URDAITZEKO HOBIA
Arga
Biktimak: 3
Data: 1938
Sarbide publikoa: Ez dago erabilgarri

lokalizazioa

Urdaitz, Esteribar. Errepidearen eskuinaldean, Zubirirako norabidean, eta Arga ibaiaren ibilguaren ondoan

Gaiak

fosa

1938ko maiatzaren 22an San Kristobaleko espetxetik ihes egin zuten preso asko Esteribar haranean sartu ziren, 50 kilometrora inguru dagoen Frantziako mugara iristeko asmoz.

Ihes egindakoetako hiru Urdaitzen atxilotu zituzten. Ordu batzuk eman zituzten han, eta hurrengo egunean hil zituzten, Kaskaxu inguruan. Gorpuetako bat ibaian aurkitu zen, eta, beraz, ihes egiten saiatu zen. Litekeena da iheslarietako bi asturiarrak izatea, horietako bat maistraren etxean atxilotuta egon baitzen, eta hirugarrena, galiziarra. Hala ere, egun arte ez dira identifikatu izan genetikoki.

Hilobia 2018ko martxoaren 16an desobiratu zen, Teodoro Esteban 85 urteko artzainaren testigantzari esker.

 

Historia

1936ko kolpe militarraren geroztik, San Kristobal Gotorlekua berriro erabili zen preso politikoentzako presondegi gisa, 1934an bezala. Bizi baldintzak ankerrak ziren: gosea, gaixotasunak, biolentzia, hezetasuna, zorriak… Halaber, “Espainia berria”-ren inposizioa sufritzen zuten, non hierarkia militarrak eta katolikoak protagonismo berezia eskuratu zuten. Baina preso askok armada errepublikarrak matxinatuak garaitzeko itxaropena zuten.

Egoera honek, hainbat presok ihesaldi bat antolatzea erraztu zuen, eta 1938ko maiatzaren 22an, igandearekin, burutu zen. Ordu erdian, presondegiko ateak ireki ziren, eta preso zeuden ia pertsona guztiak atera ziren bertatik. Ziurgabetasuna eta ezjakintasuna ikusita, horietako asko berriro gotorlekura sartu ziren, baina 795 presoek norabide ezberdinetatik ihes egitea erabaki zuten. Hiru pertsonek soilik muga zeharkatu zuten, 206 lekuan bertan hil zituzten eta beste 586ak, harrapatuak izan eta gero, gotorlekura eraman zituzten eta errepresaliatuak izan ziren (horietako 14, antolatzaileak bezala epaituak izan ziren eta urte horretan Iruñeko Zitadelako zuloetan hil zituzten). Ihesaldia eta gero berriro harrapatu zituzten presoetatik, 46 hil egingo dira Gotorlekuan 1943ra arte.

 

Aurrera egitea lortu zuten presoen artean, gehienak Esteribar bailaran sartu ziren, eta han ia denak atxilotu eta hil zituzten. Hala gertatu zen Urdaitzen, non hiru preso (ziurrenik, bi asturiar eta galiziar bat) atxilotu zituzten, herrian ordu batzuk eman zituzten eta Kaskaxuko parajean ihes egin eta hurrengo egunean hil zituzten. Gorpuetako bat ibaian aurkitu zen, ziurenik ihes egiten saiatu zen.

2016an eta 2017an arrakastarik gabeko hainbat prospekzio egin ondoren, Teodoro Estaban 85 urteko artzainaren testigantzari esker aurkitu zuten hobia. 2018ko martxoaren 16an atera zuten lurpetik, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren esparruan. Gorpuak lurpetik ateratzeko lanetan izan ziren, bizilagunez eta memoria-elkarteetako kideez gain, Askatasuna BHI institutuko eta San Fermin ikastolako gazteak eta garai hartan Nafarroako Gobernuak deitutako Memoria Historikoaren Autonomien arteko I. Topaketan parte hartzen ari ziren hainbat autonomietako ordezkariak.

 

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean