lokalizazioa
Gaiak
Herriko hilerrian dagoen monolito batek 1936ko uztailaren 23an, abuztuaren 19an eta irailaren 5ean fusilatu zituzten 14ak gogorarazten ditu. 1978an, haien gorpuak Arrizabalagatik eta Montalban herrietatik berreskuratu eta Lizarrako panteoi batera eraman zituzten.
Arellanoko Pablo Arrastia bizilagunak egina, bertan 14 eraildakoen izenak agertzen dira, Jurramendi edo Picassok margotu zuen Gernikako bonbardaketaren koadroaren xehetasun bat bezalako elementuz inguratuta.
Deikaztelun ere Miranda de Argako zortzi bizilagun, Lodosako hiru eta Mendabiako beste hiru hil zituzten.
Historia
Deikazteluk herri-lurren luberritze mugimendu bat izan zuen XX. mendearen lehenen herenean, jornalariak protagonista zituen mugimendua. Urte askotako gatazkek eta borrokek 1935ean Foru Aldundiak partzelatzeko baimena ematea lortu zuten.
1936ko kolpe militarraren ondoren Deikazteluko 14 pertsona hil zituzten. 2012an hilerrian inauguratutako monolito batek pertsona hauek gogoratzen ditu: Florencio Alonso Alonso, Gerardo Alonso Igúzquiza Solchaga, Serafín Igúzquiza Solchaga, Genaro Luquin Busto, José Macua Lambertini, Máximo Ollobarren Ganuza, Áureo Remírez Ibarrola, Teodoro Solchaga Cortés, Federico Urman Ollobarren eta Nazario Zúñiga Monreal.