${ landmarkCard.name }
${landmarkCard.address}
${landmarkCard.phone}
${landmarkCard.email}
${landmarkCard.url}

Auritzeko Bunkerrak

Goratze-profila
18,75km (1) - 8km (2) - 13,25km (3)
5h30' (1) -3h30' (2) - 3h (3)
Zailtasuna: Ertaina
Desnibela: 310m (1) - 375m (2) - 180m (3)

1936ko uztailaren 18an militar, milizia karlista eta falangista talde batek kolpe militar bat eman zuen Espainiako II. Errepublikako gobernu legitimoaren aurka, Fronte Popularrak otsaileko hauteskundeak irabazi ondoren. Altxamenduak porrot egin zuen, eta 1939ko apirilaren 1era arte iraun zuen gerra zibil luze batean amaitu zen. Ia hiru urteko gerraren balantzea suntsitutako herrialde bat izango da, eta ia 40 urtez luzatu zen diktadura baten ezarpena.

1936ko uztailaren 18an militar, milizia karlista eta falangista talde batek kolpe militar bat eman zuen Espainiako II. Errepublikako gobernu legitimoaren aurka, Fronte Popularrak otsaileko hauteskundeak irabazi ondoren. Altxamenduak porrot egin zuen, eta 1939ko apirilaren 1era arte iraun zuen gerra zibil luze batean amaitu zen. Ia hiru urteko gerraren balantzea suntsitutako herrialde bat izango da, eta ia 40 urtez luzatu zen diktadura baten ezarpena.


PIRINIOETAKO “MUGA ZEHARKAEZINA”-REN ERAIKUNTZA

Gerra Zibila hasi zenetik, matxinatuek interes handia agertu zuten Pirinioetako muga kontrolatzeko, aliatuen balizko inbasio baten aurreikuspenean. Soldaduak eta Falangeko eta Erreketeko miliziak hantxe zebiltzan, mugako asabideak eta muga bera patruilatzen eta ehundaka gotorleku eraiki ziren haren mendi-mazela eta haranetan. Horrela, Pirinio osoan militarren presentzia handiko hamarkadak hasi ziren, hesi gaindiezina bihurtu nahian.

Fortifikazioa bi fase handitan garatu zen. Lehenengoa 1939 eta 1940. urteen tartean gauzatu zen eta euskal-nafar eremua eta Kataluniako mugaren zonaldea hartzen zuen (Pirinioetako Mugaren Defentsa-Antolaketa). 1944tik aurrera, bigarrena gauzatu zen, Pirinio osoa hartzen zuena, Aragoiko muga barne (Pirinioetako Defentsa-Antolaketa), eta lanek 1958ra arte iraun zuten. 

169 Erresistentzia Zentrotan (EZ) egituratuta, ia 500 kilometrotan zehar zabaltzen zen, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki zituzten (hasiera batean aurreikusitako 2.884etatik). Gotortze-egitasmoaren oinarrizko elementuetako bat errepideak eta mendiko pistak ziren. Bide horiek eraikita Pirinioetako haranak lotu nahi zituzten, ekialdetik mendebaldera, bunker, behatoki, aterpetxe, kuartel eta abarretarako sarbidea erraztearren.

PIRINIOEN BABESAREN ANTOLAKUNTZA

1944tik aurrera, aldaketa zorrotza eman zen gotorleku-proiektuan. Pirinioetako Defentsa Erakundeak diseinua, eraikuntzaren iraupena, erabilitako eskulana eta hura osatzen zuten egitura motak aldatu zituen. Izan ere, bost urte lehenago, abuztuan bigarren fase honen proiektua amaitu zenean C-15 Instrukzioarekin, eraikitako elementuetako batzuk baztertuak izan ziren, eta gehienak ez ziren Erresistentzia Zentro berrietan sartu.

Nazioarteko testuinguruak ere aldaketa erradikala jasan zuen. Alemania nazia fronte guztietatik erretiratzen ari zen, eta Espainia Hitlerrekin “gerrazaletzat” jotzear egotetik, Hitlerren inbasio baten (Felix Operazioa) eta aliatuen inbasio baten (Backbone Operazioa) beldur izatera igaro zen, eta, azkenean, isolatuta geratu zen.

Eraiki nahi izan ziren Erresistentzia Zentro horietako bakoitza batailoi batek defendatzeko pentsatuta zegoen, albokoak indartzeko eta babesteko. Horretarako, defentsa-talde horietako bakoitza metrailadore, tankeen aurkako kanoi edo morterorako 30 edo 40 bunker ingururekin osatu zen. Hiru ibilbide horietan, defentsa-elementuen eraikuntza, horien testuinguru historikoa eta biztanleria zibilaren gaineko eragina nabarmentzen dira, eta lau erresistentzia-zentrori dagozkie: 208. CR: Orzanzurieta, 209. CR: Tres Hayas, 210. CR: Ibañeta eta 211. CR: Guirizu. Auritzeko Udalaren inplikazioari eta lankidetzari esker diseinatu ziren, eta Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako gazte boluntarioendako auzolandegi batean garbitu ziren.

Erabilitako eskulana ez zen jada preso errepublikarra izan, baizik eta soldadutza egin behar izan zuten errekrutak, eta leku ezkutu horietara bideratu zituzten peoi gisa. Kontuan izan behar da, kasu askotan, egonaldiak luzatu egiten zirela derrigorrezko aldi militarrak ofizialki irauten zuen 24 hilabeteetatik aurrera.

PIRINIOETAKO FORTIFIKAZIOA ETA MEMORIAREN POLITIKA PUBLIKOAK

Sastraka artean ezkutatuta, Pirinioetako muga zipriztintzen duten hormigoizko egitura horiek memoriaren politika publikoak bultzatzeko aukera gisa agertzen dira, iraganeko eta egungo prozesu traumatikoen eta indarkeria politikoaren ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartu eta transmititu ditzaten. Giza eskubideen errespetuan oinarritutako politikak, II. Errepublikaren legalitatearen aurka altxatu eta bere gobernua errepresioan eta indarkerian oinarritu zuenarenganako memoria kritikoa oinarri hartuta.

Espacios de la ruta

Auritzetik eta Ibañetako lepotik gertu Pirinioetako Mugaren gotorlekuaren zati bat dago. Eremu horretan, gutxienez 6 Erresistentzia-Zentro daude (kokaleku asko biltzen zituztenak). Zentro horietako bakoitzak hainbat egitura biltzen ditu: hainbat bunker mota, babeslekuak eta lubakiak. 2017ko udan, egitura horietako batzuk berreskuratzeko, dokumentatzeko eta zabaltzeko lanak egin ziren, gazte-boluntariotzako eremu baten bidez.

Piriniotako Gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.

Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.

Pirineo
trabajos-forzados