SARTAGUDAKO PLAKA
Ega
Biktimak: -
Data: 2008
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Foruen plaza, 1, 31589 Sartaguda

Gaiak

otros-memoriales

Udaletxearen sarreran 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildakoei omenaldia egiten dien oroitzapenezko plaka. Eustaquio Mangado, eraildako Sartagudako alkatea; Ricardo Moreno, Valentín Narcué, Benigno Oteiza, Antonio Martínez eta Eusebio Moreno zinegotziak eta eraildako 78 bizilagunak gogoratzen ditu.

Plakan honako hau irakur daiteke: “Beraien oroitzapenak balio beza pertsona guztiongan eta Udalbatza guztietan balio horiek ideologia nagusitzat hartzeko”.

Plaka hau Sartagudako Udalaren ekimenez jarri zen 2008an.

Historia

Sartaguda izan zen biktimen senideak haien gorpuzkiak desobiratzeko mobilizatu zen herrietako bat. Memoriarekin eta han gertatukoa gogoratzearekin abian jarri dira ere ekimen ezberdinak. Hala, Sartagudako Udala izan zen 1936tik aurrera eraildako bizilagunen omenez plaka bat jarri zuen lehenetarikoa. Eustaquio Mangado, eraildako Sartagudako alkatea; Ricardo Moreno, Valentín Narcué, Benigno Oteiza, Antonio Martínez eta Eusebio Moreno zinegotziak eta eraildako 78 bizilagunak gogoratzen ditu. Plaka hau 2008an estreinatu zen.