LERINGO EMAKUME ERREPRESALIATUEN ETA ERAILDAKO PERTSONEN MONOLITOAK
Ega
Biktimak: -
Data: 2021
Sarbide publikoa: erabilgarria

Elkarren aurrean dauden bi monolitok, 1936ko kolpe militarraren ondoren Lerinen sufritutako errepresioa gogoratzen dute.

Horietako bat, kolpearen ondoren errepresaliatu zituzten hogei emakumeen izenak jasotzen dituen plaka bat duena, 2021 estreinatu zen. 1936ko uda hartan udaletxera eraman zituzten, ilea moztu, errizino-oiloa edanarazi zieten eta kaleetatik paseatu zituzten emakumeak gogoratu nahi ditu.

Bestean, 2017an inauguratua, herriko eraildakoen izenak irakur daitezke, balio demokratikoak defendatzeagatik gogoratuak. Ekimen hauek errepresaliatuen senideek abian jarri zituzten, Udalaren laguntzarekin.

Historia

Emakumeengan bideratutako errepresioak biktima asko eragin zituen Nafarroan 1936ko kolpe militarraren ondoren, bai hildakoak eta bai sexuaren araberako errepresioaren biktimak; errepresio hori, funtsean, ile mozketan eta errizino-olioaren edatea bezalako ekintzen bidez adierazi zen.

Leringo Udaleko memoriaren batzordeak, udaletxera eraman zituzten, ilea moztu, errizino-oiloa edanarazi zieten eta kaleetatik paseatu zituzten emakumeak omentzea erabaki zuen: Mercedes Alonso de Paula, Andresa Arrondo Ochoa, Rosa Díaz, Pilar Díaz Bueno, Ana García López, Emiliana Gil Roldán, Anunciación Ibiricu Sadaba, Margarita Labrit Lacabe, Rosario Morales de Paula, Clotilde Pastor Lorente, Gregoria Pinillos Aristizabal, Victorina Pinillos Aristizabal, Anita Pitillas Moreno, Rosa Rioja Murugarren, Inés Seguin Yerro eta Francisca Suescun Noain.

Herriko eraildakoak ere omendu zituzten: Marcos Alonso Alonso, Jesús Alonso Inés, Fidencio Alonso Olalde, Esteban y Valentín Amezqueta Blanco, Maximiano Arrondo Resano, Emilio Azcona Ochoa, Federico Diaz Aranda, Vicente Fernández Gil, Hilario Garnica Beltrán, Ramón Gil Roldán, Juan Gil Sobrino, Veremundo eta Primitivo Gorricho Lucea, Julian Irigoyen Cruz, Miguel Labat Velasco, Tomás Montón Ruiz, Eusebio Ochoa Sáenz, Miguel Pérez Ramírez, Gregorio Pitillas Moreno, Primitivo Rioja Murugarren, José Robles de Miguel, Emilio eta Ramos Solano San Juan, Bernardo Suescun Urabayen eta Ricardo Vallejo Balda.