IGARI ETA BIDANKOZE ARTEKO ERREPIDEA
Pirinioa
Biktimak: -
Data: 1937-1941
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Na-2130

Gaiak

trabajos-forzados

Igari, Bidankoze eta Erronkari lotzeko helburua zuen errepide honetan, 1939tik aurrera 2.354 presok lan egin zuten, gehienak Asturias, Bartzelona, Bizkaia, Granada eta Jaenetik etorritakoak. Lau urtez, preso hauek, errepide honetako kutxa ireki zuten 1941 arte, orduan, beste toki batzuetara eraman zituzten.

Erregimen frankistak lan publikoen eraikuntzan bortxazko lanak erabili zituen presoak zapaltzeko eta makurtzeko modu gisa. Bere errepresio politikak aldatu zituenean hasi zen ezartzen, eta bere aurkari politikoen erailketa bere menpekotasun ideologikoarekin eta eskulan bezala erabiltzearekin konbinatzen hasi zen. Alde batetik, gerrako galtzaileak zigortzeko, ordaintzeko edo umiliazio bezala erabiltzeko balio zuen. Bestetik, “berreziketa” ideologikoa eta politikoa zuen helburu, garaitutakoei Espainia Berrian izango zuten tokia erakusteko.

Errepide honen bi memoria elementu deklaratu ziren Memoria Historikoaren Toki bezala 2019an: Igariko barrakoia eta Bidankozeko muinoan dagoen monolitoa.

Historia

Erronkariko eta Zaraitzuko bailarak lotzeko helburua zuen errepide honetan (Erronkari herritik Bidankozetik pasatzen eta Igariko herriraino), 2.354 presok lan egin zuten, gehienak Asturias, Bartzelona, Bizkaia, Granada eta Jaenetik etorritakoak. Bi urte eman zituzten errepide honen kutxa irekitzen, 1941ko ekainera arte, eta gero beste toki batzuetara eraman zituzten. Gaur egun, Erronkari eta Bidankoze arteko zatia mendi-bide da eta txirrindulaz zein oinez joateko aukera dago. Bidankoze eta Igari arteko zatia asfaltatua dago gaur egun, NA 2130 errepidean bihurtuta.

Errepide honen eraikuntza gerra zibilaren aurretik sortu zen Mendebaldeko Pirinioak gotortzeko proiektu baten baitan kokatu behar da, Toledon argitaratutako La frontera de los Pirineos Occidentales erakusten duen bezala; Antonio Sanjuan Cañete Zalditeria Komandantearen lana. 1937an sortu zen jada Piriniotako Mugaren Defentsarako Erakundea. Gerra amaitutakoan lehentasunak aldatu egiten dira eta Pirinioak gotortzea da arreta elementu nagusietako bat. Antolakunde hori muga osoaren azterketa zehatza egiten hasten da, eta horren helburua da jokaera plan bat prestatzea Kantauriko kostaldetik kataluniako Pirinioaren arteko mugarekiko paraleloak diren bunkerrak eta errepideak eraikitzeko.

Gerra hasi ondoren frankismoak erabili zuen errepresio eta umiliazio moduetako bat presoen bortxazko lanak obra publikoak eraikitzeko erabiltzea izan zen. Galtzaileek eurek dinamitatutakoa berreraikiko zuten, aberria berreraikiko zuten. Estatu espainiarraren kasuan kontrakoen lan-erabilera errepresioaren aldaketarekin gertatzen da, eta aldaketa hori dozenaka mila aurkari politikoen ezabatze fisikoaren eta erabilera ekonomikoa eta gizartearen beste zati zabal baten mendekotasun ideologikoaren saiakeraren konbinazioan datza. Alde batetik, borrokako galtzaileak zigortzeko, ordaintzeko edo umiliatzeko balio zuen; bestetik, izaera hezitzailea zuen, garaituek Espainia Berrian izango zuten tokia erakusteko, hots, urte asko iraungo zuen berreziketa ideologikoa eta politikoa. Umiliazio modu hau garaituen eskulanaren esplotazio bat zen, baina baita preso hauen familien esplotazio modu bat ere.

Frankismoak unibertso kontzentrazionario bat sortu zuen ehun kontzentrazio-esparru baino gehiagorekin eta ehunka lan-eremu egonkorrekin, hasiera batean Langileen Batailoietan (BBTT) antolatu zirenak eta 1940tik Aurrera Soldadu Langileen Diziplina Batailoiak (BDST) izatera pasa zirenak. Diziplina Batailoi hauek 1942 amaieran desegin ziren. Gerraren garaituak ustiatzeko egitura guzti hau, kontzentrazio-esparruak kudeatzeaz eta antolatzeaz arduratzen zen erakunde publiko baten menpe egon zen zuzenean. Lehenik eta behin, erakunde hori Espetxeen Kontzentrazio Zelaien Ikuskaritza (ICCP) deitu zen, eta 1939tik Aurrera Kontzentrazio Zelaien eta Diziplina Batailoien Burutza (JCCBD). Sare kontzentrazionario horrek frankismoaren aurkako 100.000 pertsona baino gehiago preso hartu zituen.

Derrigorrezko lan hauek miseria erabatekoaren eguneroko administrazioa suposatu zuten, kalkulatua eta arrazionala, eta garrantzitsua da erregimenak zuen menpekotasuna eta beldurrezko estrategia baten barruan kokatzea. Honen bidez, biztanleriaren erantzuteko gaitasuna denbora luzez geldiarazi zen. Presoak garaipen militarrerako laguntza gisa erabiltzea izango du helburu, baita horien erabilera ekonomikoa eta berrizketa ere, etorkizunean Espainia Berrian birgizarteratzeko. Bortxazko lanen bidezko errepresio modu berri honek hainbat helburu eta ondorio ditu. Lehenik, gerra galdu zuten pertsonen umiliazioa du helburu, bortxako lanetara derrigortuta daude baldintza negargarrietan (gosea, hotza, nekea…). Lan egitera derrigortua zeuden presoen senideek errepresio modu honen ondorioak eta umiliazioa pairatzen zuten ere bai. Izuak ere paper garrantzitsua zuen erregimen berriaren oinarri bezala, non mendetasuna ezinbestekoa izango zen. Bigarrenik, hurrengo 40 urteetan funtzionatuko zuen eredu ideologiko eta sozioekonomiko berria berretzea eta inposatzea zuen helburu.

Bortxazko lanen sare zabalak, bere helburuen artean, mugaren paraleloak ziren errepideak eraikitzea zuen arrazoi estrategikoengatik, eta, hala, 1939ko uztailaren 25ean Erronkariko herrira, kontzentrazio esparru ezberdinetatik, 630 preso iritsi ziren Igari-Bidankoze errepidea eraikitzeko; mendebaldeko Pirinioak gotortzeko asmoz. Mendebaldeko Pirinioak gotortzeko proiektu horretan 15.000 presok inguru lan egin zuten muturreko miserian eta diziplina gorenean, behin baino gehiagotan heriotza eragin zieten zigorrekin. Guztira, eta bi urtez, 2.100 preso inguru egon ziren errepide honen kutxa irekitzen, 1941eko maiatzean eta ekainean beste leku batzuetara lan egitera eraman zituzten arte. Errepide hau egin zuten lan-batailoiak eta diziplina batailoiak, gehienak, beste probintzia batzuetako pertsonek osatzen zituzten; horien artean, honako hauek azpimarra daitezke: Bizkaia, Kordoba, Granada, Asturias, Jaen, Alacant, Almeria, Badajoz, Bartzelona…

Esklaboen lanak Nafarroako eskualdetan izan zuen eragina mapa honetan eta taula honetan ikus daiteke:

Nafarroan, frankismoaren 15.000 esklabo inguru egon ziren lanean, eta baliteke gehiago izatea, baldin eta lanagatik zigorrak berreskuratzeko sisteman sartuta zeuden pertsonak sartzen badira. Lan hauek Nafarroako geografiaren hainbat tokietan egin ziren, batez ere gotorlekuak, errepideak eta trenbideak eraikitzeko.

Arestian azaldutako unibertso kontzentrazionario frankista hau Nafarroako geografia osoan zehar antolatu zen. Bortxazko lan sare zabal horren barruan honako hauek zeuden: Lizarrako eta Iruñeako kontzentrazio-esparruak; sare honen barruan erdigune bat hartu zuten komunikazio-bideak, hala nola, Zaragoza eta Miranda arteko Ebroko bidea edo Miranda de Ebro eta Altsasu arteko tartea; presak eta kanalizazioak, adibidez Bardeako kanala; eta Korteseko arma kimikoen fabrika, garrantzi handirik izan ez bazuen ere, bai baitakigu bertan hainbat presok lan egin zutela.

2004tik mendate gainean dagoen monolito batek preso horiek oroitzen ditu, eta leku horretan urtero egiten da Memoriaren Bideak elkarteak antolatutako omenaldia. 2018an, Memoriaren Nafarroako Institutuak antolatutako nazioarteko boluntariotza auzolandegi batek barrakoi bat berreraiki zuen, urte horretako irailean inauguratu zena.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean