${ landmarkCard.name }
${landmarkCard.address}
${landmarkCard.phone}
${landmarkCard.email}
${landmarkCard.url}

Berako Bunkerrak

Goratze-profila
4,71
2
Zailtasuna: Txikia
Desnibela: 249

Gerra Zibila hasi zenetik, matxinatuek interés handia agertu zuten Pirinioetako muga kontrolatzeko, aliatuen balizko inbasio baten aurreikuspenean. Horrela, frankismoak ehunka gotorlekuk eraiki zituen bere mendi-hegaletan eta ibarretan.

Pirinioak, behartutako eskulan mota ezberdinekin gotortu ziren, Lan Behartuko Batailoietatik, garaituen errepresio politikoaren esparruan, soldadutza luze bat jasan behar izan zuten deialdiko soldaduetaraino.

Beran 14 eta 107 Langile Batailoien prisioneroak eta 6 eta 13 Langile Soldaduen Diziplina Batailoiak izan ziren egitura ezberdinak eraikitzen hasi zirenak. 1944tik aurrera, milaka deialdiko soldadu izan ziren gotortze lanak egin zituztenak.

Ibilbide honen bidez, bunker horietako batzuk eta Langileen Batailoien barrakoien aztarnak bisita ditzakegu. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez antolatutako gazte auzolandegietan berreskuratu eta balioetsi ziren. Horrela, iraganeko eta egungo prozesu traumatikoen eta indarkeria-prozesuen ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartzea eta transmititzea ahalbidetzen da.

Gerra Zibila hasi zenetik, matxinatuek interés handia agertu zuten Pirinioetako muga kontrolatzeko, aliatuen balizko inbasio baten aurreikuspenean. Horrela, frankismoak ehunka gotorlekuk eraiki zituen bere mendi-hegaletan eta ibarretan.

Pirinioak, behartutako eskulan mota ezberdinekin gotortu ziren, Lan Behartuko Batailoietatik, garaituen errepresio politikoaren esparruan, soldadutza luze bat jasan behar izan zuten deialdiko soldaduetaraino.

Beran 14 eta 107 Langile Batailoien prisioneroak eta 6 eta 13 Langile Soldaduen Diziplina Batailoiak izan ziren egitura ezberdinak eraikitzen hasi zirenak. 1944tik aurrera, milaka deialdiko soldadu izan ziren gotortze lanak egin zituztenak.

Ibilbide honen bidez, bunker horietako batzuk eta Langileen Batailoien barrakoien aztarnak bisita ditzakegu. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez antolatutako gazte auzolandegietan berreskuratu eta balioetsi ziren. Horrela, iraganeko eta egungo prozesu traumatikoen eta indarkeria-prozesuen ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartzea eta transmititzea ahalbidetzen da.
 

1936ko uztailaren 18an, militar talde batek, milizia karlistek eta falangistek kolpe militar bat eman zuen Espainiako II. Errepublikako gobernu legitimoaren aurka, Fronte Popularrak otsaileko hauteskundeak irabazi ondoren. Altxamenduak porrot egin zuen, eta 1939ko apirilaren 1era arte iraun zuen gerra zibil luze batean amaitu zen.

Bera, nahiz eta kolpistek azkar kontrolatu zuten, probintziaren gainerakoa bezala, liskarraren lehen uneetan gatazka gune izan zen. Gipuzkoako gudariek Endarlatsako zubia suntsitu zuten erreketeak azkar sar ez zitezen.

La hiru urteko gerraren balantzea suntsitutako herrialde bat izango da, eta ia 40 urtez luzatu zen diktadura baten ezarpena.

PIRINIOETAKO “MUGA ZEHARKAEZINA”-REN ERAIKUNTZA

Espainiako Gerra Zibila hasi zenetik, matxinoak Frantziako muga kontrolatu nahian zeuden, aliatuen inbasioa bazen ere. Soldaduak eta Falangeko eta Erreketeko miliziak hantxe zebiltzan, mugako pasabideak eta muga bera patruilatzen eta ehundaka gotorleku eraiki ziren haren mendi-mazela eta haranetan. Horrela, Pirinio osoan militarren presentzia handiko hamarkadak hasi ziren, hesi gaindiezina bihurtu nahian.

Gotortzea bi fase handitan egin zen. Lehenengoan (Pirinioetako Mugaren Babesaren Antolakuntza) Euskal Herriko eta Kataluniako Pirinioetako mugak gotortu zituzten, 1939 eta 1940 bitartean. 1944tik aurrera, bigarren faseari ekin zioten (Pirinioen Babesaren Antolakuntza), eta Pirinio osora zabaldu zituzten gotortze-lanak. Ardatzaren aurkako Aliatuek gerra irabazi eta mundu-gerra amaitzearekin batera, bizkortu egin ziren bigarren fase horretako lanak eta 1958 urtera arte luzatu ziren.

Babesa 169 Erresistentzia-Zentroren (EZ) bidez egituratuta zegoen, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino, ia 500 kilometroan zehar. Gipuzkoan eta Nafarroan, adibidez, 1.836 bunker eraiki zituzten (hasiera batean aurreikusitako 2.284etatik). Erresistentziako gune nagusi batean egituratzen zen, abangoardiatik atzeragoardiarako norabidean, ondoren egitura gutxiagoko beste batean, artilleriako kokaleku batzuekin eta, ondoren, artilleriako gainerako kokalekuekin.

Gotortze-egitasmoaren oinarrizko elementuetako bat errepideak eta mendiko pistak ziren. Bide horiek eraikita Pirinioetako haranak lotu nahi zituzten, ekialdetik mendebaldera, bunker, behatoki, aterpetxe, kuartel eta abarretarako sarbidea erraztearren.

Nafarroan 8 "sartze eremu" identifikatu ziren, eta horietan 1939ko ekainetik Langileen Batailoietan (LL.BB.) sartutako milaka presoren lana erabiltzen hasi ziren.

NORK ERAIKI ZUEN PIRINIOETAKO GOTORLEKUA?

Pirinioak, behartutako eskulan mota ezberdinekin gotortu ziren, Lan Behartuko Batailoietan, garaituen errepresio politikoaren esparruan, edo soldadutza luze bat jasan behar izan zuten deialdiko soldaduekin.

Gerra amaituta, Pirinioak izan ziren lan behartuko batailoi horietako batzuen destinoa. 1939an, batez ere gerra-presoez osatuta egon ziren, ideologikoki Mugimendu Nazional Loriatsu deiturikoaren aurkako gisa sailkatuak izan zirenak.

1940an, “erregimenaren aurkako”-tzat sailkatuak izan ondoren armadara deitutako errekruta berriez gain, gerran zehar Errepublikarekin egindako soldaduska aintzakotzat hartu ez eta soldaduska berriro egitera behartutako soldadu gazte errepublikazaleak bidali zituzten batailoi haietara. Euskal Herriko Pirinioetan, batailoi haietan 20.000 gatibu aritu ziren gutxienez 1939-1942 bitartean.

Berako kasuan, 14. eta 107. Langileen Batailoietan zeuden presoak eta 6. eta 13. Langile Soldaduen Diziplina Batailoiak izan ziren egitura ezberdinak eraikitzen hasi zirenak. Horietako bakoitzak bostehun kide inguru zituen.

Nafarroan 19 Langile Batailoi aritu ziren lanean 1937 eta 1940 artean, eta 10 Langile Soldaduen Diziplina Batailoi 1940 eta 1945 artean, bakoitza ehunka presoz osatua (400-1.000). Bera, Lesaka, Etxalar, Erratzu, Arizkun, Irurita, Eugi, Iragi, Egozkue, Auritz, Orreaga, Igari, Bidankotze, Erronkari bezalako lekuetan aktibo egon ziren. Inguru horretan militarren presentzia handi horrek eragin zuen bertako biztanleek beren egonaldia pairatzea, eta aurre egin behar izan zieten tropek gerrarako eta egonaldirako eskatzen zituzten gastuei, konfiskazioei eta lurren nahitaezko desjabetzeei. Leku horretan, Okelarren, kanpamendu militar bat zegoen urte haietan.

DIZIPLINA-ARAUBIDEAREN AURREKO ETSIPENA ETA ERRESISTENTZIA

Errepresio-modu hori erabilita, erregimen frankistak, alde batetik, sekulako eskulan merkez baliatu nahi izan zuen herrialdea berreraikitzeko, eta, bestetik, erregimenaren aurkakoei umiliatu eta “Espainia Berrian” izangozuten rola zein izango zen erakutsi nahi izan zien. “Lanaren, Ogiaren eta Aberriaren Justiziaren bidez, presoak, pixkanaka, beraiek dinamitarekin desegin zutena berreraikitzen ari dira” esaldiak diktadurak saldu nahi zuen ideia ezin hobeto laburbiltzen du.

Justizia Militarraren Kodeari lotuta egon arren, presoak maiz eta arbitrarioki zigortzen zituzten kontu hutsalengatik. Hain panorama etsigarriaren aurrean, mugaren hurbiltasuna aukera tentagarri bat bezala agertzen zen, baina gehienetan berehala desagertzen zen errepresalien gogortasunaren aurrean, ez bakarrik presoarentzat berarentzat, baita bere kide eta senideentzat ere.

Hala ere, baten bat muga zeharkatzen saiatu zen alde frantseserantz. Lortzen ez bazuten, berehala exekutatzen zituzten, baina beren helburua lortzen bazuten, hurrengo goizean batailoi osoa bildu eta preso bat hiltzen zuten ausaz, errepresalia gisa.

PIRINIOETAKO FORTIFIKAZIOA ETA MEMORIAREN POLITIKA PUBLIKOAK

Sastraka artean ezkutatuta, Pirinioetako muga zipriztintzen duten hormigoizko egitura horiek memoriaren politika publikoak bultzatzeko aukera gisa agertzen dira, iraganeko eta egungo prozesu traumatikoen eta indarkeria politikoaren ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartu eta transmititu ditzaten. Giza eskubideen errespetuan oinarritutako politikak, II. Errepublikaren legalitatearen aurka altxatu eta bere gobernua errepresioan eta indarkerian oinarritu zuenarenganako memoria kritikoa oinarri hartuta.

Espacios de la ruta

Berako inguruetan, muga babesteko bunker eta egitura ugari daude, eta baita hauek eraiki zituztenei ostatu emateko barrakoiak ere; bai lan behartuak, bai leba soldaduak zirenak. Gartzin mendiko gotorlekuan berreskuratze eta dokumentazio lanak egin ziren gazteen boluntariotzako eremu batean 2020ko abuztuan.

Piriniotako Gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu, eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.

Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.

Bidasoa
centro-detencion trabajos-forzados

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

Bera 1. panela

Bera 2. panela

PDF irisgarria Irakurketa Errezean
Ikusi PDF