Pirinioa, muga eta memoria
Nafarroako iparraldean dauden memoriaren gune eta tokietara hurbildu nahi zaitu lehenengo ibilbide honek. SARE honetara gehitzen joango diren ibilbideen lehenengoa duzu hau, Nafarroako memoria kolektiboaren espazioen, lekuen, mugarrien… mapa osatuz.
Ibilbide honetan, SARE honek eskaintzen dituen gaiekin lotutako guneak aurkituko dituzu. Errepideak eta bunkerrak egitera behartuak izan ziren pertsonek bizi behar izan zituzten lekuetara eta esperientzia traumatikoetara hurbildu ahal izango zara. Hilketa estrajudizialak, gatibutza edo erbestea jasan zuten pertsonen oroimenez eraikitako lekuak, monumentuak, plakak… ezagutu ahal izango dituzu ere bai.
Azken finean, esperientzia zuzena izateko aukera izango duzu iragan hurbileko gertaera garrantzitsuak lekukotzen edo gogoratzen dituzten lekuetan.
Gehitutako azken guneak
Mikel Iriartek egindako eskultura honek eraildako eta errepresaliatutako pertsonen sufrimendua eta atsekabea islatzen du. Altzairuz egina eta 2018ko azaroaren 18an inauguratua, hiru osagai ditu: osagai nagusia, non bi emakume besarkatua agertzen diren; hilarri bat plazako zoruan; eta lurrean dauden arrasto batzuk, erbesterako bidea hartu zuten pertsonak gogorarazten dituztenak.
Berako Udaletxe plazak, eskultura hau jartzeko toki gisa, 1936ko abuztuaren 1a ekarri nahi du gogora, Berako komandante militarrak, altxamenduaren ondorioz ihes egindako pertsonak itzultzen ez baziren, haien familiak herritik kanporatuak izango zirela agindu baitzuen. Mehatxu hori hurrengo egunean gauzatu zen, Berako hogei bat familia kamioietan eraman zituztenean Iparraldeko mugara eta Gipuzkoara.
Lesakako zonaldean, hain zuzen ere, Agiña mendian, Erresistentzia-Zentro bat dago, 32 elementuz osatua. Zentro hau, ziurrenik, 1944tik aurrera eraikita izan zen. 2021eko udan, boluntariotza esparruko gazte talde bat aritu zen bunker batzuk garbitzen eta ingurunea aztertzen. Oiartzunerako errepidea (Aritxulegiko tunela zeharkatzen duena) eraiki zuten preso zelaietako baten barrakoien hondakinetan jardun ziren ere bai.
Piriniotako gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu, eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.
Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.
Eugiko udalerrian dago Pirinioetako Gotorlekuaren beste zati bat, 30eko hamarkadaren amaieratik eta 40ko eta 50eko hamarkadetan zehar eraiki zena. Urkiagako muinoan, Kintotik gertu, hegazkinen aurkako bunker, metrailadore, babesleku eta lubaki lerro ugari daude. 2021ean, boluntariotzako esparruetako 25 gaztek, Urkiaga muinoan dauden egiturak garbitzen, berreskuratzen eta dokumentatzen ibili ziren.
Piriniotako gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu, eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.
Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.
Plano militarretan izen horrekin agertzen den “Organización Errazu” Baztango Erratzu aldean dauden 9 tipologia ezberdineko bunkerren multzoa da. Inguruetan baziren ere langile behartuei ostatu ematen zieten barrakoiak. Eraikuntza hauek 1939 eta 1940 artean egin ziren. 2019ko abuztuan, 54 gaztek parte hartu zuten Erratzun, Baztanen, boluntariotza eremu esparru batean; non hiru estruktura eta barrakoi garbitu ziren eta zonaldea aztertu zen.
Piriniotako gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu, eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.
Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.
Auritzetik eta Ibañetako lepotik gertu Pirinioetako Mugaren gotorlekuaren zati bat dago. Eremu horretan, gutxienez 6 Erresistentzia-Zentro daude (kokaleku asko biltzen zituztenak). Zentro horietako bakoitzak hainbat egitura biltzen ditu: hainbat bunker mota, babeslekuak eta lubakiak. 2017ko udan, egitura horietako batzuk berreskuratzeko, dokumentatzeko eta zabaltzeko lanak egin ziren, gazte-boluntariotzako eremu baten bidez.
Piriniotako Gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.
Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.
Berako inguruetan, muga babesteko bunker eta egitura ugari daude, eta baita hauek eraiki zituztenei ostatu emateko barrakoiak ere; bai lan behartuak, bai leba soldaduak zirenak. Gartzin mendiko gotorlekuan berreskuratze eta dokumentazio lanak egin ziren gazteen boluntariotzako eremu batean 2020ko abuztuan.
Piriniotako Gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu, eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.
Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.
Legarreako Leizea, Gaztelun, 1936ko uztaileko matxinada militarraren ondoren Nafarroak bizi izan zuen indarkeria eta terrore giroan gertatu zen krimenik latzenetako bat izan zen. Isiltasunez eta auzokoen hermetismoz inguratua egon zen. Gaur egun, Josefa Goñi eta bere sei seme-alabak Gazteluko Legarrea leizera bizirik bota zituzten zergatiak eta egileen izenak ez dira ezagutzen; eta ez dago argi ezta ere, ezjakintasun hori kalte sozialengatik edo arazo politikoengatik den.
2016an Aranzadi Zientzia Elkarteak, Nafar Gobernuarekin sinatutako hitzarmen baten baitan, desobiratze bat egin zuen toki horretan. Gorpuzki guztiak aurkitu zituzten eta identitateak berretsi ziren. 2017an Sagardia-Goñi familia omentzeko ekitaldi bat egin zen leizean bertan, eta ondoren, Gaztelun, senideei gorpuzkiak eman zitzaizkien, bertako hilerrian ehortziz. Leizean bertan, Mikel Iriarteren eskultura bat inauguratu zen.
Ibilbide honek 1938ko maiatzaren 22an Ezkabako gotorlekutik ihes egin zuten 795 presoen ibilbidea egiten du, historiako ihesaldi handienetako batean. Hiru soilik muga zeharkatu zuten, 206 lekuan bertan hil zituzten eta beste 586ak, harrapatuak izan eta gero, gotorlekura eraman zituzten eta errepresaliatuak izan ziren (horietako 14, antolatzaileak bezala epaituak izan ziren eta urte horretan Iruñeko Zitadelako zuloetan hil zituzten).
GR-225ak Jovino Fernández-ek egin zuen bidea berregiten du, Urepeletik muga zeharkatzea lortu zuena. 2017an Nafarroako Gobernuak, boluntarioen laguntzarekin, bide hori seinaleztatu eta balizatu zuen; zeina memoriaren belaunaldien arteko transmisio-leku bihurtu baita Askatasunaren Botilak esperientziaren bidez, Memoria duten Eskolak programaren esparruan.
Lau etapetan antolatzen da ibilbidea: Ezkabako Gotorlekua-Olabe, Olabe-Saigots, Saigots-Sorogain eta Sorogain-Urepele. Bidean zehar, memoria gune ezberdinak bisitatu daitezke, Olabeko Hobia bezala, Nafarroako Memoria Historikoaren Tokia dena.
Piriniotako Gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu, eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.
Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.
Babesaren muga eskultura frankismoaren indarkeriatik ihes egiteko erbestearen bidea hartu zuten pertsona guztien memorian sortu zen. Halaber, pertsona hauek laguntzeko eta babesteko sortu ziren elkartasun sareak gogoratu nahi ditu. Mikel Iriartek eginda, 2020ko azaroan jarri zen, Memoriaren Nafarroako Institutuak Erbestea proiektuaren baitan. Proiektu honek, batetik, erbestea eta bere ondorioak pairatu zuten Nafarroako biztanleriarentzako zer izan ziren azaldu nahi ditu; eta bestetik, urte asko itzalean daraman gai hau sozializatu nahi du.
Babesaren muga tituluak, berea ez den toki batean babesa jasotzen duten pertsonei eta euren babesa muga geografiko horien barruan egotearen mende dauden pertsonei buruz mintzatzen da.
Bi zatitan banatuta dago: kanpokoa, babesa ematen duen pertsona irudikatzen du; eta barrukoa, babesa jasotzen duena. Hala ere, babes hori, aipatutako mugen barruan mantentzearen mende dago, kasu honetan, Frantziako Estatuaren mugen barruan. Gainera, 117. mugarria irudikatzen da Bearzunen, pasatzeko leku ohikoenetako bat.
1939-1940 ikasturtean Erronkariko eskola, frankismoaren kontzentrazio munduaren parte bihurtu zen, urte horietan Erronkari-Bindankoze errepidea eraiki zuten frankismoko presoei ostatu emateko. Obra hau Igari eta Bidankoze arteko errepidearen baitan zegoen. Errepide honetan, bi urtez, Asturiasetik, Bartzelonatik, Bizkaiatik, Granadatik eta Jaenetik etorritako 2.354 presok lan egin zuten. 1941an beste toki batzuetara eraman zituzten, eskulan behartu gisa esplotatzen jarraitzeko.
2017an plaka bat jarri zen beti hezkuntzarako, errespeturako eta elkarbizitzarako lekua izan behar zuen horretan, bizi eta sufritu zuten langile behartu guztiak gogoratzeko. Omenaldi hau CP Julian Gayarre/IESO Erronkariren, Erronkariko Udalaren, Memoriaren Nafarroako Institutuaren, Nafarroako Gobernuaren eta Memoriaren Bideak elkartearen arteko lankidetzari esker egin ahal izan zen.
Cecilio Gallego, Gazte Sozialista Bateratuetako Extremadurako militantea, Erronkarin zegoen 127. Langileen Batailoian gatibu. Frankismoak eskulan esklabo batailoi hauek erabili zituen erregimenaren aurkakoa zen edonor zigortzeko eta umiliatzeko. Ihesaldi saiakera bat egin eta gero 1939ko urriaren 23an eraila izan zen eta Erronkariko hilerriaren atzeko aldean hobiratu zuten.
2009ko urriaren 12an, ia 70 urte beranduago, Cecilioren gorpuzkiak desobiratuak izan ziren eta 2012an egin zen omenaldi zibil batean bere jatorrizko herrira, Don Benito (Badajoz)-era eraman ziren. Desobiratze hau Arantzadi Zientzia Elkarteak aurrera eraman zuen, Erronkariko Udalaren eta Memoriaren Bideak elkartearen parte-hartzearekin.
Toki honetan hobiratuak izan ziren Argaitzeko harrobian erahildako pertsonak, hil baino lehen aitortza egin zutenak. Horrela egin ez zutenek Batzarlekura eraman zituzten, Etxalarreko terminoan. Pertsona hauek Ondarretako kartzelatik zetozen eta atxilotuak izan ziren tropa altxatuek Irun eta Donostia hartu eta gero.
Aranzadi Zientzia Elkarteak 2010ean tokiaren ikusmen azterketa bat egin zuen eta 2012an, Berako Udalak eta Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak-AFFNA-36-NAFSE eskatuta; zazpi gorpuen desobiratzea egin zuten, ondoko bi hobietan aurkitu eta gero. Orain arte, ez dakite nortzuk diren.
Memoriaren toki hau herriaren sarreran dagoen Argaitzeko harrobian kokatua dago, herriaren hegoaldeko sarreran, errepide orokorretik gertu. Disidente politikoen (gutxienez 130) erailketaren eszenatokia izan zen, gehienak Ondarretako (Donostia) espetxetik atera eta gero, 1936ko iraila eta azaroa bitartean. Beraz, Nafarroako hilketa-leku nagusietako bat dugu hau. Biktimak hilerrian lurperatuak izan ziren (non 2012an Aranzadi Zientzia Elkarteak desobiratze bat egin zuen) edo Batzarlekuan.
2018an, Berako Udalak, fusilamenduak irudikatzen dituen horma-irudi bat eta informazio panel bat jarri zituen. 2019an, Nafarroako Gobernuak, Memoria Historikoaren Tokia izendatu zuen.
"Bidegabeko Bidea", 1939tik 1941era Iruritatik Eugira doan errepidea eraiki zuten langile esklaboak, frankismoaren gatibuak, gogoratu nahi dituen eskultura bat da. Baztango Udalak, Iruritako herriak, Geronimo de Uztariz Institutuak eta Memoriaren Bideak bultzatutako eskultura da hau; eta omendu, gogoratu eta kontuan hartu nahi ditu askatasunen defentsan sufritu zuten guztiei.
Bortxazko lanen erabilera obra publikoen eraikuntzan, erregimen frankistak erabili zuen errepresio beste modu bat izan zen. Errepresio hau, batetik, gatazka galdu zutenak zigortu eta umiliatu nahi zituen, eta bestetik, Espainia Berrian zein leku hartuko zuten erakusteko modu bat zen; garaileen eta garaituen arteko banaketa iraunkorraren gainean eraikia, adiskidetzarako lekurik gabe.
Erronkari eta Zaraitzu bailarak lotzen dituen errepidea eraiki zuten frankismoko langile behartuei ostatu emateko erabilitako barrakoiaren antzeko erreplika bat da. Hainbat nazionalitateko gazte talde batek eraiki zuen 2018an, Nafarroako Gobernuak bultzatutako nazioarteko boluntariotza esparru batean; Memoriaren Nafarroako Institutuaren eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez antolatua.
Ibilbide honetan Asturiaseko, Bartzelonako, Bizkaiako, Granadako eta Jaeneko 2.354 presok egin zuten lan. Bi urte eman zituzten errepidearen kutxa irekitzen 1941eko ekainera arte, geroztik, beste toki batzuetan bortxazko lanak egitera eraman zituzten.
Barrakoia ikasle gazteentzako bisita elementuetako bat bihurtu da Memoria Duten Eskolak programaren baitan, eta nahierara bisitatu daiteke.
Nafarroako Memoria Historikoaren Toki bezala aitortu zen 2019an.
2004tik mendatearen gainean monolito batek gogoratzen ditu Igari-Bidankoze errepidean lanean behartuak ibili ziren frankismoaren gatibuak. Memoriaren Bideak bultzatu zuen eta elkarte honek Mendebaldeko Pirinioetako obretan behartutako lanen ikerketa eta hedapen sozialaren alde lan egiten du. Bere inauguraziotik, urtero toki honetan Memoriaren Bideak antolatutako omenaldi bat egiten da.
Bortxazko lanen erabilera obra publikoetan, erregimen frankistak erabilitako umiliazio eta errepresio modu bat izan zen. Alde batetik, borrokako galtzaileak zigortzeko, ordaintzeko edo umiliatzeko balio zuen; bestetik, izaera hezitzailea zuen, garaituek Espainia Berrian izango zuten tokia erakusteko.
2019an, Igariko barrakoiarekin batera, Nafarroako Memoria Tokia bezala aitortu zen.
Igari, Bidankoze eta Erronkari lotzeko helburua zuen errepide honetan, 1939tik aurrera 2.354 presok lan egin zuten, gehienak Asturias, Bartzelona, Bizkaia, Granada eta Jaenetik etorritakoak. Lau urtez, preso hauek, errepide honetako kutxa ireki zuten 1941 arte, orduan, beste toki batzuetara eraman zituzten.
Erregimen frankistak lan publikoen eraikuntzan bortxazko lanak erabili zituen presoak zapaltzeko eta makurtzeko modu gisa. Bere errepresio politikak aldatu zituenean hasi zen ezartzen, eta bere aurkari politikoen erailketa bere menpekotasun ideologikoarekin eta eskulan bezala erabiltzearekin konbinatzen hasi zen. Alde batetik, gerrako galtzaileak zigortzeko, ordaintzeko edo umiliazio bezala erabiltzeko balio zuen. Bestetik, “berreziketa” ideologikoa eta politikoa zuen helburu, garaitutakoei Espainia Berrian izango zuten tokia erakusteko.
Errepide honen bi memoria elementu deklaratu ziren Memoria Historikoaren Toki bezala 2019an: Igariko barrakoia eta Bidankozeko muinoan dagoen monolitoa.