BERAKO HILERRIA
Bidasoa
Biktimak: 7
Data: Exhumada en 2012
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Zalain Auzoa, zk. g., 31780 Bera, Nafarroa

Gaiak

fosa

Toki honetan hobiratuak izan ziren Argaitzeko harrobian erahildako pertsonak, hil baino lehen aitortza egin zutenak. Horrela egin ez zutenek Batzarlekura eraman zituzten, Etxalarreko terminoan. Pertsona hauek Ondarretako kartzelatik zetozen eta atxilotuak izan ziren tropa altxatuek Irun eta Donostia hartu eta gero.

Aranzadi Zientzia Elkarteak 2010ean tokiaren ikusmen azterketa bat egin zuen eta 2012an, Berako Udalak eta Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak-AFFNA-36-NAFSE eskatuta; zazpi gorpuen desobiratzea egin zuten, ondoko bi hobietan aurkitu eta gero. Orain arte, ez dakite nortzuk diren.

Historia

1936ko irailetik, Argaitzeko harrobian hildakoak Berako hilerrian lurperatuak izan ziren, hori bai, soilik hil baino lehen bere burua aitortzea onartu zutenen gorpuak. Horrela egin ez zutenek Batzarleku izena duen tokian lurperatu zituzten, Etxalarreko terminoan. Ez dago argi zenbat pertsona lurperatu zituzten toki honetan, baina badirudi haien kopurua oso handia izan zela. Gobernu Zibilak Erorien haranera eramateko egindako desobiratze prozesuaren testuinguruan egindako txosten ofizial baten arabera, 130 pertsona erahilak izan ziren Argaitzeko harrobian, herriaren sarreran. Ondarretako (Donostia) kartzelatik zetozen presoak ziren.

2012an  Berako udalak eta Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak-AFFNA-36-NAFSE desobiratze bat bultzatu zuten eta Aranzadi Zientzien Elkarteak egin zuen. Desobiratze horretan soilik zazpi pertsonen gorpuzkiak berreskuratu ziren, eta horrek, aurretik hobitik atera zirela pentsatzera gonbidatzen du. Izugarrikeri hori gogorarazteko, hilerrian, hobiaren ondoan, zizelkatutako harri bat jarri zen Beran eraildako eta gerran hildako eta desagertutako herriko bizilagun guztien omenez.

Memoria-elementu honek bat egiten du Berako udalak sarraski haien oroimenerako jarri zituen beste batzuekin, hala nola: herriko sarreran jarritako horma-irudia eta panela, Argaitzeko harrobiaren ondoan eta Nafarroako Memoria Tokia bezala aitortua izan zena; Ahantziak eskultura, Mikel Antxorenak egindakoa eta udaletxe plazan dagoena, non eraildako pertsonen eta errepresioa sufritu jasan zutenen sufrimendua eta atsekabea islatzen den. Elementu fisiko hauekin batera, Oroimena ekimenak (https://oroimena.bera.eus) auzokideen testigantzak biltzen ditu gertaera izugarri horien inguruan.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean