BABESAREN MUGA (ELIZONDO)
Bidasoa
Biktimak: -
Data: 2020
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Baztango errepide zaharra, 12. 31700 Elizondo, Nafarroa

Gaiak

exilio

Babesaren muga eskultura frankismoaren indarkeriatik ihes egiteko erbestearen bidea hartu zuten pertsona guztien memorian sortu zen. Halaber, pertsona hauek laguntzeko eta babesteko sortu ziren elkartasun sareak gogoratu nahi ditu. Mikel Iriartek eginda, 2020ko azaroan jarri zen, Memoriaren Nafarroako Institutuak Erbestea proiektuaren baitan. Proiektu honek, batetik, erbestea eta bere ondorioak pairatu zuten Nafarroako biztanleriarentzako zer izan ziren azaldu nahi ditu; eta bestetik, urte asko itzalean daraman gai hau sozializatu nahi du.

Babesaren muga tituluak, berea ez den toki batean babesa jasotzen duten pertsonei eta euren babesa muga geografiko horien barruan egotearen mende dauden pertsonei buruz mintzatzen da.

Bi zatitan banatuta dago: kanpokoa, babesa ematen duen pertsona irudikatzen du; eta barrukoa, babesa jasotzen duena. Hala ere, babes hori, aipatutako mugen barruan mantentzearen mende dago, kasu honetan, Frantziako Estatuaren mugen barruan. Gainera, 117. mugarria irudikatzen da Bearzunen, pasatzeko leku ohikoenetako bat.

 

Historia

Erbestea 1936ko kolpe militarraren ondorio lazgarrienetako bat izan zen. Matxinatuek etsaitzat jo zituztenen aurkako indarkeriaren tamaina handiaren aurrean, ehunka lagunek beren bizilekuak uztea erabaki zuten, ondasunak, lanbideak, harremanak eta norberaren istorioaren zati handi bat atzean utzita. Helmuga ezjakin batean ontziratu ziren, leku leialera iritsiz kasu batzuetan edo muga zeharkatuz beste askotan. Behin Frantziara iritsita, Frantziako agintariek, gehienak Kataluniarantz zuzendu zituzten, eta han bigarren aldiz sentitu zuten muga gurutzatzea Erretiroaren testuinguruan, 1939ko otsailean. Gehienak lotsaren eremuak deiturikoak ezagutu zituzten Frantizako mediterraneoko hondatzetan, eta barneratze-eremu berrietan banatu zituzten, bereziki Gursekoan. II. Mundu Gerra iristean, batzuek, itzuleraren arriskuak bere gain hartzea erabaki zuten; eta ahal izan zutenak Ameriketara joan ziren, Mexiko, Venezuela, Txile, Argentina edo Paraguai herrietara.

2017ko urriaren 30ean, Nafarroako Gobernuak monumentu bat jarri zuen Gurseko esparruan: “Frankismoaren indarkeria eta bidegabekeriatik ihesi Gurseko kontzentrazio-esparruan sartu zituzten nafarren omenez. (1939-1945)”; erbestearen inguruko proiektu honen abiapuntu gisa uler daitekeena.

2020tik Erbeste proiektua, Memoriaren Nafarroako Institutuaren proposamen transbertsalak, batetik, erbestea eta bere ondorioak pairatu zuten Nafar guztientzako zer izan zen argitara atera nahi du; eta bestetik, errealitate horren inguruko hausnarketa bultzatu nahi du Nafarroako gizartean. Proiektua lau lan eremuei begira diseinatua izan da: biktimek egiarako duten eskubidea indartzeko ikerketa; erbesteak ekarri zuenaren berri ematea, ez bakarrik hura jasan zutenen artean, baita Nafarroako gizarte osoan ere; egungo errefuxiatuen erbesteak ezagutzen dituzten belaunaldi gazteei memoriaren transmisioa egitea, Memoria duten Eskolak programaren bidez; eta azkenik, erreparazioa, biktimen sufrimendu eta prozesuen ezagutza hobeago baten bidez.

Testuinguru honetan, Memoriaren Nafarroako Institutuak, Nafarroako erbestearen behin-behineko errolda egin du (https://pazyconvivencia.navarra.es/censo-exilio), esperientzia hori dimentsionatzeko eta joan behar izan zuten pertsonei izena jartzeko (ia 1.400 identifikatu dira). Era berean, Babesaren Muga eskultura jarri du leku enblematiko batean, Bearzunera doan bidearen ondoan, muga zeharkatzeko ibilbide ohikoenetako batean. 2021eko irailaren 19an omenaldi handia egin zitzaion Nafarroako erbesteari toki honetan, erbesteratuko pertsonen senide ugarik eta Nafarroako agintari nagusiek parte hartuta.

Babesaren Muga Mikel Iriarte Antxorenaren obra honek frankismoaren indarkeriatik ihes egiteko erbestearen bidea hartu zutenak omendu nahi ditu, baita babesa eskaintzeko sortu ziren elkartasun sareak ere. 2020ko azaroan ipini zen Elizondon eta Nafarroako Memoria Historikoaren Toki bezala aitortu zen 2021ean. Izena, berea ez den toki batean babesa jasotzen duten pertsonei eta euren babesa muga geografiko horien barruan egotearen mende dauden pertsonei buruz mintzatzen da. Eskulturak bi zati ditu, kanpokoa, babesa ematen duen pertsona irudikatuz; eta barrukoa, babesa jasotzen duena. Hala ere, babes hori, aipatutako mugen barruan mantentzearen mende dago, kasu honetan, Frantziako Estatuaren mugen barruan. Horrez gain, eskultura honek, Europara egunero babes bila sartzen diren pertsonei estatus juridikoa emateko beharra ere aldarrikatu nahi du.

Berdaitzeko lepoa, erbesteko bideari ekin zieten pertsonek gehien erabili zutenetako bat izan zen, mugarri gisa 117. zenbakia duena. Horregatik, eskulturaren ondoan ere irudikatu egin da.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean