MUESKO GALTZADA HARRIAK-TOPATZEKOAK
Ega
Biktimak: -
Data: 2018
Sarbide publikoa: erabilgarria

Lurrean jarritako plaka txiki batzuek Corpus eta Ramon Pinillos anaiak eta Lucas Ortega Mueseko bizilagunak bizi izan ziren tokiak gogorarazten dituzte. Bertan, izen-abizenak, jaiotze-data eta erailketaren edo desagertzearen data agertzen dira, baita erailketaren lekua ere bai. Plaka horiek AFFNA-NAFSE 36k elkarteak bultzatu zituen.

Horrela, eraildakoei kendu zieten espazio publikoa okupatzea lortu nahi da, memoria kolektiboan dagokien lekua berreskuratuz.

Historia

Ekimen hau Nafarroako hainbat tokietan gauzatu da jada, Europan egiten ari den esperientzia baten ideia hartzen du; izan ere, hiri batzuetan galtzada-harriak eta topatzekoak jartzen dira naziek eraildako eta deportatutako pertsonak oroitzeko. Stolpersteine izena hartzen du (bidean harri bat izendatzen duen alemanezko hitza, oinez doan pertsona estropezu egin dezakeena). AFFNA-NAFSE 36k proiektu hau egokitu zuen nafarrek jasan zuten errepresiora.

2018an jarri ziren, hiru pertsona horien omenez monolito bat inauguratu zen egun berean.