USETXIKO HOBIA
Arga
Biktimak: 3
Data: 1938
Sarbide publikoa: Ez dago erabilgarri

lokalizazioa

Hobia, usetxitik 800 metrotara egongo litzateke, zelai zabal baten behealdera sartzeko atakaren eskuinaldean, Patzaranzokoeta inguruan.

Gaiak

fosa

1938ko maiatzaren 22an San Kristobaleko espetxetik ihes egin zuten preso asko Esteribar haranean sartu ziren, Frantziako mugara iristeko asmoz. Usetxin 1928an jaiotako Gertu Zubiriren testigantzari esker, badakigu hobi horretan aurkitutako gorpuak hiru preso iheslarienak direla; izan ere, ama gogoratzen du jaten ematen, maiatzaren 28an Patzaranzokoetako larrean hil baino lehen. Bizilagun batzuk arduratu ziren gorpuak lurperatzeaz.

Hobia 2016ko irailean desobiratu zen, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren baitan. Bertan, 25 urte baino gutxiagoko bi gizonen gorpuzkiak aurkitu zituzten, bai eta hil zenean 27 eta 32 urte artean izan zitzakeen hirugarren batenak ere. Haien ondoan, jertse baten kremailera eta beste gorpu baten ezkerreko saihetsean titare bat ere berreskuratu zituzten.

2020an, DNA bankuari esker, Ramon Haro Gómez identifikatu zuten, Salamancako Encinas de Abajo herrikoa, Usetxeko hobian hil eta lurperatutako presoetako bat. Ramon 1937ko ekainaren 19an iritsi zen San Kristobaleko presondegira, 25 urte zituela, Hilario anaiarekin eta bere herriko beste bost bizilagunekin batera.

Historia

1936ko kolpe militarraren geroztik, San Kristobal Gotorlekua berriro erabili zen preso politikoentzako presondegi gisa, 1934an bezala. Bizi baldintzak ankerrak ziren: gosea, gaixotasunak, biolentzia, hezetasuna, zorriak… Halaber, “Espainia berria”-ren inposizioa sufritzen zuten, non hierarkia militarrak eta katolikoak protagonismo berezia eskuratu zuten. Baina preso askok armada errepublikarrak matxinatuak garaitzeko itxaropena zuten.

Egoera honek, hainbat presok ihesaldi bat antolatzea erraztu zuen, eta 1938ko maiatzaren 22an, igandearekin, burutu zen. Ordu erdian, presondegiko ateak ireki ziren, eta preso zeuden ia pertsona guztiak atera ziren bertatik. Ziurgabetasuna eta ezjakintasuna ikusita, horietako asko berriro gotorlekura sartu ziren, baina 795 presoek norabide ezberdinetatik ihes egitea erabaki zuten. Hiru pertsonek soilik muga zeharkatu zuten, 206 lekuan bertan hil zituzten eta beste 586ak, harrapatuak izan eta gero, gotorlekura eraman zituzten eta errepresaliatuak izan ziren (horietako 14, antolatzaileak bezala epaituak izan ziren eta urte horretan Iruñeko Zitadelako zuloetan hil zituzten). Ihesaldia eta gero berriro harrapatu zituzten presoetatik, 46 hil egingo dira Gotorlekuan 1943ra arte.

1938ko maiatzaren 22an San Kristobaleko espetxetik ihes egin zuten preso batzuk Esteribar haranean sartu ziren, Frantziako mugara iristeko asmoz. Usetxin 1928an jaiotako Gertu Zubiriren testigantzari esker, badakigu hobi horretan aurkitutako gorpuak hiru preso iheslarienak direla; izan ere, ama gogoratzen du jaten ematen, maiatzaren 28an Patzaranzokoetako larrean hil baino lehen. Bizilagun batzuk arduratu ziren gorpuak lurperatzeaz.

Hobia 2016ko irailean desobiratu zen, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren barnean. Bertan, 25 urte baino gutxiagoko bi gizonen gorpuzkiak aurkitu zituzten, bai eta hil zenean 27 eta 32 urte artean izan zitzakeen hirugarren batenak ere. Haien ondoan, jertse baten kremailera eta beste gorpu baten ezkerreko saihetsean titare bat ere berreskuratu zituzten.

2020an, DNA bankuari esker, Ramon Haro Gómez identifikatu zuten, Salamancako Encinas de Abajo herrikoa, Usetxeko hobian hil eta lurperatutako presoetako bat. Ramon 1937ko ekainaren 19an iritsi zen San Kristobaleko presondegira, 25 urte zituela, Hilario anaiarekin eta bere herriko beste bost bizilagunekin batera.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean