IRUNBERRIKO HILERRIKO MONUMENTUA
Irati-Aragoi
Biktimak: 5
Data: 1986
Sarbide publikoa: Ez dago erabilgarri

lokalizazioa

Irunberriko hilerria

Gaiak

otros-memoriales

1986an, 1936ko kolpe militarraren 50. urteurrena zela eta, Nafarroako beste herri batzuetan bezala, hildako pertsonei omenaldi bat egin zitzaien. Irunberriko kasuan, Iturriotz Kultur Elkarteak antolatutako hainbat ekitaldi egin ziren. Testuinguru honetan, monumentu txiki bat inauguratu zen hilerrian, 1936ko kolpearen ondoren hildako bost pertsonen omenez.

Monolito hau San Juan de Burlada eskultoreak egin zuen. Ordutik, urtero egiten zaie omenaldia pertsona hauei.

Historia

Irunberrin, errepresioak bost pertsona hil zituen, baina jende askok jasan zuen errepresioa modu ezberdinetan. Auzokide batzuk atxilotu eta Iruñeara eraman zituzten.

1986an, herri ekimen baten bidez, monolito txiki bat eraiki zen hilerrian, eta honako hau irakur daiteke bertan: Juan Zaro Ballaz, Aurelio Gurpegui Zabalza, Vicente Etxarri Equiza, Fructuoso Rodrigo Nagore eta Juan Turrillas Beroiz. 1936an hil zituzten errepublika, sozialismoa eta askatasuna defendatzeagatik.