OIBARKO PLAKA
Irati-Aragoi
Biktimak: 3
Data: 2012
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Gaiak

otros-memoriales

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako pertsona eta kargu politikoen omenez Aibarko udaletxean jarritako plaka. Inaugurazio egunean, osoko bilkuren aretoan, eraildako Aibarreko pertsona guztien omenezko ekitaldi bat egin zen.

Plakan honako hau irakur daiteke: “Oibarko herriaren eta Udalaren izenean 1936-an balio errepublikarrak defendatzeagatik erahilitako Javier Iciz Rivera alkatea eta Anton Alzueta Erdozain eta Martin Aznarez Gil zinegotzien oroimenez eta omenez”. Ekitaldiak AFFNA-NAFSE 36ren laguntza izan zuen.

Historia

1936ko kolpe militarretik, indarkeriak gora egin zuen Oibarren. Udalbatza gobernadore militarraren aginduz kargugabetu zen. Hurrengo egunetan hasi ziren atxiloketak, itxialdiak eta hilketak.

Javier Iciz Rivera alkatea, Izquierda Republicanako militantea, Aldunaten hil zuten 1936an. Antonio Alzueta Erdozain UGTko zinegotzia ere Aldunaten hil zuten 1936an. Martin Azparren Gil UGTko zinegotzia ere hil zuten 1936an, baina Beriainen.

Oibarko udaletxeko oso bilkuren aretoan dagoen plaka batek hiru pertsona horiek gogorarazten ditu. Inaugurazio ekitaldia Udalak, Orbaibar Bizirik eta AFFNA-NAFSE 36 elkarteek egin zuten.