${ landmarkCard.name }
${landmarkCard.address}
${landmarkCard.phone}
${landmarkCard.email}
${landmarkCard.url}

Lesaka-Oiartzun Errepidea

Goratze-profila
2,92 km
45'
Zailtasuna: Txikia
Desnibela: 107 m

1936ko uztailaren 18an militar, milizia karlista eta falangista talde batek kolpe militar bat eman zuen Espainiako II. Errepublikako gobernu legitimoaren aurka, Fronte Popularrak otsaileko hauteskundeak irabazi ondoren. Altxamenduak porrot egin zuen, eta 1939ko apirilaren 1era arte iraun zuen gerra zibil luze batean amaitu zen. Ia hiru urteko gerraren balantzea suntsitutako herrialde bat izango da, eta ia 40 urtez luzatu zen diktadura baten ezarpena.

1936ko uztailaren 18an militar, milizia karlista eta falangista talde batek kolpe militar bat eman zuen Espainiako II. Errepublikako gobernu legitimoaren aurka, Fronte Popularrak otsaileko hauteskundeak irabazi ondoren. Altxamenduak porrot egin zuen, eta 1939ko apirilaren 1era arte iraun zuen gerra zibil luze batean amaitu zen. Ia hiru urteko gerraren balantzea suntsitutako herrialde bat izango da, eta ia 40 urtez luzatu zen diktadura baten ezarpena.

PIRINIOETAKO “MUGA ZEHARKAEZINA”-REN ERAIKUNTZA

Gerra Zibila hasi zenetik, matxinatuek interes handia agertu zuten Pirinioetako muga kontrolatzeko, aliatuen balizko inbasio baten aurreikuspenean. Soldaduak eta Falangeko eta Erreketeko miliziak hantxe zebiltzan, mugako pasabideak eta muga bera patruilatzen eta ehundaka gotorleku eraiki ziren haren mendi-mazela eta haranetan. Horrela, Pirinio osoan militarren presentzia handiko hamarkadak hasi ziren, hesi gaindiezina bihurtu nahian.

ERREPIDE ETA MENDI-PISTEN SARE OSO BAT

Fortifikazioa bi fase handitan garatu zen. Lehenengoa 1939 eta 1940. urteen tartean gauzatu zen eta euskal-nafar eremua eta Kataluniako mugaren zonaldea hartzen zituen (Pirinioetako Mugaren Defentsa-Antolaketa). 1944tik aurrera, bigarrena gauzatu zen, Pirinio osoa hartzen zuena, Aragoiko muga barne (Pirinioetako Defentsa-Antolaketa): eta lanek 1958ra arte iraun zuten. 169 Erresistentzia Zentrotan (EZ) egituratuta, ia 500 kilometrotan zehar zabaltzen zen, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino.

Errepideak eta mendi-pistak eraikitzea fortifikazioaren funtsezko elementua izan zen. Haren helburua Pirinioetako haranak ekialdetik mendebaldera lotzea zen, bunkerretara, behatokietara, babeslekuetara, barrakoietara eta abarretara sarrera erraztuz.

PIRINIOETAKO MUGAREN DEFENTSARAKO ERAKUNDEA

Gerra irabazi gabe ere, matxinatuak sortu behar zuten Estatu Berrian pentsatzen hasi ziren, eta hau nazioarteko egoera zalantzagarrian nola egokituko zen. II. Mundu Gerra zerumugan zegoela eta mendebaldeko demokraziak etsai zituelarik, Francok defentsa prebentiboaren alde egin zuen, Pirinio osoa defentsarako egituraz josiz atzerriko balizko inbasio bat geldiaraztea lortuko zuela pentsatuz. Nafarroan 8 “sartze-eremu” identifikatu ziren, non 1939ko ekainetik aurrera Langileen Batailoien (LL.BB.) barnean zeuden milaka prisionerok lan egiten hasi ziren.

1937az geroztik bultzatua, Pirinioetako Mugaren Defentsa-Antolaketa deiturikoa eraiki zen, berrogeiko hamarkadaren erdialdera arte erabili izan zen deitura, Pirinioen Defentsa-Antolaketa gisa deitzen hasi zenean. Erresistentzia gune nagusi batean egituratzen zen, abangoardiatik atzeragoardiarako norabidean, egitura gutxiagoko beste batek jarraitzen duelarik, non artilleriako kokaleku batzuk zeuden, eta ondoren, artilleriako gainerako posizioekin. Lehen fase horretan, erregimen frankistak komunikabide eta errepideei garrantzia eman zien, mendebaldetik ekialderako norabidean.

Nafarroan 19 Langile Batailoi aritu ziren lanean 1937 eta 1940 artean, eta 10 Langile Soldaduen Diziplina Batailoi 1940 eta 1945 artean, bakoitza ehunka prisioneroz osatua (400-1.000). Bera, Lesaka, Etxalar, Erratzu, Arizkun, Irurita, Eugi, Iragi, Egozkue, Auritz, Orreaga, Igari, Bidankotze, Erronkari bezalako lekuetan aktibo egon ziren.

Errepide honetan, Langileen 100 eta 169 Batailoiren prisioneroak, Langileen 81 Diziplina Batailoia eta Soldadu Langileen 13 eta 14 Diziplina Batailoiak erabili ziren. Azken honek lan gehienak egin zituen. 2.702 prisionero inguruk mendate hau zulatu eta zelaitu zuten 1939 eta 1945 bitartean.

NORK ERAIKI ZUEN PIRINIOETAKO GOTORLEKUA?

Pirinioak behartutako eskulan mota ezberdinekin gotortu ziren, Lan Behartuko Batailoietan, garaituen errepresio politikoaren esparruan, edo soldadutza luze bat jasan behar izan zuten deialdi soldaduekin.

Gerra amaituta, Pirinioak izan ziren lan behartuko batailoi horietako batzuen destinoa. 1939an, batez ere gerrako prisoneroez osatuta zeuden, ideologikoki “Mugimendu Nazional Loriatsua” deiturikoarekiko “desafektu” bezala sailkatuak izan zirenekin.

Batailoi hauek 1940an berrantolatu ziren soldadutza berriro egitera behartutako gazte soldadu errepublikarrekin (gerran zehar II. Errepublikarekin egindako zerbitzu militarra kontuan hartu gabe) edo desafektu bezala sailkatutako armadetara deituriko berriekin. Euskal Herriko Pirinioetan, 1939 eta 1942 bitartean, gutxienez 20.000 gatibuk lan egin zuten batailoi hauetan.

DIZIPLINA-ARAUBIDEAREN AURREKO ETSIPENA ETA ERRESISTENTZIA

Errepresio-modu hori erabiliz, erregimen frankistak, alde batetik, eskulan merke eskerga baliatu nahi izan zuen herrialdea berreraikitzeko, eta, bestetik, erregimenari “desafektu” deiturikoak umiliatu eta Espainia Berrian izango zuten rola zein izango zen erakutsi nahi izan zien. “Lana, Ogia eta Aberriaren Justiziaren bidez, prisioneroek dinamitarekin desegin zutena pixkanaka berreraikitzen dute” esaldiak diktadurak saldu nahi zuen ideia ezin hobeto laburbiltzen du.

Justizia Militarraren Kodeari lotuta egon arren, prisioneroak maiz eta arbitrarioki zigortzen zituzten kontu hutsalengatik. Hain egoera etsigarriaren aurrean, mugaren hurbiltasuna aukera tentagarritzat jotzen zen. Hala ere, gehienetan, presoarentzat ez ezik, bere kide eta senideentzat ere errepresalien gogortasunaren aurrean berehala desagertzen zen.

PIRINIOETAKO FORTIFIKAZIOA ETA MEMORIAREN POLITIKA PUBLIKOAK

Sastraka artean ezkutatuta, Pirinioetako muga zipriztintzen duten hormigoizko egitura horiek memoriaren politika publikoak bultzatzeko aukera gisa agertzen dira, iraganeko eta egungo prozesu traumatikoen eta indarkeria politikoaren ezagutzatik abiatuta, balio demokratikoak indartu eta transmititu ditzaten. Giza eskubideen errespetuan oinarritutako politikak, II. Errepublikaren legalitatearen aurka altxatu eta bere gobernua errepresioan eta indarkerian oinarritu zuenarenganako memoria kritikoa oinarri hartuta.

Espacios de la ruta

Piriniotako Gotorlekuak ia 500 kilometro ditu, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino. Soilik Gipuzkoan eta Nafarroan 1.836 bunker eraiki ziren. Milaka langile, gehienak frankismoaren preso, behartuak izan ziren eraikuntza lanetan parte hartzera, miseria eta indarkeria baldintza ikaragarrietan. Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi ditu, eta ehunka gotorleku eraikitzen ditu, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.

Muga Gortortua Nafarroako Pirinioetan proiektuak, Memoria Duten Eskolak proiektuaren baitan, bunker horien berreskurapena du helburu gazteendako boluntariotzako esparruen bidez; memoria eta berrikusketa kritikoa bateratzen dituen lan batean.

Bidasoa
centro-detencion trabajos-forzados