ARGAITZEKO HARROBIA
Bidasoa
Biktimak: Gutxienez 130 pertsona. 5 pertsonen nortasuna ezagutzen da
Sarbide publikoa: Ez dago erabilgarri

lokalizazioa

Berako Udala
948 63 12 22
kultura@bera.eus

Gaiak

fosa

Memoriaren toki hau herriaren sarreran dagoen Argaitzeko harrobian kokatua dago, herriaren hegoaldeko sarreran, errepide orokorretik gertu. Disidente politikoen (gutxienez 130) erailketaren eszenatokia izan zen, gehienak Ondarretako (Donostia) espetxetik atera eta gero, 1936ko iraila eta azaroa bitartean. Beraz, Nafarroako hilketa-leku nagusietako bat dugu hau. Biktimak hilerrian lurperatuak izan ziren (non 2012an Aranzadi Zientzia Elkarteak desobiratze bat egin zuen) edo Batzarlekuan.

2018an, Berako Udalak, fusilamenduak irudikatzen dituen horma-irudi bat eta informazio panel bat jarri zituen. 2019an, Nafarroako Gobernuak, Memoria Historikoaren Tokia izendatu zuen.

Historia

Gutxienez 130 pertsona hil zituzten Berako sarreran dagoen harrobi honetan, 1936ko iraila eta azaroa bitartean. Armada frankistak Irun eta Donostia hartu ondoren atxilotu eta Ondarretako (Gipuzkoa) kartzelatik honaino eraman eta fusilatu zituzten. Gauez egiten ziren epaiketaz kanpoko fusilamenduak ziren, harrobira pertsonaz betetako kamioiak iristen zirenean.

130 eraildako pertsonen kopurua Gobernu Zibilak egindako txosten ofizial batean finkatu zen, Erorien Haranera eramateko egindako desobiratze prozesuaren testuinguruan. Honek, Argaitzeko harrobia, pertsona gehien hil zituzten Nafarroako toki bihurtuko luke, nahiz eta ia gorpuzki guztiak desagertu diren.

Gorpuak Berako hilerrian lurperatuak izan ziren baldin eta aurretik aitortza emanda bazuten. Ordea, Batzarlekuan lurperatuak izaten ziren, Etxalarreko udalerrian, Lesakako zubitik gertu, Bidasoaren eskuineko aldean. Ondoren, gorpuzki horiek lurpetik atera zirela uste da, baina ez dago horren ebidentziarik.

2012an, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Berako Udalaren eta Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartearen-AFFNA-36-NAFSE ekimenari esker, desobiratze bat egin zuen hilerrian, non zazpi pertsonen gorpuzkiak berreskuratu ziren; nahiz eta desagertutako pertsonen kopurua handiagoa izan. Toki honetan zizelkatutako harri bat jarri da herri honetan fusilatutakoen omenez ez ezik, baita gerran fusilatutako eta desagertutako herritarren omenez ere.

2018ko azaroaren 18an, Berako Udalak, han egindako fusilamenduak irudikatzen dituen horma irudi bat jarri zuen harrobian, eta informazio panel bat ere bai. Toki guzti hauek Hobien Mapan dagoen Memoria Tokien geruzan kontsulta daitezke (https://fosas.navarra.es), Nafarroako Oroimen Historikoari Buruzko Dokumentazio Fondoarekin konektatua dagoena.

Gainera, Udaletxe plazan, Mikel Iriarte Antxorena eskultorearen Ahantziak izendatutako obra bat jarri da. Bertan, eraildako pertsonen eta errepresioa jasan zutenen sufrimendua eta atsekabea islatzen dira.

Testuinguru honetan Oroimena (https://oroimena.bera.eus) egitasmoa jaio zen, Beraren historia ahaztu ez dadin, gertaera historikoak biltzea helburua duena. Udalaren webguneko atal batean sartua, gai horietan interesa duen edonor parte har dezake proiektu kolektibo honetan. Lekukotasunak eta proiektuak biltzen dira, eta blog bat badu, non beratarrek memoria kolektiboari buruzko artikuluak idazten dituzten.

Horrela, fusilamendu haiek gertatu ziren uneak nola bizi izan zituzten kontatzen duten pertsonen testigantzan ikus daitezke.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean