera arte erabili izan zen deitura, Pirinioen Defentsa-Antolaketa gisa deitzen hasi zenean. Erresistentzia gune nagusi batean egituratzen zen, abangoardiatik atzeragoardiarako norabidean, egitura gutxiagoko beste batek jarraitzen duelarik, non artilleriako kokaleku batzuk zeuden, eta ondoren, artilleriako gainerako posizioekin. Lehen fase horretan, erregimen frankistak komunikabide eta errepideei garrantzia eman zien, mendebaldetik ekialderako norabidean.
Nafarroan, 1937 eta 1940. urteen artean, 19 Langile Batailoi aritu ziren lanean, eta 10 Langile Soldaduen Diziplina Batailoi 1940 eta 1945 artean, hauetako bakoitzak ehunka prisioneroz osatua (400-1.000 tartean). Bera, Lesaka, Etxalar, Erratzu, Arizkun, Irurita, Eugi, Iragi, Egozkue, Auritz, Orreaga, Igal, Bidankoze edo Erronkari bezalako lekuetan aktibo ibili ziren.
Gerra Zibilaren ondoren, Espainiak egoera penagarri bati aurre egin behar izan zion, egoera horrek are garestiago bihurtu zuen azpiegitura militar honetan egin behar izan zen gastua. Bunkerrak, pistak eta errepideak eraikitzeko erabilitako materialak ez ezik, obretan inplikatutako milaka pertsonen mantenimenduak ere zekarren gastua. Horrela, gastu militarra, gastu publikoaren % 35 baino gehiago izan zen 40ko hamarkadaren urte gehienetan.

PIRINIOEN MILITARIZAZIOA ETA HORREN ONDORIOAK
Pirinioetako muga eta gotorlekuak kontrolatzeko asmoz, Pirinioak militarizatu egin ziren bertako biztanleek ondorioak zuzenean jasan zituztelarik. Agintari militarrek ondasun publiko eta pribatuak nahi bezala erabili zituzten. Soldaduak eta presoak aterperatzeko lurrak eta eraikinak okupatu zituzten. Ofizialek, aldiz, etxe pribatuetan hartu zuten ostatu, eta militarrek ukuiluak, mandoak eta herritarren ibilgailuak erabili zituzten, herritarrek batzuetan soldaduen mantenuaz baita arduratu behar izan zutelarik.
Militarizazioak basoei ere eragin zien. Barrakoiak eraikitzeko zuhaitz asko moztu ziren, baso-ustiapenaren herri-erregulaziotik kanpo. Bestalde, mugigarritasunari eta ehizari mugak ezarri zitzaizkien, tokiko ekonomiarentzat ezinbestekoak diren jarduerak direlarik.
Gainera, diktaduraren erritualen eta sinbologiaren inposaketak eguneroko bizitzan eragina izan zuen. Militarren presentziak ereserkiak, desfileak, Dibisio Urdinaren aldeko diru-bilketak eta zigor diskrezionalak ekarri zituen.

PIRINIOETAKO DEFENTSA-ANTOLAKETA
1944tik aurrera, aldaketa zorrotza gertatu zen gotorlekutza-proiektuan. Pirinioetako Defentsa-Antolakuntzak diseinua, eraikuntzaren iraupena, erabilitako eskulana eta hura osatzen zuten egitura motak aldatu zituen. Hainbesterainokoa izan zen, bost urte lehenago altxatu ziren elementuetako batzuk baztertuak izan zirela abuztuan C-15 Instruzioarekin bigarren fase honen proiektua amaitu zenean, gehienak ez zirelarik Erresistentzia Zentro berrietan sartu.
Nazioarteko testuinguruak ere aldaketa erradikala jasan zuen. Alemania naziak fronte guztietan erretiratzen ari zen, eta Espainiak, Hitlerrekin batera gerran sartzeko zorian egotetik, honen inbasio baten (Felix Operazioa) eta aliatuen inbasio baten (Backbone Operazioa) beldur izatera igaro zen, azkenean isolatua geratzeko.
Eraiki nahi izan ziren Erresistentzia Zentro horietako bakoitzak batailoi batek defendatzeko pentsatuta zegoen, mugakideak indartzeko eta babesteko erabiliko zelarik. Horretarako, defentsa-talde horietako bakoitzak ametrailadora, tankeen aurkako kanoi edo morterorako 30 edo 40 bunker ingururekin osatu zen.
Erabilitako eskulana ez ziren jada prisionero errepublikarrak izan, baizik eta soldadutza egin behar izan zuten kintoen errekrutak, eta leku ezkutu hauetara bideratu zituzten peoi gisa. Kontuan izan behar da, kasu askotan, egonaldiak ofizialki irauten zuten 24 hilabeteak baino gehio luzatu egiten zirela.

MEMORIA KRITIKOAREN BELAUNALDIEN ARTEKO TRANSMISIOA
Artesiagako puntu honetatik ikuspegi paregabea ikusten da, eta horrek ez digu ahaztu behar muino honetara garamatzan errepidearen jatorria eta garapena, gerra eta ia 40 urteko diktadura ekarri zituen kolpe militar batek eragindako iragan traumatikoaren ondorioz eraikia izan zelarik.
Nafarroako Gobernuak, bere lurraldeko elkarteen humus memorialista emankorraz elikatuz, lan handia bultzatu du azken urteotan erregimen frankistak Pirinio osoan eraiki zituen defentsa-egiturak ikertzeko, berreskuratzeko eta balioesteko.
Memoria duten Eskolak programak aukera ematen die Nafarroako ikastetxeetako irakasleei eta ikasleei beren irakaskuntzan memoria-tokietara eta espazioetara bisitak egiteko. Era berean, duela zenbait urtetik hona hainbat gazte boluntarioendako auzolandegi antolatu ditu, hormigoizko muga horren hainbat egitura berreskuratzeko.

PIRINIOETAKO FORTIFIKAZIOA ETA MEMORIAREN POLITIKA PUBLIKOAK
Sastraka artean ezkutatuta, Pirinioetako muga zipriztintzen duten hormigoizko egitura horiek memoriaren politika publikoak bultzatzeko aukera gisa agertzen dira, iraganeko eta egungo prozesu traumatikoen eta indarkeria politikoaren ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartu eta transmititu ditzaten. Giza eskubideen errespetuan oinarritutako politikak, II. Errepublikaren legalitatearen aurka altxatu eta bere gobernua errepresioan eta indarkerian oinarritu zuenarenganako memoria kritikoa oinarri hartuta.
Espacios de la ruta
"Bidegabeko Bidea", 1939tik 1941era Iruritatik Eugira doan errepidea eraiki zuten langile esklaboak, frankismoaren gatibuak, gogoratu nahi dituen eskultura bat da. Baztango Udalak, Iruritako herriak, Geronimo de Uztariz Institutuak eta Memoriaren Bideak bultzatutako eskultura da hau; eta omendu, gogoratu eta kontuan hartu nahi ditu askatasunen defentsan sufritu zuten guztiei.
Bortxazko lanen erabilera obra publikoen eraikuntzan, erregimen frankistak erabili zuen errepresio beste modu bat izan zen. Errepresio hau, batetik, gatazka galdu zutenak zigortu eta umiliatu nahi zituen, eta bestetik, Espainia Berrian zein leku hartuko zuten erakusteko modu bat zen; garaileen eta garaituen arteko banaketa iraunkorraren gainean eraikia, adiskidetzarako lekurik gabe.