${ landmarkCard.name }
${landmarkCard.address}
${landmarkCard.phone}
${landmarkCard.email}
${landmarkCard.url}

Erratzuko Bunkerrak

Goratze-profila
3,3 km
45' - 1 h
Zailtasuna: Txikia
Desnibela: 64 m

Pirinioak behartutako eskulan mota ezberdinekin gotortu ziren, Lan Behartuko Batailoietan, garaituen errepresio politikoaren esparruan; edo soldadutza luze bat jasan behar izan zuten deialdi soldaduekin.

Euskal Herriko Pirinioetan, 1939 eta 1942 bitartean, gutxienez 20.000 gatibuk lan egin zuten batailoi horietan. “Erratzuko erakundearen” kasuan, 1939ko abendutik 1940ko ekainera bitartean, 1. zenbakiko Langileen Batailoian zeuden presoak izan ziren egitura ezberdinak eraikitzen hasi zirenak.

Ibilbide honen bidez, “Erratzu erakundea” osatzen zuten bunkerretako batzuk bisita ditzakegu. Berreskuratu eta balioetsi dira Nafarroako Gobernuak antolatutako gazte boluntariendako auzolandegietan, Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez.

Horrela, iraganeko eta egungo prozesu traumatikoen eta indarkeria politikoaren ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartzea eta transmititzea ahalbidetzen da.

Pirinioak behartutako eskulan mota ezberdinekin gotortu ziren, Lan Behartuko Batailoietan, garaituen errepresio politikoaren esparruan; edo soldadutza luze bat jasan behar izan zuten deialdi soldaduekin.

Euskal Herriko Pirinioetan, 1939 eta 1942 bitartean, gutxienez 20.000 gatibuk lan egin zuten batailoi horietan. “Erratzuko erakundearen” kasuan, 1939ko abendutik 1940ko ekainera bitartean, 1. zenbakiko Langileen Batailoian zeuden presoak izan ziren egitura ezberdinak eraikitzen hasi zirenak.

Ibilbide honen bidez, “Erratzu erakundea” osatzen zuten bunkerretako batzuk bisita ditzakegu. Berreskuratu eta balioetsi dira Nafarroako Gobernuak antolatutako gazte boluntariendako auzolandegietan, Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez.

Horrela, iraganeko eta egungo prozesu traumatikoen eta indarkeria politikoaren ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartzea eta transmititzea ahalbidetzen da.

1936ko uztailaren 18an, militar, milizia karlista eta falangista talde batek kolpe militar bat eman zuen Espainiako II. Errepublikako gobernu legitimoaren aurka, Fronte Popularrak otsaileko hauteskundeak irabazi ondoren. Altxamenduak porrot egin zuen, 1939ko apirilaren 1era arte iraungo zuen gerra zibil luze batean amaituz. Ia hiru urteko gudaren balantzea herrialde suntsitu bat eta ia 40 urte iraun zuen diktadura baten ezarpena izan ziren.

PIRINIOETAKO “MUGA GAINDIEZINA“ ERAIKITZEN

Espainiako Gerra Zibila hasi zenetik, matxinatuek interes handia agertu zuten Frantziako muga kontrolatzeko, aliatuen balizko inbasio baten zain. Soldaduek, Falangeko miliziek eta Erreketeak muga patruilatu zuten, eta ehunka gotorleku eraiki ziren haien hegal eta haranetan, Pirinio osoan militarren presentzia handiko hamarkadei hasiera emanez, hesi gaindiezin batean bihurtu nahi baitzuten.

Gotorlekutzea bi fase handitan garatu zen. Lehenengoa 1939 eta 1940. urteen tartean gauzatu zen eta euskal-nafar eremua eta Kataluniako mugaren zonaldea hartzen zuen (Pirinioetako Mugaren Defentsa-Antolaketa). 1944tik aurrera, bigarrena gauzatu zen, Pirinio osoa hartzen zuena, Aragoiko muga barne (Pirinioetako Defentsa-Antolaketa). Mundu Gerraren amaierak, aliatuen garaipenarekin, bigarren fase honetako lanak azkartu zituen, 1958ra arte luzatu zirelarik.

169 Erresistentzia Zentrotan (EZ) egituratuta, ia 500 kilometrotan zehar zabaltzen zen, Kantauri Itsasotik Mediterraneoraino. Gipuzkoan eta Nafarroan soilik, 1.836 bunker eraiki ziren (hasiera batean aurreikusitako 2.884etatik). Errepideak eta mendi-pistak eraikitzea fortifikazioaren funtsezko elementuak izan ziren. Haren helburua Pirinioetako haranak ekialdetik mendebaldera lotzea zen, mendilerroarekiko perpendikularrak eta mendi-hesietatik banatuak zeudelarik. Bunkerretara, behatokietara, babeslekuetara, barrakoietara eta abarretara sarrera erraztuz.

 

PIRINIOETAKO MUGAREN DEFENTSA-ANTOLAKETA

Gerra irabazi gabe ere, matxinatuak sortu behar zuten Estatu Berrian pentsatzen hasi ziren, eta hau, nazioarteko egoera zalantzagarrian nola egokituko zen. II. Mundu Gerra zerumugan zegoelarik eta mendebaldeko demokraziak etsai zituela, Francok estrategia prebentibo baten alde egin zuen, Pirinio osoan zehar luzatzen den defentsarako egitura batekin atzerriko balizko inbasio bat geldiaraztea lortuko zuelakoan. Nafarroan 8 "sartze-eremu" identifikatu ziren, non 1939ko ekainetik aurrera Langileen Batailoien (LL.BB.) barnean zeuden milaka prisionerok lan egiten hasi ziren.

1937az geroztik bultzatua, Pirinioetako Mugaren Defentsa-Antolaketa izenez ezagutzen dena eraiki zen, berrogeiko hamarkadaren erdialdera arte erabili izan zen deitura, Pirinioetako Defentsa-Antolaketa bezala finkatu zenean. Erresistentzia Gune nagusi batean egituratzen zen, abangoardiatik atzeragoardiarako norabidean zihoana, ondoren egitura gutxiago zituen beste gune bat, non artilleriako kokaleku batzuk zeuden, ondoren, artilleriarentzako gainerako posizioak zeudelarik.

Nafarroan, 1937 eta 1940. urteen artean, 19 Langile Batailoi aritu ziren lanean, eta 10 Langile Soldaduen Disziplina Batailoi 1940 eta 1945 artean, hauetako bakoitzak ehunka presoz osatua (400-1.000 tartean). Bera, Lesaka, Etxalar, Erratzu, Arizkun, Irurita, Eugi, Iragi, Egozkue, Auritz, Orreaga, Igal, Bidankoze edo Erronkari bezalako lekuetan aktibo ibili ziren.

PIRINIOETAKO FORTIFIKAZIOA ETA MEMORIAREN POLITIKA PUBLIKOAK

Sastraka artean ezkutatuta, Pirinioetako muga zipriztintzen duten hormigoizko egitura horiek memoriaren politika publikoak bultzatzeko aukera gisa agertzen dira, iraganeko eta egungo

prozesu traumatikoen eta indarkeria politikoaren ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartu eta transmititu ditzaten. Giza eskubideen errespetuan oinarritutako politikak, II. Errepublikaren legalitatearen aurka altxatu eta bere gobernua errepresioan eta indarkerian oinarritu zuenarenganako memoria kritikoa oinarri hartuta.

Espacios de la ruta

Plano militarretan izen horrekin agertzen den “Organización Errazu” Baztango Erratzu aldean dauden 9 tipologia ezberdineko bunkerren multzoa da. Inguruetan baziren ere langile behartuei ostatu ematen zieten barrakoiak. Eraikuntza hauek 1939 eta 1940 artean egin ziren. 2019ko abuztuan, 54 gaztek parte hartu zuten Erratzun, Baztanen, boluntariotza eremu esparru batean; non hiru estruktura eta barrakoi garbitu ziren eta zonaldea aztertu zen.

Piriniotako gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu, eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.

Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.

Bidasoa
trabajos-forzados

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PANEL 1

PANEL 2