ERRONKARIKO HILERRIA
Pirinioa
Biktimak: 1
Data: 2009an desobiratutako hobia
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Julian Gayarre pasalekua, 13. 31415, Erronkari

Gaiak

fosa trabajos-forzados

Cecilio Gallego, Gazte Sozialista Bateratuetako Extremadurako militantea, Erronkarin zegoen 127. Langileen Batailoian gatibu. Frankismoak eskulan esklabo batailoi hauek erabili zituen erregimenaren aurkakoa zen edonor zigortzeko eta umiliatzeko. Ihesaldi saiakera bat egin eta gero 1939ko urriaren 23an eraila izan zen eta Erronkariko hilerriaren atzeko aldean hobiratu zuten.

2009ko urriaren 12an, ia 70 urte beranduago, Cecilioren gorpuzkiak desobiratuak izan ziren eta 2012an egin zen omenaldi zibil batean bere jatorrizko herrira, Don Benito (Badajoz)-era eraman ziren. Desobiratze hau Arantzadi Zientzia Elkarteak aurrera eraman zuen, Erronkariko Udalaren eta Memoriaren Bideak elkartearen parte-hartzearekin.

Historia

Cecilio Gallego 1939an eta 1941ean lan behartuak egitera zigortutako 2.354 presoetako bat zen, Igari eta Bidankoze herriak lotzen dituen errepidea eta Nafarroako Pirinioetan Erronkarirantz doan pista tartean. Ihes egiten saiatu zen egunean, 1939ko urriaren 23an, buruan tiro bat eman zioten, 25 urte zituela.

Horrela amaitu egiten da Gazte Sozialista Bateratuetako Extremadurako militante baten bidaia, erregimenaren aurkakoak zirenak zigortzeko frankismoak martxan jarri zituen eskulan esklaboen batailoietan lanean ari zena. Estatuko 100.000 pertsona baino gehiago batailoi hauetan lan egitera behartuak izan ziren, arautegiak esaten zuen bezala: “zuzenean edo zeharka, horda marxistek eragindako kalteak konpontzen laguntzera”.

2009an Cecilioren gorpuzkiak desobiratuak izan ziren Aranzadi Zientzien Elkarteak, Erronkariko Udalak eta Memoriaren Bideak elkarteak egindako elkarlan baten ondorioz. 2012an Ceciliori omenaldi bat egin zitzaion bere jaioterrian (Don Benito, Badajoz) eta gorpuzkiak bere senideei eman zitzaizkien.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean