ALLOKO PLAKA
Ega
Biktimak: 33
Data: 2015
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Foruen plaza, 7, 31262 Allo, Nafarroa

Gaiak

otros-memoriales

Eusebio Gaínza Íñigo oroitzeko eta omentzeko plaka, 1936an eraildako herriko alkatea. 1936ko kolpe militarraren ondoren Alloko 32 pertsona erail zituzten. 2015ean udaletxeko bilkura-aretoan jarritako plaka honek, etorkizuneko udalbatzek gizon horren balioak beti kontuan izatea du helburu. Eusebio Alloko Kultur Ateneoko kide aktiboetako bat izan zen. Plakan ondoko hau irakur daiteke: “Alloko Udala eta herria, 1936an balio errepublikarrak defendatzeagatik erail zuten Eusebio Gaínza Íñigo alkate izandakoaren oroimenez eta omenez”. Herri honetan eraildako beste 32ak ere gogoratu ziren.

Historia

Eusebio “Libre Acuerdo” Kultur Ateneoko kide aktiboetako bat izan zen, 1932ko maiatzean kultura bere alderdi guztietan zabaltzeko sortua. Hamalau lagunek osatzen zuten talde sortzailea eta kale Nagusian zegoen kokatua. Probintziako Gobernadore Zibilak agindutako miaketa baten ondorioz, Ateneoa 1933ko uztailetik urrira itxi zuten. Beste bi aldiz itxi zuten 1934an eta 1935ean.

Plaka honek, Alloko beste 32 eraildakoak omendu eta gogoratu nahi ditu ere bai. Egitasmo hau Alloko Udalak eta AFFNA-NAFSE 1936k aurrera eraman zuten.