Memoriaren parke hau 2017an estreinatu zen, 2010ean jarritako monolito bat dagoen tokian. Urte horretatik, 1936ko kolpe militarraren ondorioz hildako pertsonei omenaldia egiten zaie, eta horren ondoren piztutako errepresioaren salaketa. Monolitoaren plakan testu hau irakur daiteke: “Agoizko Udala eta herria 1936an fusilatutako 18 bizilagunen omenez, askatasuna eta justizia soziala defendatzeagatik”.
Agoitzeko biktimek errepresio mota ezberdinak jasan zituzten. Hogeita sei pertsona eraildak izan ziren eta bat frontean hil zen. Irakaskuntzan diharduten sei pertsonak eta herriko zazpi emakumek beste errepresio mota batzuk pairatu zituzten: ekonomikoa, sexuaren araberakoa…
Historia
Agoitzeko Udalak 2017an inauguratutako parkea. Aldez aurretik 2010ean jarritako monolito baten bidez, hil zituzten eta errepresio mota desberdinak jasan zituzten pertsona guztiei omenaldia egin nahi zaie. Urte horretatik aurrera, Agoitzeko eta Longida haraneko bizilagunek fusilatutako pertsonak gogoratzen dituzte eta 1936ko kolpe militarraren ondoren jasandako errepresioa salatzen dute. Urtero, iraileko bigarren asteburuan, egiten den ekitaldiak eraildako Agoitzeko eta Longidako hogeita lau pertsonak gogorarazten ditu.