BERAKO BUNKERRAK
Bidasoa
Biktimak: -
Data: 2020
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Ibardineko muinoa, Gartzin mendian, Bera

Gaiak

centro-detencion trabajos-forzados

Berako inguruetan, muga babesteko bunker eta egitura ugari daude, eta baita hauek eraiki zituztenei ostatu emateko barrakoiak ere; bai lan behartuak, bai leba soldaduak zirenak. Gartzin mendiko gotorlekuan berreskuratze eta dokumentazio lanak egin ziren gazteen boluntariotzako eremu batean 2020ko abuztuan.

Piriniotako Gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu, eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.

Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.

Historia

Espainiako gerra zibilaren hasieratik, altxatu zirenak, interes handia zuten Frantziako muga kontrolatzeko. Soldaduak, Erreketearen eta Falangearen miliziak mugako pasabideak kontrolatzen dituzte, Pirinio osoan militarren presentzia handiko hamarkadei hasiera emanez. 1945ra arte, frankismoak milaka estruktura militar eraiki zituen Pirinioa gotortzeko eta aliatuen erasoak ekiditeko; eta horretarako preso politikoak langile behartu gisa erabili zituen. Estruktura hauek, Bigarren Mundu Gerraren hasierarekin, dimentsio handiago bat hartu zuten eta iparralderantz hedatu ziren “Atlantikoko harresiarekin”; hormigoizko mugak Europako prozesu demokratikoak ito nahi zituzten bi erregimen faxistak blindatzeko.

Behin gerra zibila amaitua, ehunka mila pertsona atxilotu eta preso hartzen dituzte, kartzela eta kontzentrazio esparruetan sartuz. Espainiako kasuan, 100.000 preso baino gehiagok lan egin zuten Presoen Kontzentrazio Zelaien Ikuskaritzaren batailoietan 1945ra arte. Horietako asko, behartutako langile bihurtu ziren eta Piriniotako gotorlekuak altxatu zituzten. Behartutako eskulan esklabo honen parte izan ziren ere behartutako errekrutatzea sufritzen zuten unitate militarrak, zerbitzu militar luze bat pairatuz.

Erregimen berri honek, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu eta horretarako, ehunka gotorleku eraikitzen ditu, Frantziatik inbasio posibleen aurren Espainia Berria defendatzeko. Gotorleku hau bi fase handietan eraikitzen da: lehena (Piriniotako Mugaren Defentsarako Erakundea), Euskal Herria mugaren eta Kataluniako Pirinioen muga hartzen duena, 1939an gauzatzen dena; eta bigarrena (Pirinioen Defentsarako Erakundea), 1944tik aurrera egiten dena eta Pirinio osoa hartzen duena. Bigarren Mundu Gerraren amaierak bigarren fase honetako lanak bizkortuko ditu eta 1958ra arte iraungo dute. 169 Erresistentzia Zentroen bidez egituratua, ia 500 kilometro luzatzen da Mediterraneo itsasotik Kantauri itsasoraino. Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker altxatzen dira (hasieran aurreikusitako 2.884 horietatik) eta Katalunian 2.853. Piriniotako haranak ekialdetik mendebaldera batzeko eta bunkerretarako sarbidea errazteko helburuarekin, errepideak eta mendi-pistak eraikitzeak, berebiziko garrantzia hartzen zuen.

Presoek egindako lan horiek guztiak, plangintza publikoaren bidez egiten dira, baina, aldi berean, onura pribatu garrantzitsuak utziz. Pirinioetako Gotorlekuaren kasuan, armadak planifikatzen eta zuzentzen ditu lan guztiak. Aldi berean, ustelkeria eta influentzia-trafiko sareak ehuntzen dira, enpresa pribatuentzat eta armadako ofizialentzat onura handiak sortzen dituztenak.

Berako inguruan hainbat motatako defentsa-egitura daude. Aipagarrienetako bat Ibardingo muinoan dago, Gartzin mendian. Agintea behatzeko postua da, gotortua, 360˚ko panoramika duena, arrokan zulatua. Hauek garbitzea eta egokitzea izan zen 2020ko abuztuan gazte boluntariotzako eremu baten helburua, 18 eta 25 urte bitarteko 25 gazteren parte-hartzearekin. Gainera, Okalarreko salmentatik sartzeko bide bat egokitu zen, baita Kataliñeneako presoen barrakoiak ere, inguru horietan kokatuak.

Boluntariotza eremu hau Muga Gotortua Nafarroako Pirinioetan proiektuaren baitan kokatzen da, mugako frankismoko bunkerrak berreskuratzea helburu duen Memoria Duten Eskolak programaren barruan. Gazteen boluntariotzaren bidez, gotorleku horiek garbitzen, berreskuratzen eta dokumentatzen lan egiten da. Egitasmo hau Memoriaren Nafarroako Institutuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatzen dute, eta Pirinioetako hainbat lekuetan garatzen ari da 2017tik.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean