lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
Hobiak
Satorrak espeleologia taldearen espedizio batek giza aztarnak aurkitu zituen 37 metroko sakonerako leize honetan, 1985ean.
Fermin Ezkietaren ikerketari esker jakin ahal izan zen San Kristobal Gotorlekutik ihes egindako lau preso gutxienez Leon Goñirekin gurutzatu zirela, eta hark janaria eman ziela eta Frantziarako norabidea adierazi ziela. Espoz hiritik bi kilometrora, haietako bi harrapatu zituzten, eta beste bi, berriz, handik gertu.
2012ko abenduan, Satorrak-eko espeleologoak eta Aranzadiko kideak leize horretara sartu ziren berriro, eta hondoan giza hezurrak zeudela baieztatu zuten. 2019ko martxoan, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren baitan, berriz sartu ziren, berreskuratzeko asmoz. Horietako batzuk 17 edo 19 urteko gizon batenak ziren. Barrunbearen beste alde batean, 25 urte inguruko gizonezko eskeleto baten hondakinak aurkitu zituzten sakabanatuta. Gorpuak nahita bota zituzten leizera.
Historia
1936ko kolpe militarraren geroztik, San Kristobal Gotorlekua berriro erabili zen preso politikoentzako presondegi gisa, 1934an bezala. Bizi baldintzak ankerrak ziren: gosea, gaixotasunak, biolentzia, hezetasuna, zorriak… Halaber, “Espainia berria”-ren inposizioa sufritzen zuten, non hierarkia militarrak eta katolikoak protagonismo berezia eskuratu zuten. Baina preso askok armada errepublikarrak matxinatuak garaitzeko itxaropena zuten.
Egoera honek, hainbat presok ihesaldi bat antolatzea erraztu zuen, eta 1938ko maiatzaren 22an, igandearekin, burutu zen. Ordu erdian, presondegiko ateak ireki ziren, eta preso zeuden ia pertsona guztiak atera ziren bertatik. Ziurgabetasuna eta ezjakintasuna ikusita, horietako asko berriro gotorlekura sartu ziren, baina 795 presoek norabide ezberdinetatik ihes egitea erabaki zuten. Hiru pertsonek soilik muga zeharkatu zuten, 206 lekuan bertan hil zituzten eta beste 586ak, harrapatuak izan eta gero, gotorlekura eraman zituzten eta errepresaliatuak izan ziren (horietako 14, antolatzaileak bezala epaituak izan ziren eta urte horretan Iruñeko Zitadelako zuloetan hil zituzten). Ihesaldia eta gero berriro harrapatu zituzten presoetatik, 46 hil egingo dira Gotorlekuan 1943ra arte.
1938ko maiatzaren 22an San Kristobaleko espetxetik ihes egin zuten preso asko iparraldeko harana ezberdinetan sartu ziren mugara iristeko asmoz. Fermin Ezkieta ikertzaileak egindako lanari esker jakin ahal izan zen gutxienez ihes egindako lau preso Leon Goñirekin gurutzatu zirela, eta hark janaria eman ziela eta Frantziako helbidea adierazi ziela. Horietako bi Espoz herriko bi kilometrotara harrapatu zituzten, eta beste biak, berriz, inguruan atzeman zituzten.
Satorrak espeleologia taldearen espedizio batek giza aztarnak aurkitu zituen 37 metroko sakonerako leize honetan, 1985ean. 2012ko abenduan, Satorrak-eko espeleologoak eta Aranzadiko kideak leize horretara sartu ziren berriro, eta hondoan giza hezurrak zeudela baieztatu zuten. 2019ko martxoan, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren baitan, berriz sartu ziren, berreskuratzeko asmoz. Horietako batzuk 17 edo 19 urteko gizon batenak ziren. Barrunbearen beste alde batean, 25 urte inguruko gizonezko eskeleto baten hondakinak aurkitu zituzten sakabanatuta. Gorpuak nahita bota zituzten leizera.