IGARI-BIDANKOZE MONOLITOA
Pirinioa
Biktimak: -
Data: 2004
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

NA 2130 Igaritik Bidankozera doan errepidea

Gaiak

trabajos-forzados

2004tik mendatearen gainean monolito batek gogoratzen ditu Igari-Bidankoze errepidean lanean behartuak ibili ziren frankismoaren gatibuak. Memoriaren Bideak bultzatu zuen eta elkarte honek Mendebaldeko Pirinioetako obretan behartutako lanen ikerketa eta hedapen sozialaren alde lan egiten du. Bere inauguraziotik, urtero toki honetan Memoriaren Bideak antolatutako omenaldi bat egiten da.

Bortxazko lanen erabilera obra publikoetan, erregimen frankistak erabilitako umiliazio eta errepresio modu bat izan zen. Alde batetik, borrokako galtzaileak zigortzeko, ordaintzeko edo umiliatzeko balio zuen; bestetik, izaera hezitzailea zuen, garaituek Espainia Berrian izango zuten tokia erakusteko.

2019an, Igariko barrakoiarekin batera, Nafarroako Memoria Tokia bezala aitortu zen.

Historia

Elkartearen eta Fernando Mendiola eta Edurne Beaumont historialarien ikerketek ahalbideratu zuten errepide honen eraikuntzaren historiaren berreraiketa, eta bertara bidalitako presoek bizi izandako esperientzia gogorrak ere, guztira 2.354 jatorri desberdinetako pertsonak. Errepideko kutxa irekitzeko lanek lau urte iraun zuten, eta 1941ean, bertan geratzen ziren presoak beste toki batzuetara eraman zituzten.

2004. urtean Memoriaren Bideak elkarteak monolito bat jartzea bultzatu zuen, Igari eta Bindakoze lotzen dituen errepidea eraikitzen lan egin zuten pertsonak gogorarazteko. Geroztik, urtero omenaldi bat egiten da monolito horretan.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean