lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
1939-1940 ikasturtean Erronkariko eskola, frankismoaren kontzentrazio munduaren parte bihurtu zen, urte horietan Erronkari-Bindankoze errepidea eraiki zuten frankismoko presoei ostatu emateko. Obra hau Igari eta Bidankoze arteko errepidearen baitan zegoen. Errepide honetan, bi urtez, Asturiasetik, Bartzelonatik, Bizkaiatik, Granadatik eta Jaenetik etorritako 2.354 presok lan egin zuten. 1941an beste toki batzuetara eraman zituzten, eskulan behartu gisa esplotatzen jarraitzeko.
2017an plaka bat jarri zen beti hezkuntzarako, errespeturako eta elkarbizitzarako lekua izan behar zuen horretan, bizi eta sufritu zuten langile behartu guztiak gogoratzeko. Omenaldi hau CP Julian Gayarre/IESO Erronkariren, Erronkariko Udalaren, Memoriaren Nafarroako Institutuaren, Nafarroako Gobernuaren eta Memoriaren Bideak elkartearen arteko lankidetzari esker egin ahal izan zen.
Historia
Erronkariko eskola, Erronkari eta Bidankoze arteko errepidea eraikitzen ari ziren presoen behin-behineko ostatua izan zen, beraien ostatu izango ziren barrakoiak altxatzen ziren bitartean, udazkenetik udaberrira arte oso toki ilun eta hotza izango zirenak. Gaur egun mendiko pista da eta bertatik paseatu daiteke, baita mendiko bizikletaz ere.
2017an, Erronkariko eskolan plaka bat jarri zen gogorarazteko egun eskola bat dena, 1939-1940 ikasturtean ostatu bihurtu zela Bidankoze alderako errepidea irekitzera behartutako gatibuentzat. Plaka honek gogora ekarri nahi ditu errepide horren eraikuntzan behartuak egon ziren pertsona guztiak, eta Julian Gayarre/IESO Erronkari IPren, Memoriaren Nafarroako Institutuaren, Nafarroako Gobernuaren, Memoriaren Bideak eta Erronakariko Udalaren arteko lankidetzari esker jarri zen.