lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
Hobiak
Loiti gainaren bi isurialdeak eta haren inguruak, eskualdeko eta Nafarroako eta Aragoiko beste herri batzuetako bizilagunen hilketa ugariren lekuko izan ziren. Hemen eraildako ia pertsona guztiak, 69 gutxienez, hilobi irekietan lurperatu zituzten, landetan edo errepide ondoan.
2019an, bertan fusilatu zituztenen omenezko memoriala hau inauguratu zen. Memorialak “Loiti, ixilpeko hilerria” du izena eta eskultura Mikel Iriarte eskultoreak egin zuen. Ekitaldia zonaldeko hamar udalek antolatu zuten, eta Nafarroako Gobernuak ere lagundu zuen. 2021ean, memoria tokia izendatu zuten.
Historia
Loitiko mendatea N-240 errepide zaharrean dago (gaur egungo NA-2420), Iruña eta Esa lotzen dituena. Hemen Iruñerriko, Nafarroako eta Aragoiko beste herri batzuetako bizilagunak hil zituzten. Ia pertsona horiek guztiak errepedearen ondoan irekitako hobietan lurperatu zituzten.
Loiti gainean bertan, desagertutako Loitiko Bentaren atzealdean, Vesollako bidetik gertu, 5 pertsona hil zituzten. Ekialdeko isurialdean, Zangozarantz, 24 pertsona hil zituzten. Mendebaldeko isurialdean, 40 pertsonak jasan zuten errepresioa. Gainera, aurkitu gabeko hainbat hobi daude, eta horietan ez da ezagutzen biktimen nortasuna ezta hilketa-datak ere.
1939an Abintzaon hildako Sabino Ibañez eta Jesus Iribarrenen gorpuzkiak lurpetik atera eta Lecaunera eraman zituzten. 1987ra arte ez ziren Zangozara itzuli. 1978an eta 1979an fusilatutako Oibar, Zangoza, Kaseda, Galipentzu, Andosilla eta Carcarreko bizilagunen gorpuzkiak berreskuratu ziren. 2016an, Alfonso Guinda eta Marcelino Guinda identifikatu ahal izan zituzten, Nafarroako Gobernuak Lecauneko hobitik atera ondoren egindako DNA probei esker. 2008an eta 2019an egindako beste prospekzio batzuek ez dute emaitza positiborik eman.
Bertan fusilatutakoen omenezko memoriala 2019an inauguratu zen. Memorial honek “Loiti, ixilpeko hilerria” izena du eta eskultura Mikel Iriarte eskultoreak egin zuen. Eskulturaren ondoan dagoen plakan biktimen jatorria agertzen da: "Oibar: 8; Andosilla: 8; Burlata: 1; Cárcar: 15; Kaseda: 9; Galipentzu: 4; Izaba: 1; Irunberri: 2; Miranda Arga: 1; Zangoza: 10; Sos: 3; Urraulbeiti: 1; eta jatorri ezezaguneko 5 pertsona". Memorialaren inaugurazio ekitaldia zonaldeko hamar udalek antolatu zuten, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. 2021ean, oroimenerako leku izendatu zuten.