Zangozako hilerrian 2014an inauguratutako monolitoa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako hiri honetako 43 pertsonak gogorarazten dituena. Bertan, pertsona horien izenak irakur daitezke.
Osoko bilkuren aretoan plaka inauguratu zen egun berean, geroago, biktimen senide ugarirekin osatutako segizioa hilerrira joan zen monolito hau inauguratzera. Bertan, monolitoa estaltzen zuen oihala kendu zuten, 43 pertsona horien izenak dituzten bi plaka dituena. Izen horiek irakurtzen ari zirela, loreak jarri zituzten monolitoaren oinarrian.
Historia
Zangozako hilerrian dagoen monolito honetan, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako 43 pertsonen izenak jasotzen dituen zerrendaren aurretik, honako hau irakur daiteke: "Zangoza hiriko zangozarren eta bizilagunen omenez, 1936ko altxamendu militarrak erailak". AFFNA-NAFSE 36ren laguntzarekin jarri zen.