Lizarraldeatik Saragudara, errepresioaren memoria

${ landmarkCard.name }
${landmarkCard.address}
${landmarkCard.phone}
${landmarkCard.email}
${landmarkCard.url}

Bederatzigarren ibilbide honek 1936ko kolpe militarraren ondoren Lizarraldeako eta Nafarroako Egako zonaldeak jasan zuten errepresioaren memoria jasotzen du. Lizarraldeak eta inguruko herriak bizitik mantentzen dute hildako pertsonen memoria, monumentuekin eta plakekin.

Azken finean, esperientzia zuzena izateko aukera izango duzu iraganeko gertaera garrantzitsuak lekukotzen edo gogoratzen dituzten lekuetan.

Gehitutako azken guneak

Lodosako plaza txiki honetan 1936ko kolpe militarraren ondoren 133 eraildakoei omenaldi ekitaldi egin zitzaien. Alberto Olorizen instalazio artistiko batek, hiri-altzariekin integratzen dena, Anastasini zirkua omentzen du. Plaza hau zirku honen funtzio bakarraren lekuko izan zen; izan ere, kolpe militarraren egun berean, hura osatzen zuten pertsonak herritik desagertu ziren.

2023ko apirilean estreinatua, Nafarroako Memoria Historikoaren Leku izendatuko dute eta Gurugú Taldearen eta Lodosako Fusilatuen Senideen elkarteei esker izan zen posible. Nafarroako Gobernuak eta Lodosako Udalak ere lagundu zuten.

Memoria Historikoaren Leku Tokia gisa izendatu zen 2023an.

Ega
otros-memoriales

1979an eraikitako panteoia, 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildakoek gorpuzkiak barne hartzeko. Horrela, ez ahaztea eta guztien onerako eta gizarte justuago baten bila borrokatu zutenak gogoratzea bultzatu nahi da.

Plano horizontalean honako hau irakur daiteke: "1936an ideal noble baten alde borrokatzeagatik eraildako 6 sesmeroren oroimenez. Haren heriotzak pentsarazi dezala eta bakean, justizian eta askatasunean batu gaitzala.

2022ko apirilean, panteoi honen aurrean, herriko eraildakoak omentzeko eta oroitzeko ekitaldi bat egin zen. Taupada elkarteak antolatu zuen.

Ega
otros-memoriales

Panteoi hau 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildakoen gorpuzkiak barne hartzeko eraiki zen. Desobiratze goiztiarren testuinguruan Nafarroan gorpuzki asko berreskuratu ziren eta berriro hobiratzeko, kasu askotan, herri askotako hilerrietan panteoiak eraiki ziren.

2016an Los Arcoseko Udaletxean plaka bat jarri zen eta ekitaldia panteoi honetan amaitu zen.

Ega
otros-memoriales

Maximiliano Arrondoren omenez eraikitako panteoia, 1936ko abenduan eraila eta Leringo bizilaguna. Preso egon zen Iruñeko Espetxe Probintzialean. Panteoian honako hau irakur daiteke: “Falangistek fusilatu zuten demokrazia eta askatasuna defendatzeagatik”. Liburu ireki baten itxura duen eskultura txiki bat ere badago, non honako informazioa agertzen den: “Maximiliano Arrondo. 1936-12-3 Etxaurin. Zure seme-alabek maitasunez”.

Ega
otros-memoriales

Lurrean jarritako plaka txiki batzuek Corpus eta Ramon Pinillos anaiak eta Lucas Ortega Mueseko bizilagunak bizi izan ziren tokiak gogorarazten dituzte. Bertan, izen-abizenak, jaiotze-data eta erailketaren edo desagertzearen data agertzen dira, baita erailketaren lekua ere bai. Plaka horiek AFFNA-NAFSE 36k elkarteak bultzatu zituen.

Horrela, eraildakoei kendu zieten espazio publikoa okupatzea lortu nahi da, memoria kolektiboan dagokien lekua berreskuratuz.

Ega
otros-memoriales

2016an Los Arcoseko Udalean jarritako plaka, eraildakoen, 1936ko kolpe militarraren ondoren errepresioa jasan zutenen eta ile-mozketak eta umiliazioak jasan zituzten emakumeen oroimenez. Los Arcoseko 22 pertsona erail zituzten.

Omenaldi hauek AFFNA-NAFSE 1936 eta Los Arcoseko udalak aurrera eraman zituzten. Ekitaldia hilerriko panteoian amaitu zen. Bertan, pertsona askoren gorpuzkiak jasotzen dira, Lizarrako hainbat hobietatik bilatzeko eta lurpetik ateratzeko prozesuaren ondoren.

Ega
otros-memoriales

Udaletxearen sarreran 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildakoei omenaldia egiten dien oroitzapenezko plaka. Eustaquio Mangado, eraildako Sartagudako alkatea; Ricardo Moreno, Valentín Narcué, Benigno Oteiza, Antonio Martínez eta Eusebio Moreno zinegotziak eta eraildako 78 bizilagunak gogoratzen ditu.

Plakan honako hau irakur daiteke: “Beraien oroitzapenak balio beza pertsona guztiongan eta Udalbatza guztietan balio horiek ideologia nagusitzat hartzeko”.

Plaka hau Sartagudako Udalaren ekimenez jarri zen 2008an.

Ega
otros-memoriales

2014an udaletxeko harreran jarritako plaka hau herriko eraildakoei omenaldi bat da. Bertan, eraildako herriko alkatearen, sei zinegotzien eta zortzi udal langileen izenak irakur daitezke. II. Errepublikarekiko leial egoteagatik Mendabiako eraildako guztiak ere aipatzen ditu.

Azken finean, konbikzio errepublikano eta demokratikoak defendatzeagatik eraildako guztiei omenaldia izan nahi du, baita haien alargunei, seme-alabei eta senideei ere, horiek ere errepresioa jasan baitzuten.

Ega
otros-memoriales

1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako alkatea, zinegotziak eta udal langileak gogoratzeko udaletxean jarritako plaka. Hildako gehien izan zituen bigarren udalerria da Lodosa, 131rekin, eta plaka hori guztien oroigarria da. Plaka honen jartzearekin, jardunaldi batzuk eta erakusketa bat egin ziren.

Bertan, udal kargu eta langileen izenak irakur daitezke. 33/2013 Foru Legearen testuinguruan jarri zen, 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako kargu publikoak zituztenak aitortu behar direla esaten duena.

 

 

Ega
otros-memoriales

Eusebio Gaínza Íñigo oroitzeko eta omentzeko plaka, 1936an eraildako herriko alkatea. 1936ko kolpe militarraren ondoren Alloko 32 pertsona erail zituzten. 2015ean udaletxeko bilkura-aretoan jarritako plaka honek, etorkizuneko udalbatzek gizon horren balioak beti kontuan izatea du helburu. Eusebio Alloko Kultur Ateneoko kide aktiboetako bat izan zen. Plakan ondoko hau irakur daiteke: “Alloko Udala eta herria, 1936an balio errepublikarrak defendatzeagatik erail zuten Eusebio Gaínza Íñigo alkate izandakoaren oroimenez eta omenez”. Herri honetan eraildako beste 32ak ere gogoratu ziren.

Ega
otros-memoriales

Bi kilometrotako ibilbide hau Sartagudako memoriaren parkean hasten da eta hilerrian amaitzen da, lurra, demokrazia eta justizia soziala defendatzeagatik bizia eman zuten Sartagudakoen gorpuzkiak dauden panteoiaren ondoan.

Hamaika geldialdi, hamaika panelekin batera, nekazarien eta Infanterriko Dukearen artean lurrak eragindako liskar-urteak edo uztailaren 18ko kolpe militarraren ondoren Sartagudan ezarritako izua ezagutzen eta gogoratzen laguntzen dute.

Europar Batasunaren funtsekin egindako ibilbidea, Nafarroako Gobernuaren, Sartagudako Udalaren eta Alargunen Herriko Elkartearen laguntzarekin.

Ega
otros-memoriales

Nafarroako monumentu memorialista nagusia da, 1936ko estatu kolpearen ondoren eraildako nafarrak oroitu eta omentzeko altxatua. Sartagudako Pueblo de las Viudas Elkarteak eta Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak (AFFNA36) bultzatu zuten parkea –eskulturen gaur egungo jabeak dira–, Sartagudako Udalaren laguntza jaso zuen –egiteko lurra utzi zuen–, eta, orobat, Nafarroako Parlamentuaren babesa izan zuen, 2003ko martxoaren 10eko adierazpen instituzionalarekin. Tokiko erakundeek eta partikularrek emandako diruarekin ordaindu zen.

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko 33/2013 Foru Legearen 15. artikuluan ezartzen da Sartagudako Memoriaren Parkeak errekonozimendu eta babes ofizialik handiena izanen duela.

Parkeak 6.000 metro koadroko lurrak hartzen ditu; lurrak Sartagudako Udalarenak dira, gaur egungo erabilerarako utziak. Parkeko elementu nagusia horma bat da eta hartan biltzen dira 1936ko uztailaren 18ko kolpe militarraren ondoren Nafarroan eraildako pertsona guztien izen-deiturak. Era berean, hantxe daude zenbait lan, hala nola José Ramón Andaren "Atariaren besarkada", Joxe Ulibarrenaren "Los acribillados de la Santa Cruzada" eta Néstor Basterretxearen "Como hoz atávica y mortal". Horiez gainera, eskultura horietan tragedia hartaz hausnartzen duten hitz zenbait ageri dira, Bernardo Atxagak, Castillo Suárezek, Jokin Muñozek, eta José María Jimeno Jurío eta Pablo Antoñana zenduek idatzitakoak.

Mustu zenetik, senitartekoen, elkarteen eta herritar ororen erreferentzia-puntu bilakatu da Parkea, 1936ko kolpe militarraren ondoren piztutako indarkeriak bidegabe errepresaliatutako pertsona guztien memoria aldarrikatzeko tokia, alegia. Orobat, Nafarroako gizarteak iragan traumatiko hori ahanzturan ez uzteko borondatearen lekuko.

2019ko maiatzaren 10ean Asociación Pueblo de las Viudas eta AFFNA-NAFSE36-k hitzarmena sinatu zuten Nafarroako Gobernuarekin, Parkea eta eskulturak bere eskuetan uzteko.

Ega
otros-memoriales

1978an eraikitako panteoia, non urte haietan berreskuratu ahal izan zirenen gorpuzkiak ipini ziren. Bertan, honako testua irakur daiteke: “Demokrata hauek faxismoak hil zituen 1936an. Gaur egun, 42 urteren ondoren frogatu da arrazoia zutela. Herriaren eskubideak eta askatasunak defendatzeagatik hil ziren. Horrek, etorkizuneko belaunaldientzako hausnarketarako balio dezala”. Jarraian, panteoi horretan lurperatuta daudenen izenak irakur daitezke.

Memoriaren Ibilbidearen azkeneko geldialdia da ere, urte haietan gertatutakoa ezagutzen eta gogoratzen laguntzen duena.

Ega
otros-memoriales

1979ko apirilaren 1ean, Guda Zibilaren lehenengo hilabeteetan Mendabiako 91 eraildakoen gorpuzkiak jaso ziren. Hobietatik eta areketatik berreskuratutako gorpuzkiak hilerrian eraikitako panteoian lurperatu zituzten.  1959an Cuelgamurosera eraman zituzten eta 1980ko otsailean berreskuratutako gorpuzkiak ere lurperatu zituzten.

Panteoi honetan eraildakoen izen guztiak agertzen dira, eta honako inskripzioa; “ideal zintzo batengatik 1936an modu zitalean hil zituzten 91 mendabiarren omenez” edo “haien heriotzak pentsarazi dezala eta bakean, justizian eta askatasunean batu gaitzala”.

Ega
otros-memoriales

Panteioa 1979ko apirilaren 29an Lodosako hilerrian estreinatu zen, XX. mendeko 70eko hamarkadako azken urteetan desobiratu zituzten eraildakoen gorpuzkiak gordetzeko. Hilkutxak udaletxetik hilerrira eraman ziren.

Harrizko hiru bloke handietan Lodosako eraildakoen izenak irakur daitezke honako testuarekin batera: “1936: Eraildak eta umiliatuak. 1979: Berreskuratuak eta duinduak”.

2013an, Udalak abiatutako omenaldi ekitaldien barruan, Amaia Molinet artistak 131 arrosaz osatutako harrespil bat egin zuen panteoi honen ondoan.

Ega
otros-memoriales

2017an Oteizan estreinatutako monolitoa, 1936an bertan eraildako 34ak gogorarazten dituena. Lizarrako kartzelatik ateratakoak eta inguruko hainbat herritakoak: Allo, Andosilla, Cárcar edo Lodosa. Oteizako falangista batek utzitako lursail batean hil eta lurperatu zituzten, eta dirudienez, kartzelatik ateratze bat egiten zen bakoitzean, hobi bat egiten zen.

Udalak abian jarri zuen egitasmo hau, Gurugú Taldearen laguntzarekin batera.

Ega
otros-memoriales

Corpus eta Ramon Pinillos anaiak eta Lucas Ortega oroitzen dituen monolitoa 2018an estreinatu zen Muesen, Pablo Nogales parke eskultorikoan. Plaka bat du eta bertan honako hau irakur daiteke: "Beti gurekin. 1936-2018. Lucas Ortega Expósito, Ramón Pinillos Sainz de Vicuña eta Corpus Pinillos Sainz de Vicuña. Mueseko bizilagunak Oteizan eraildak 1936-9-7”.

Ekimen hauek Mueseko Udalak eta Gurugú Taldeak gauzatu zituzten.

Ega
otros-memoriales
42.59516286271775

Herriko hilerrian dagoen monolito batek 1936ko uztailaren 23an, abuztuaren 19an eta irailaren 5ean fusilatu zituzten 14ak gogorarazten ditu. 1978an, haien gorpuak Arrizabalagatik eta Montalban herrietatik berreskuratu eta Lizarrako panteoi batera eraman zituzten.

Arellanoko Pablo Arrastia bizilagunak egina, bertan 14 eraildakoen izenak agertzen dira, Jurramendi edo Picassok margotu zuen Gernikako bonbardaketaren koadroaren xehetasun bat bezalako elementuz inguratuta.

Deikaztelun ere Miranda de Argako zortzi bizilagun, Lodosako hiru eta Mendabiako beste hiru hil zituzten.

Ega
otros-memoriales

Humilladero de Arquijasen (Zuñigako udalerrian) kokatutako monolitoak, 1936an toki horretan eraildako Lodosako sei bizilagun errepublikarrak gogorarazten ditu. Valentín Blasco Alberdi, Antonio Esparza Muro, Tiburcio Pastor Fernández, Eloy Resano Caparroso, Juan Sanz Preciado eta Félix Vergara Rodríguez 1936ko kolpe militarraren ondoren hil zituzten Lodosako 133 bizilagunetatik zazpi izan ziren.

Gurugú taldeak bultzatutako monolitoa Txema Pérezek egin zuen eta plakan zazpi pertsonen izenak agertzen dira.

Ega
fosa otros-memoriales

2019an, “desobiratze goiztiarren” 40. urteurrenaren barruan, Alargunen Herriko Elkarteak 1936ko kolpe militarraren ondoren 84 eraildakoak atera zituzten hobiak seinaleztatu zituen, duin bihurtzeko eta historia ahanzturan ez erortzeko.

Seinale hauek Cárcarreko hilerrian, Andosillako udalerrian kokatutako landa batean, Iruzkungo hobian (Ollakarizketa), Ausejon (Errioxa) eta Lodosa-Sesma errepidean jarri ziren.

Plaketan honako testua irakur daiteke gaztelaniaz eta euskaraz: “Lura, aurrerapena eta askatasuna defendatzeagatik eraildako eta errepresio faxista jasan zuten guztien omenez”. Plakaren beheko partean honako testua agertzen da: “Ezkutaketaren ordez egia, zigorgabetasunaren lekuan justizia, mendekuaren tokian kalte-ordaina”.

Ega
otros-memoriales

Elkarren aurrean dauden bi monolitok, 1936ko kolpe militarraren ondoren Lerinen sufritutako errepresioa gogoratzen dute.

Horietako bat, kolpearen ondoren errepresaliatu zituzten hogei emakumeen izenak jasotzen dituen plaka bat duena, 2021 estreinatu zen. 1936ko uda hartan udaletxera eraman zituzten, ilea moztu, errizino-oiloa edanarazi zieten eta kaleetatik paseatu zituzten emakumeak gogoratu nahi ditu.

Bestean, 2017an inauguratua, herriko eraildakoen izenak irakur daitezke, balio demokratikoak defendatzeagatik gogoratuak. Ekimen hauek errepresaliatuen senideek abian jarri zituzten, Udalaren laguntzarekin.

Ega
represion-genero otros-memoriales