ETULAINGO HILERRIKO HOBIA
Arga
Biktimak: 3
Data: 1938
Sarbide publikoa: Ez dago erabilgarri

lokalizazioa

Hobia Etulaingo hilerriko hezurtegian kokatua dago

Gaiak

fosa

1938ko maiatzaren 27an, San Kristobal Gotorlekutik ihes egindako hiru preso harrapatu zituzten falangista batzuek. Fermina Iraizozek, atxiloketaz gogoratzen denak, azaldu zuenez, hiru gazte bilbotarrak ziren. Ondoren, Landagainera eraman zituzten eta han hil eta lurperatu zituzten.

1999an, errepidea handitu zenean, hondeamakina batek iheslari horien gorpuzkiak aurkitu zituen, eta Etulaingo hilerriko hezurtegira eramatea erabaki zuten. 2019an, Aranzadi Zientzia Elkarteak ikuskatu egin zuen, eta hiru burezur osatu gabe aurkitu zituen, tiroaren sarrera- edo irteera-zuloak erakusten zituztenak. Gorpuzki hauek ikusita, Iraizozen lekukotzaren kontakizuna eta Landagainen San Kristobalen hobi bat egon zela egiaztatu da.

Historia

1936ko kolpe militarraren geroztik, San Kristobal Gotorlekua berriro erabili zen preso politikoentzako presondegi gisa, 1934an bezala. Bizi baldintzak ankerrak ziren: gosea, gaixotasunak, biolentzia, hezetasuna, zorriak… Halaber, “Espainia berria”-ren inposizioa sufritzen zuten, non hierarkia militarrak eta katolikoak protagonismo berezia eskuratu zuten. Baina preso askok armada errepublikarrak matxinatuak garaitzeko itxaropena zuten.

Egoera honek, hainbat presok ihesaldi bat antolatzea erraztu zuen, eta 1938ko maiatzaren 22an, igandearekin, burutu zen. Ordu erdian, presondegiko ateak ireki ziren, eta preso zeuden ia pertsona guztiak atera ziren bertatik. Ziurgabetasuna eta ezjakintasuna ikusita, horietako asko berriro gotorlekura sartu ziren, baina 795 presoek norabide ezberdinetatik ihes egitea erabaki zuten. Hiru pertsonek soilik muga zeharkatu zuten, 206 lekuan bertan hil zituzten eta beste 586ak, harrapatuak izan eta gero, gotorlekura eraman zituzten eta errepresaliatuak izan ziren (horietako 14, antolatzaileak bezala epaituak izan ziren eta urte horretan Iruñeko Zitadelako zuloetan hil zituzten). Ihesaldia eta gero berriro harrapatu zituzten presoetatik, 46 hil egingo dira Gotorlekuan 1943ra arte.

1938ko maiatzaren 22an San Kristobalgo espetxetik ihes egin zuten preso batzuk Anue haranean sartu ziren. Fermina Iraizozek kontatu zuen nola atxilotu eta Landagaingo parajera eraman zituzten eta bertan hil eta lurperatu zituzten. Bilboko hiru gazte ziren.

1999an, errepidea handitu zenean, hondeamakina batek iheslari horien gorpuzkiak aurkitu zituen, eta Etulaingo hilerriko hezurtegira eramatea erabaki zuten. 2019an, Aranzadi Zientzia Elkarteak ikuskatu egin zuen, eta jaurtigaiaren sarrera- edo irteera-zuloak erakusten zituzten hiru burezur osatu gabe aurkitu zituen.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean