Irati-Aragoi, hobiak eta memoria

${ landmarkCard.name }
${landmarkCard.address}
${landmarkCard.phone}
${landmarkCard.email}
${landmarkCard.url}

Irati-Aragoi eskualdea zeharkatzen duen zazpigarren ibilbide honek ehunka pertsona erail zituzten lekuetara hurbiltzeko aukera emango dizu, bai inguru horretako bizilagunak, bai Nafarroako hainbat lekutatik hona ekarritakoak. Bertan, parkeak, memorialak eta monolitoak aurkituko dituzu, gogoratzeko eta omentzeko.

Azken finean, esperientzia zuzena izateko aukera izango duzu iraganeko gertaera garrantzitsuak lekukotzen edo gogoratzen dituzten lekuetan.

Gehitutako azken guneak

Zangozako Udalak, AFFNA-NAFSE 36 Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartearen ekimenez 2014ko abuztuan jarritako plaka honek, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako Zangozako pertsonen memoria omentzen du. Hiriko ordezkari demokratikoak, udal langileak eta matxinatuek eraildako edo errepresaliatutako auzokide guztiak omentzen ditu.

Plakan irakurri daiteke: Zangoza hiriko ordezkari demokratikoen eta 1936ko altxamendu militarraren ondorioz eraildako eta errepresaliatutako udal langileen oroimenez. Orain arte zebatutakoen artean (43 gizon fusilatua eta 24 emakume laidotuta). Jarraian, pertsona horien izenak agertzen dira.

Irati-Aragón
otros-memoriales

1986an, 1936ko kolpe militarraren 50. urteurrena zela eta, Nafarroako beste herri batzuetan bezala, hildako pertsonei omenaldi bat egin zitzaien. Irunberriko kasuan, Iturriotz Kultur Elkarteak antolatutako hainbat ekitaldi egin ziren. Testuinguru honetan, monumentu txiki bat inauguratu zen hilerrian, 1936ko kolpearen ondoren hildako bost pertsonen omenez.

Monolito hau San Juan de Burlada eskultoreak egin zuen. Ordutik, urtero egiten zaie omenaldia pertsona hauei.

Irati-Aragón
otros-memoriales

Zangozako hilerrian 2014an inauguratutako monolitoa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako hiri honetako 43 pertsonak gogorarazten dituena. Bertan, pertsona horien izenak irakur daitezke.

Osoko bilkuren aretoan plaka inauguratu zen egun berean, geroago, biktimen senide ugarirekin osatutako segizioa hilerrira joan zen monolito hau inauguratzera. Bertan, monolitoa estaltzen zuen oihala kendu zuten, 43 pertsona horien izenak dituzten bi plaka dituena. Izen horiek irakurtzen ari zirela, loreak jarri zituzten monolitoaren oinarrian.

Irati-Aragón
otros-memoriales

Panteoi hau 1979an eraiki zen 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako pertsonen gorpuzkiak gordetzeko. Nafarroako hilobiratze goiztiarren testuinguruan, hondakin dezente berreskuratu ziren, eta berriro lurperatzeko, kasu askotan, herri askotako hilerriek panteoiak eraiki zituzten.

2012an omenaldia egin zitzaien 2010ean Oibarren aurkitu eta identifikatu ahal izan zituzten herriko lau bizilagunei. 2015ean, Kasedako beste hiru bizilagunen gorpuzkiak atera zituzten lurpetik Loitin, eta Nafarroako Gobernuaren DNA bankuari esker identifikatu ahal izan zituzten. Gorpuzkin horiek guztiak hilerriko panteoi honetan lurperatu zituzten.

Irati-Aragón
otros-memoriales

Lurrean jarritako plaka txiki batzuek 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako Zangozako pertsonak non bizi izan ziren edo non jaio ziren gogorarazten dute. Plaka horietan izen-abizenak, jaioteguna, erailketaren edo desagertzearen data eta hilketaren lekua agertzen dira. 1936an eraildako Zangozako bizilagunen senide talde batek eta AFFNA-NAFSE 36ren lankidetzak posible egin zuten proiektu hau 2021ean.

Ekimen honek duela urte batzuetatik hona Europan egiten ari den esperientziaren ideia hartzen du. Hiri batzuetan galtzada-harriak eta estropezuak jartzen dira naziek eraildako eta deportatutako pertsonak oroitzeko. Espaloietan jartzen dira, erliebe txikiak estropezu eragin eta ikusleak gelditu eta irakur ditzan.

Zangozan egindako ekimen honen helburua da eraildako pertsonei kendu zieten espazio publikoa okupatzea eta, horretarako, memoria kolektiboan dagokien lekua berreskuratzea. 10 plaka jarri ziren.

Irati-Aragón
otros-memoriales

Koadro elektriko baten gainean dagoen plaka batean, fusilatu zituzten udalbatzako kideen eta Esako 9 bizilagunen izenak agertzen dira. Monumentu hori Esako Udalak jarri zuen Yamaguchi plazan 2018ko abenduan, AFFNA-NAFSE 36 Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartearen ekimenez. Bertan, hil zituzten zinegotzien eta Esako bederatzi pertsonen izenak irakur daitezke.

Irati-Aragón
fosa

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako pertsona eta kargu politikoen omenez Aibarko udaletxean jarritako plaka. Inaugurazio egunean, osoko bilkuren aretoan, eraildako Aibarreko pertsona guztien omenezko ekitaldi bat egin zen.

Plakan honako hau irakur daiteke: “Oibarko herriaren eta Udalaren izenean 1936-an balio errepublikarrak defendatzeagatik erahilitako Javier Iciz Rivera alkatea eta Anton Alzueta Erdozain eta Martin Aznarez Gil zinegotzien oroimenez eta omenez”. Ekitaldiak AFFNA-NAFSE 36ren laguntza izan zuen.

Irati-Aragón
otros-memoriales

Monolito honetan plaka bat dago, non Oibar eta Zangozako bizilagunen izenak agertzen diren, 1978an hilerri horretan lurperatuta, Loitin lurpetik atera ondoren. 2022an inauguratu zen eta AFFNA-NAFSE 36ren laguntzarekin egin zen.

Plakan irakur daiteke: "Loitin askatasuna eta errepublika defendetzeagatik erail zuten emakume hori eta gizon horien omenez, 1978ko urriaren 25ean desobiratu zituztenak eta 1978ko urriaren 26an lurperatuak". Oibar eta Zangozako hamairu pertsona hauek 1939ko irailaren 3an eta 26an erail zituzten.

Pertsona hauek N-240 errepideko 23., 24., eta 25. kilometroetatik gertu dauden bi hobitan exekutatu zituzten, Loitiko gainaldetik oso gertu.

Irati-Aragón
otros-memoriales

Memoriaren parke hau 2017an estreinatu zen, 2010ean jarritako monolito bat dagoen tokian. Urte horretatik, 1936ko kolpe militarraren ondorioz hildako pertsonei omenaldia egiten zaie, eta horren ondoren piztutako errepresioaren salaketa. Monolitoaren plakan testu hau irakur daiteke: “Agoizko Udala eta herria 1936an fusilatutako 18 bizilagunen omenez, askatasuna eta justizia soziala defendatzeagatik”.

Agoitzeko biktimek errepresio mota ezberdinak jasan zituzten. Hogeita sei pertsona eraildak izan ziren eta bat frontean hil zen. Irakaskuntzan diharduten sei pertsonak eta herriko zazpi emakumek beste errepresio mota batzuk pairatu zituzten: ekonomikoa, sexuaren araberakoa…

Irati-Aragón
otros-memoriales

1986an sortutako monolito honek 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako Oibarko bizilagunak gogorarazten ditu eta bertan 15 izen irakur daitezke. Testu hau ere idatzita dago: "Askatasunean, errepublikan eta sozialismoan sinesteagatik erailak izan ziren gizon hauen eta emakume honen oroimenez. Ez zaituztegu ahaztuko".

Estreinatua izan zenetik urtero egin dira omenaldiak. 2015. urtean monolito honek eraso bat jasan zuen eta beti ondoan egon diren banderak kendu zituzten.

Irati-Aragón
otros-memoriales

Lizoain-Arriasgoitiko haranean fusilatu eta lurperatutako pertsonen oroimenean lurra inguratzen duen espazio zirkularra. Espazio honen barruan, corten altzairuzko xaflazko zortzi irudi daude, ekialdera begira, beren bizitzak moztu zituzten pinudiaren inguruetara. Menhir bat ere badago, hormatzar gisa, eta zortzi hilobi, zortzi bataio-izenekin. Bederatzi udal eta hiru elkarte memorialista izan ziren toki honen bultzatzaileak.

Haran honetan hildako zortzi pertsonetatik lau Caparroso eta Cortesekoak ziren, lehenbizi preso hartu zituztenak. Beste hiru pertsona Gazte Sozialistetakoak ziren. Horietako azkena, 1938ko maiatzaren 22an San Kristobal Gotorlekutik ihes egin zuenetako bat izan zen. Bere identitatea ezezaguna da eta inguruan noraezean ibili ondoren, harrapatu eta hil egin zuten.

Memoria Historikoaren Leku Tokia gisa izendatu zen 2023an.

Irati-Aragón
fosa otros-memoriales

Nafarroako hilobi nagusietako bat da, bertan, 1936ko abuztutik azarora bitartean, ehun bat pertsona hil baitzituzten. Urrotz eta Arrizabalaga elkartzen dituen NA-234 errepidearen 10. kilometroaren ondoan dago, Nafarroako Ubidearen urtegiaren atzealdean. Bertan, Agoizko, Aosko, Berbintzanako, Caparrosoko, Kasedako, Galipentzuko, Murillo el Cuendeko, Iruñeko, Azkoiengo, San Martin Unxeko, Tafallako eta Esako zenbait bizilagun erail eta lurperatu zituzten, gutxienez zazpi data ezberdinetan. Horien artean, nabarmena da Tafallako kartzelatik ateratako pertsonena, 1936ko urriaren 20tik 2erako goizaldean.

Hilobi horretan, 1978an, exhumazioa izan zen, “exhumazio goiztiarrak” izeneko prozesuaren barruan. Bertan eraildakoak beren ideologiarengatik edo militantzia politikoarengatik izan ziren erailak, 1936ko estatu kolpearen kontrakotzat hartu baitzituzten. Aspaldi, memoriaren toki bezala hartu izan da, “Respeten este lugar. Es cementerio de 1936” inskripzioarekin Eloko apezak kartel bat jarri zuenetik.

Irati-Aragón
otros-memoriales

Hainbat lekukotasunen arabera Esako hilerrian hemezortzi edo hemeretzi pertsona inguru lurperatu zituzten. Iturburu horietako batek Esako urtegiko bigarren tunelean hamaika pertsona (hamar gizon eta emakume bat) hil zituztela gogoratzen du, eta hilerrian lurperatu zituztela. Beste testigantza batzuen arabera, tunelen inguruan zazpi eta zortzi biktima lurperatu zituzten, eta beste batzuek zazpi biktima hilerrira nola eraman zituzten gogoratzen dute. Hilketa eta ehorzketa eremu hori oso aldatua izan da. Biktimen jatorriari dagokionez, Tiermas eta Sos de Rey Catolicorenak izan daitezke.

2019ko amaieran, hilerrian prospekzio bat egin zen, baina ez zen emaitza positiborik lortu.

Irati-Aragón
fosa

Loiti gainaren bi isurialdeak eta haren inguruak, eskualdeko eta Nafarroako eta Aragoiko beste herri batzuetako bizilagunen hilketa ugariren lekuko izan ziren. Hemen eraildako ia pertsona guztiak, 69 gutxienez, hilobi irekietan lurperatu zituzten, landetan edo errepide ondoan.

2019an, bertan fusilatu zituztenen omenezko memoriala hau inauguratu zen. Memorialak “Loiti, ixilpeko hilerria” du izena eta eskultura Mikel Iriarte eskultoreak egin zuen. Ekitaldia zonaldeko hamar udalek antolatu zuten, eta Nafarroako Gobernuak ere lagundu zuen. 2021ean, memoria tokia izendatu zuten.

Irati-Aragón
fosa otros-memoriales