BURUTAINGO HOBIA
Arga
Biktimak: 6
Data: 1938
Sarbide publikoa: Ez dago erabilgarri

lokalizazioa

Arletako zubia (Burutain). Hobia Ostiztik Burutainera doan errepide zaharretik dago. Ostizetik 1,1 kilometrotara, eskuinetara dagoen bide batetik, Elzarrain ibaiaren gaineko zubi berri bat igaro aurretik.

Gaiak

fosa

1938an San Kristobaleko espetxetik ihes egindako preso gehienak harrapatu zituzten, eta horietako asko hil egin zituzten. Sei presoko talde bat atzeman zuten Burutainen, iparraldera zihoanean. Eskolara eraman zituzten, eta han Olagueko guardia zibilak behatu egin zituen. Hurrengo egunean, 1938ko maiatzaren 26an, Igokunde egunean, guztiak mezetara joan ondoren, Arletako zubiraino eraman zituzten. Etsaingo erretoreak lagundu eta aitorpena eskaini zien. Ondoren, sei gizoneko taldea metrailadoreekin exekutatu zuten.

Bideko Mitxingorria Koordinakundeak emandako Martín Laguardiaren testigantzari esker, lurperatuak izan ziren lekua aurkitu ahal izan zen. Martin, Burutaingoa, beste haur batzuekin batera, ibaiaren beste aldetik eta errepidetik ikusi zuen bere hilketa. Burutaingo bizilagunek hobi batean lurperatu zituzten haien gorpuak, zanga gisa.

2017ko apirilean, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren baitan, hobi hori aztertu eta lurpetik atera zuten. Bertan, ihes egindako sei preso horien gorpuzkiak agertu ziren, 25 urtetik beherakoak, auzitegiko medikuek egindako azterketen arabera. Oraindik ezin izan dira gorpuzkiak identifikatu.

Desobiratze honetara joan ziren lehenengo aldiz ikasleak Memoria duten Eskolak programaren esparruan, kasu honetan Iturrama BHI eta Alaitz BHI institutuetakoak.

 

Historia

1936ko kolpe militarraren geroztik, San Kristobal Gotorlekua berriro erabili zen preso politikoentzako presondegi gisa, 1934an bezala. Bizi baldintzak ankerrak ziren: gosea, gaixotasunak, biolentzia, hezetasuna, zorriak… Halaber, “Espainia berria”-ren inposizioa sufritzen zuten, non hierarkia militarrak eta katolikoak protagonismo berezia eskuratu zuten. Baina preso askok armada errepublikarrak matxinatuak garaitzeko itxaropena zuten.

Egoera honek, hainbat presok ihesaldi bat antolatzea erraztu zuen, eta 1938ko maiatzaren 22an, igandearekin, burutu zen. Ordu erdian, presondegiko ateak ireki ziren, eta preso zeuden ia pertsona guztiak atera ziren bertatik. Ziurgabetasuna eta ezjakintasuna ikusita, horietako asko berriro gotorlekura sartu ziren, baina 795 presoek norabide ezberdinetatik ihes egitea erabaki zuten. Hiru pertsonek soilik muga zeharkatu zuten, 206 lekuan bertan hil zituzten eta beste 586ak, harrapatuak izan eta gero, gotorlekura eraman zituzten eta errepresaliatuak izan ziren (horietako 14, antolatzaileak bezala epaituak izan ziren eta urte horretan Iruñeko Zitadelako zuloetan hil zituzten). Ihesaldia eta gero berriro harrapatu zituzten presoetatik, 46 hil egingo dira Gotorlekuan 1943ra arte.

1938an San Kristobaleko espetxetik ihes egindako preso gehienak harrapatu zituzten, eta horietako asko hil egin zituzten. Sei presoko talde bat atzeman zuten Burutainen, iparraldera zihoanean. Eskolara eraman zituzten, eta han Olagueko guardia zibilak behatu egin zituen. Hurrengo egunean, 1938ko maiatzaren 26an, Igokunde egunean, guztiak mezetara joan ondoren, Arletako zubiraino eraman zituzten. Etsaingo erretoreak lagundu eta aitorpena eskaini zien. Ondoren, sei gizoneko taldea metrailadoreekin exekutatu zuten.

Bideko Mitxingorria Koordinakundeak emandako Martín Laguardiaren testigantzari esker, lurperatuak izan ziren lekua aurkitu ahal izan zen. Martin, Burutaingoa, beste haur batzuekin batera, ibaiaren beste aldetik eta errepidetik ikusi zuen bere hilketa. Burutaingo bizilagunek hobi batean lurperatu zituzten haien gorpuak, zanga gisa.

2017ko apirilean, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren barruan, hobi hori aztertu eta lurpetik atera zuten. Bertan, ihes egindako sei preso horien gorpuzkiak agertu ziren, 25 urtetik beherakoak, auzitegiko medikuek egindako azterketen arabera. Nafarroako Gobernuaren DNA Bankuak oraindik ezin izan ditu gorpuzkiak identifikatu.

Desobiratze honetara joan ziren lehenengo aldiz ikasleak Memoria duten Eskolak programaren esparruan, kasu honetan Iturrama BHI eta Alaitz BHI institutuetakoak. Programa aitzindari honek aukera ematen die ikasleei gorpuak lurpetik ateratzeko lanak bisitatzeko eta informatzaileekin, familiakoekin eta Aranzadiko Zientzia Elkarteko lantaldearekin hitz egiteko, 1936ko kolpe militarraren ondorioz Nafarroan gertatu ziren giza eskubideen urraketa larriei buruzko hausnarketa kritikorako espazio bat sortuz.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean