ZUÑIGAKO MONOLITOA
Ega
Biktimak: 7
Data: 2016
Sarbide publikoa: erabilgarria

Humilladero de Arquijasen (Zuñigako udalerrian) kokatutako monolitoak, 1936an toki horretan eraildako Lodosako sei bizilagun errepublikarrak gogorarazten ditu. Valentín Blasco Alberdi, Antonio Esparza Muro, Tiburcio Pastor Fernández, Eloy Resano Caparroso, Juan Sanz Preciado eta Félix Vergara Rodríguez 1936ko kolpe militarraren ondoren hil zituzten Lodosako 133 bizilagunetatik zazpi izan ziren.

Gurugú taldeak bultzatutako monolitoa Txema Pérezek egin zuen eta plakan zazpi pertsonen izenak agertzen dira.

Historia

Lodosa, 1936ko kolpe militarraren ondoren, Nafarroan gehien zigortutako herrien artean kokatzen da, 133 eraildakoekin. Horien gorpuzki batzuk berreskuratu ahal izan dira denboraren poderioz, baina oraindik asko aurkitu gabe daude.

Horietako zazpi atxilotu eta Zuñigara eraman zituzten (Lodosatik 35 kilometrotara), eta herriko guruztokian hil zituzten.

Lekukotasun ezberdinek fusilamendu-tokia monolitoa dagoen toki berean kokatzen dute, nahiz eta prospekzio ezberdinak egin diren emaitzarik gabe; ziurrenik Ega errekatik gertu dagoelako, bere goraldiekin gorpuzkiak eraman ahal baitzituen. Hainbat saiakeraren ondoren ez zen lortu haien gorpuzkiak berreskuratzea, baina bai haien memoriak.

2016an, Gurugú Taldea elkarteak, Lodosako Udalaren laguntzarekin monolito bat jarri zuen zazpi pertsona hauen oroimenez.