ELIAKO (EGUESIBAR) HOBIAREN MONOLITOA
Irati-Aragoi
Biktimak: 3
Data: 2017
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Elia, Eguesibar

Gaiak

fosa

1938an San Kristobal espetxetik ihesaldia egin eta hurrengo egunetan, ihes egindako presoetako hiru Eliako Artadizoko parajean fusilatu eta lurperatu zituzten. Antza denez, Eguesibar, Artzi eta Erroibar haranak zeharkatzeko ipar-ekialdera ihes egin zuen taldea beste gizon batek osatzen zuen, eta ihes egitea lortu zuen.

2015ean, Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkarteak eta Eguesibarko Udalak gorpuak lurpetik ateratzea sustatu zuten, Aranzadi Zientzia Elkarteak egina. Azterketa genetikoak horietako bat Vicente Mainz Landa zela baieztatu zuten. Bidankotze herriko argiketari eta errotaria zen, UGTko kidea, eta estatu kolpearen ondorengo egunetan atxilotu zuten. Gerra-kontseilu batek epaitu zuen, matxinada militarreko delitu bat egotzita. Betiko espetxeratzea ezarri zioten eta San Kristobal Gotorlekuan sartu zuten ihes egin eta amaiera tragikoa izan arte.

2017an Eguesibarreko Udalak plaka bat ezarri zuen han eraildako presoen oroimenean.

Historia

San Kristobal Gotorlekuko bizi-baldintza negargarrien ondorioz, 1938ko maiatzaren 22an ihesaldi handi bat gertatu zen, eta 795 presok hartu zuten parte. Mugara iristea zuten helburu eta gehienek iparralderantz egin zuten ihes. Hala ere, talde txiki batek ekialdeko bidea hartu zuen, seguraski mugara gutxiago zaindutako guneetatik hurbiltzeko helburuarekin. Hiru presoz osatutako talde bat atxilotu zuten Elian (Eguesibar), eta, ondoren, Artadizoko parajean hil zituzten, eta han lurperatu. Antza denez, laugarren batek ihes egitea lortu zuen, baina zantzuak daude, handik gutxira harrapatu eta hil zutela.

2015ean, Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkarteak eta Eguesibarko Udalak, Aranzadi Zientzia Elkarteak gorpuak lurpetik ateratzea sustatu zuten. Ondorengo analisi genetikoen arabera, horietako bat Vicente Mainz Landa zen. 1907ko apirilean jaioa, argiketaria eta errotaria zen Sociedad Molino Harinera de Vidángoz elkartean. UGTko afiliatua, estatu kolpe militarraren osteko lehen egunetan atxilotu zutena, pistola bat izatea eta sindikatuen propagandista izatea egotzita. 95-936 auzian 30 urteko zigorra ezarri zioten matxinada militarragatik, eta 1937ko abuztuaren 8an San Kristobal Gotorlekura eraman zuten. Handik ihes egin zuen ihesaldi handian, 21 urte zituenean.

2017an Eguesibarreko Udalak plaka bat ezarri zuen, han eraildako presoen oroimenean.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean