lokalizazioa
Gaiak
2019an, “desobiratze goiztiarren” 40. urteurrenaren barruan, Alargunen Herriko Elkarteak 1936ko kolpe militarraren ondoren 84 eraildakoak atera zituzten hobiak seinaleztatu zituen, duin bihurtzeko eta historia ahanzturan ez erortzeko.
Seinale hauek Cárcarreko hilerrian, Andosillako udalerrian kokatutako landa batean, Iruzkungo hobian (Ollakarizketa), Ausejon (Errioxa) eta Lodosa-Sesma errepidean jarri ziren.
Plaketan honako testua irakur daiteke gaztelaniaz eta euskaraz: “Lura, aurrerapena eta askatasuna defendatzeagatik eraildako eta errepresio faxista jasan zuten guztien omenez”. Plakaren beheko partean honako testua agertzen da: “Ezkutaketaren ordez egia, zigorgabetasunaren lekuan justizia, mendekuaren tokian kalte-ordaina”.
Historia
Joan den mendearen 70eko hamarkadan, ekintza kolektibo ezberdinak abian jarri ziren Nafarroan, 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako senideen gorpuzkiak desobiratzeko, omenaldia egiteko eta luzez pairatutako kaltea konpontzeko. “Desobiratze goiztiarrak” izenez ezagutzen den fenomenoa da, Nafarroan memoriaren arloan egitasmo garrantzitsua izan zena.
Prozesu hartatik berrogei urtetara, Sartagudako Alargunen Herriko Elkarteak senideek eta auzokideek egindako lan hori gogora ekarri nahi izan zuen, baita Sartagudako eraildako guztiak ere.
Cárcarreko hilerrian jarri zituzten, lehen bost eraildakoak lurperatu zituzten tokian eta ere 1978ko abenduaren 23an desobiratu zituzten lehenak: Julián Moreno Sola, Ángel Ruiz Cordón, Bernabé Sesma Miguel y Carlos García Martínez.
Andosillako udalerrian kokatutako landa batean ere plaka bat jarri zen, 1936ko abuztuaren 20an eraildako Teodoro Meneses Arrondo omentzen duen monolito baten gainean. Iruzkungo hobian (Ollakarizketa) ere monolitoa jarri zen han desobiratu zituzten 36en omenez. Ausejon (Errioxa) seinale horiek ere jarri zituzten, han 10 bizilagun hil baitzituzten: Agapito Garatea Sádaba, Andrés Martínez Bea, Andrés Sesma García, Cipriano Montoya Mangado, Delfín Martínez Martínez, Esteban Martínez Sáenz, Francisco Merino Miranda, Martín Martínez García, Narciso Mangado Moreno y Ricardo Moreno Sola. Azken plaka Lodosa-Sesma errepidean jarri zen, non lau bizilagun omendu ziren: Eustaquio Mangado, Juanito Martínez, Epitafio Sesma y Andrés Sáez. Pradejon eta Tudelillakoak falta dira.