OTEIZAKO MONOLITOA
Ega
Biktimak: 34
Data: 2017
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Hobiak NA-132 errepidearen 10. eta 11. kilometroen artean daude, Angarisun inguruan.

Gaiak

otros-memoriales

2017an Oteizan estreinatutako monolitoa, 1936an bertan eraildako 34ak gogorarazten dituena. Lizarrako kartzelatik ateratakoak eta inguruko hainbat herritakoak: Allo, Andosilla, Cárcar edo Lodosa. Oteizako falangista batek utzitako lursail batean hil eta lurperatu zituzten, eta dirudienez, kartzelatik ateratze bat egiten zen bakoitzean, hobi bat egiten zen.

Udalak abian jarri zuen egitasmo hau, Gurugú Taldearen laguntzarekin batera.

Historia

Oteizako lursail batean, 1936ko irailaren 6, 7 eta 8an, erailak eta lurperatuak izan ziren Lizarrako kartzelatik ateratako hainbat pertsona, eta, antza denez, 30 pertsona hartu zituzten bertan. Lehenengo egunean Lodosako hamabi bizilagun eta Galdeanoko (Allin) bat izan ziren, bigarren egunean Andosillako zazpi (horietako bat bizirik aterako zen) eta Mueseko hiru. Gau horretako ateratze berean Mendabiako lau eta Leringo hiru fusilatuak izan zirela uste da, eskualdeko beste toki  batzuetan lurperatuak. Azkeneko egunean Alloko lau, Cárcarreko bi, Arabako bat eta Errioxako lau erail zituzten.

1941an, modu klandestinoan, hobi hauetako bat desobiratua izan zen lurperatzaileen laguntzarekin. Mueseko hiru fusilatuen gorpuzkiak atera zituzten eta herri horretako hilerrira eraman zituzten. Gainerako gorpuzkiak 70eko hamarkadan desobiratu zituzten. 2010eko apirilean Aranzadi Zientzia Elkarteak azterketa bat egin zuen beste gorpuzki batzuen bila, eta azkenik, 2015ean, interbentziorik ez egitea erabaki zuen, kokalekuari buruzko informazio nahikorik ez zegoelako.