Bi kilometrotako ibilbide hau Sartagudako memoriaren parkean hasten da eta hilerrian amaitzen da, lurra, demokrazia eta justizia soziala defendatzeagatik bizia eman zuten Sartagudakoen gorpuzkiak dauden panteoiaren ondoan.
Hamaika geldialdi, hamaika panelekin batera, nekazarien eta Infanterriko Dukearen artean lurrak eragindako liskar-urteak edo uztailaren 18ko kolpe militarraren ondoren Sartagudan ezarritako izua ezagutzen eta gogoratzen laguntzen dute.
Europar Batasunaren funtsekin egindako ibilbidea, Nafarroako Gobernuaren, Sartagudako Udalaren eta Alargunen Herriko Elkartearen laguntzarekin.
Historia
Sartagudan, garbiketa politikoak neurri handiagoan zigortutako Nafarroako udalerrian, 84 pertsona erail zituzten, 16 eta 50 urte bitarteko gizonezkoen erdiak baino gehiago; eta horregatik, gertatutakoa gogoratzen denean “Alargunen herria” dela esaten da. Alargun horiek, ondoren, ile mozketak eta umiliazio publikoa jasan zituzten.
2017an “Memoriaren ibilbidea” sortu zen, hamaika tokien bidez Nafarroan eta herri honetan altxamendu faxistaren ondoren zer gertatu zen azaltzen duen bi kilometrotako ibilbidea.
Ibilbidearen hasiera Memoriaren Parkea da, non 1936an Nafarroan gertatukoari buruzko informazio orokorra eta parkearen sinbologiak eta eskulturak azaltzen diren. Hurrengo geldialdia herrigunearen sarreran dago, Emakumeen lorategiaren ondoan, eta bertan Alargunen herriaren ezizenaren inguruan hitz egiten da. Ondoren, 1996an Sartagudako bizilagunek jarri zuten eskultura bisita daiteke. Frontoi zaharrean, Infanterriko Dukearen plazan, 1918 eta 1923 bitarte lurraren aldarrikapenen inguruko panela kontsulta daiteke. Geltokia ikusten den hurrengo geldialdiak, Sanjurjoren Tertzioaren martxari buruz hitz egiteko balio du. Ondoren, eliza zaharrean, Sartagudako nekazaritzaren historiaren buruzko informazioa irakur daiteke, eta ibilbidea hilerrian amaitzen da gorpuzkien berreskurapenari buruz hitz egiteko.
Iragana berreraikitzera eta ez ahaztera gonbidatzen duen ibilbide honek, Europar Batasunaren funtsekin egin zen, Nafarroako Gobernuaren, Sartagudako Udalaren eta Alargunen Herriko Elkartearen parte hartzearekin.