BIDEGABEKO BIDEA (ARTESIAGA)
Bidasoa
Biktimak: -
Data: 2009
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

NA-1740 errepidearen 13. kilometroa, Iruritatik Eugira, Artesiagako bidetik

Gaiak

trabajos-forzados

"Bidegabeko Bidea", 1939tik 1941era Iruritatik Eugira doan errepidea eraiki zuten langile esklaboak, frankismoaren gatibuak, gogoratu nahi dituen eskultura bat da. Baztango Udalak, Iruritako herriak, Geronimo de Uztariz Institutuak eta Memoriaren Bideak bultzatutako eskultura da hau; eta omendu, gogoratu eta kontuan hartu nahi ditu askatasunen defentsan sufritu zuten guztiei.

Bortxazko lanen erabilera obra publikoen eraikuntzan, erregimen frankistak erabili zuen errepresio beste modu bat izan zen. Errepresio hau, batetik, gatazka galdu zutenak zigortu eta umiliatu nahi zituen, eta bestetik, Espainia Berrian zein leku hartuko zuten erakusteko modu bat zen; garaileen eta garaituen arteko banaketa iraunkorraren gainean eraikia, adiskidetzarako lekurik gabe.

Historia

Bortxazko lanen erabilera obra publikoen eraikuntzan, erregimen frankistak erabilitako errepresio eta umiliazio modu masiboenetako bat izan zen. Errepresio-politiken aldaketarekin erabiltzen hasten da eta aurkari politikoen erailketa, eskulan esklabo gisa erabiltzearekin eta “kontrakoen” mendetasun ideologikorako ahaleginarekin konbinatzen hasten denean. Batetik, gatazka galdu zutenak zigortzeko, umiliatzeko edo ordaintzeko modu bezala. Bestetik, berreziketa ideologiko eta politiko bat bezala, non galtzaileei Espainia Berrian zein leku hartuko zuten erakusten zitzaien. Eskulan esklabo honen esplotazioaren ondorio latzak gatibu zeuden presoen familietara iritsi zen ere bai, eta presoekiko loturak ez galtzen saiatu ziren.

Errepide honen eraikuntzan 18. eta 159. Langileen Batailoetako eta 12. Soldadu Langileen Diziplina Batailoiko kondenatuek parte hartu zuten, hau da, guztira 1.756 langile esklabo. Beste 3.463 presok parte hartu zuten Mendebaldeko Pirinioak Babesteko Planean.

Guztira, 20.000 preso inguru lan egin zuten bai gotorlekuen eraikuntza lanetan, bai errepideen irekiera lanetan (Igaritik Erronkarira, Egozkuetik Iragira, Lesakatik Oiartzunera, Oiartzunetik Erlaitzera eta Lezotik Jaizkibelera). Eskulan esklaboaren adibide dira ere Iruñeako Irati trenbidearen obrak; Azagra, Milagro, Zarrakaztelu eta Oibarreko errepide eta bideen eraikuntza; Tuterako estolderia; Ablitaseko abiazio eremua; Corteseko ureztatze kanalizazioa eta Esako urtegiaren lanak.

"Bidegabeko Bidea" eskultura, Mikel Iriarte Antxorena eskultoreak egina, 1939tik 1941era Iruritatik Eugira doan errepidea eraiki zuten langile esklaboak, frankismoaren gatibuak, gogoratu nahi ditu. Baztango Udalak eta Iruritako herriak, Geronimo de Uztariz Institutuarekin eta Memoriaren Bideak elkartearekin elkarlanean egindako lanaren emaitza izan zen. Askatasunaren defentsan sufritu zuten pertsona guztiak omentzea, erreparatzea, gogoratzea eta haiei eskerrak ematea du helburu. Nafarroako beste oroimenezko tokiak bezala bandalismo faxista pairatu du, baina komunitatearen elkartasuna eta babesa jaso du ere bai.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean