Panteoi hau 1979an eraiki zen 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako pertsonen gorpuzkiak gordetzeko. Nafarroako hilobiratze goiztiarren testuinguruan, hondakin dezente berreskuratu ziren, eta berriro lurperatzeko, kasu askotan, herri askotako hilerriek panteoiak eraiki zituzten.
2012an omenaldia egin zitzaien 2010ean Oibarren aurkitu eta identifikatu ahal izan zituzten herriko lau bizilagunei. 2015ean, Kasedako beste hiru bizilagunen gorpuzkiak atera zituzten lurpetik Loitin, eta Nafarroako Gobernuaren DNA bankuari esker identifikatu ahal izan zituzten. Gorpuzkin horiek guztiak hilerriko panteoi honetan lurperatu zituzten.
Historia
Kasedak errepresio handia jasan zuen, 53 pertsona hil baitzituzten, horietako batzuk desagertuta. Pertsona horien gorpuzkietako batzuk 70eko hamarkadaren amaieran desobiratu zituzten, eta beste batzuk 2000. urtetik aurrera. 1979an eraildako pertsona horien gorpuzkiak jatorrizko lekura berriro eraman ahal izateko, panteoi bat eraiki zuten Kasedako hilerrian. Ordutik, berreskuratu ahal izan diren pertsonen gorpuzkiak panteoi honetan lurperatu dira.