lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
Hobiak
Paulina Lizoainen testigantzari esker, 2018ko uztailean Larrasoañako hilerriaren kanpoaldean hobi bat aurkitu eta desobiratu ahal izan zuten. Bertan, San Kristobal Gotorlekutik ihes egindako lau preso lurperatu zituzten. Paulinak gogoratzen zuen nola 1938an, eskolatik bueltatzen zenean, jakin zuela Guardia Zibilak exekutatu zituela Larrasoañan atxilotutako San Kristobaletik ihes egindako hainbat preso. Hilerrira joan zen eta ikusi zuen zenbait bizilagun, tartean bere aita, lurperatze lanetan zeudela. Hilobiaren kokapen zehatza ezagutzen zuen, eta haren testigantzari esker aurkitu ahal izan zuten.
Lurpetik ateratako lau gorpuetatik bi Nafarroako Gobernuaren DNA bankuari esker identifikatu ahal izan dira: Leoncio de la Fuente Ramón, Fresno el Viejon (Valladolid) jaioa, eta Emiliano Miguel Portugal, Santibañez de Esguevan (Burgos) jaioa eta Dueñaseko (Palentzia) bizilaguna.
Historia
1938ko maiatzaren 24an, Larrasoañan, San Kristobal presondegitik ihes egindako lau preso aurkitu zituzten. Paulina Lizoain 1928an jaio zen eta gogoan du eskolatik bueltan jakin zuela San Kristobal espetxetik ihes egindako hainbat preso hil zituztela. Hilerrira joan zen eta han ikusi zituen zenbait bizilagun, tartean bere aita, hildakoak lurperatzen ari zituztela. Hilobiaren kokapen zehatza ezagutzen zuen eta, bere testigantzari esker, aurkitu ahal izan zuten.
Hobia hilerriaren kanpoaldean zegoen eta 2018ko uztailean desobiratu zuten, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren baitan. 3,50 metroko luzera eta metro bateko zabalera zuen. Bertan, lau pertsonaren gorpuzkiak aurkitu zituzten. 2020ko uztailean, DNA bankuari esker, Leoncio de la Fuente Ramón identifikatu zuten, Fresno el Viejon (Valladolid) jaioa. 2021eko abuztuan, Larrasoañako hobitik berreskuratutako beste gorpuetako bat identifikatu zen, zehazki Emiliano Miguel Portugal, 1916ko urriaren 15ean Santibañez de Esguevan (Burgos) jaioa eta Dueñaseko (Palentzia) bizilaguna. Beste bi pertsona identifikatu gabe daude oraindik.
Esteribarko Udalak 2019an erabaki zuen hobia zegoen tokia babestea eta bertan hildako pertsonen omenez plaka bat jartzea.