lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
Auritzetik eta Ibañetako lepotik gertu Pirinioetako Mugaren gotorlekuaren zati bat dago. Eremu horretan, gutxienez 6 Erresistentzia-Zentro daude (kokaleku asko biltzen zituztenak). Zentro horietako bakoitzak hainbat egitura biltzen ditu: hainbat bunker mota, babeslekuak eta lubakiak. 2017ko udan, egitura horietako batzuk berreskuratzeko, dokumentatzeko eta zabaltzeko lanak egin ziren, gazte-boluntariotzako eremu baten bidez.
Piriniotako Gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.
Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.
Historia
Espainiako gerra zibilaren hasieratik, altxatu zirenak, interes handia zuten Frantziako muga kontrolatzeko. Soldaduak, Erreketearen eta Falangearen miliziak mugako pasabideak kontrolatzen dituzte, Pirinio osoan militarren presentzia handiko hamarkadei hasiera emanez. 1945ra arte, frankismoak milaka estruktura militar eraiki zituen Pirinioa gotortzeko eta aliatuen erasoak ekiditeko; eta horretarako preso politikoak langile behartu gisa erabili zituen. Estruktura hauek, Bigarren Mundu Gerraren hasierarekin, dimentsio handiago bat hartu zuten eta iparralderantz hedatu ziren “Atlantikoko harresiarekin”; hormigoizko mugak Europako prozesu demokratikoak ito nahi zituzten bi erregimen faxistak blindatzeko.
Behin gerra zibila amaitua, ehunka mila pertsona atxilotu eta preso hartzen dituzte, kartzela eta kontzentrazio esparruetan sartuz. Espainiako kasuan, 100.000 preso baino gehiagok lan egin zuten Presoen Kontzentrazio Zelaien Ikuskaritzaren batailoietan 1945ra arte. Horietako asko behartutako langile bihurtu ziren eta Piriniotako gotorlekuak altxatu zituzten. Behartutako eskulan esklabo honen parte izan ziren ere behartutako errekrutatzea sufritzen zuten unitate militarrak, zerbitzu militar luze bat pairatuz.
Erregimen berri honek, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu eta horretarako, ehunka gotorleku eraikitzen ditu, Frantziatik inbasio posibleen aurren Espainia Berria defendatzeko. Gotorleku hau bi fase handietan eraikitzen da: lehena (Piriniotako Mugaren Defentsarako Erakundea), Euskal Herria mugaren eta Kataluniako Pirinioen muga hartzen duena, 1939an gauzatzen dena; eta bigarrena (Pirinioen Defentsarako Erakundea), 1944tik aurrera egiten dena eta Pirinio osoa hartzen duena. Bigarren Mundu Gerraren amaierak bigarren fase honetako lanak bizkortuko ditu eta 1958ra arte iraungo dute. 169 Erresistentzia Zentroen bidez egituratua, ia 500 kilometro luzatzen da Mediterraneo itsasotik Kantauri itsasoraino. Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker altxatzen dira (hasieran aurreikusitako 2.884 horietatik) eta Katalunian 2.853. Piriniotako haranak ekialdetik mendebaldera batzeko eta bunkerretarako sarbidea errazteko helburuarekin, errepideak eta mendi-pistak eraikitzeak, berebiziko garrantzia hartzen zuen.

Presoek egindako lan horiek guztiak, plangintza publikoaren bidez egiten dira, baina, aldi berean, onura pribatu garrantzitsuak utziz. Pirinioetako Gotorlekuaren kasuan, armadak planifikatzen eta zuzentzen ditu lan guztiak. Aldi berean, ustelkeria eta influentzia-trafiko sareak ehuntzen dira, enpresa pribatuentzat eta armadako ofizialentzat onura handiak sortzen dituztenak.
Auritz inguruan eta Ibañetako lepoan gutxienez 6 Erresistentzia-Zentro daude, defensa egitura tipologia ezberdinez osatuta daudenak. Zehazki, Orzazurieta, Tres Hayas, Ibañeta, Girizu, Espinal eta Menditxuriko Erresistentzia-Zentroak daude, bakoitza hainbat elementuez osatua. 2017ko udan, gazteen boluntariotzarako esparru batek Tres Hayas eta Ibañetako Erresistentzia-Zentroetan prospekzioak eta esku-hartzeak egin zituen.
Boluntariotza eremu hau Muga Gotortua Nafarroako Pirinioetan proiektuaren baitan kokatzen da, mugako frankismoko bunkerrak berreskuratzea helburu duen Memoria Duten Eskolak programaren barruan. Gazteen boluntariotzaren bidez, gotorleku horiek garbitzen, berreskuratzen eta dokumentatzen lan egiten da. Egitasmo hau Memoriaren Nafarroako Institutuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatzen dute, eta Pirinioetako hainbat lekuetan garatzen ari da 2017tik.