ELOKO TEJERIAKO HILOBIAREN MEMORIA GUNEA
Irati-Aragoi
Biktimak: 105
Data: 1936
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Urrozetik Campanaserako errepide zaharraren 10. kilometroaren ondoan (gaur egungo NA-234). Gaur egun, hobia Nafarroako Ubideko urtegiaren atzeko aldean dago.

Gaiak

otros-memoriales

Hobiak

Nafarroako hilobi nagusietako bat da, bertan, 1936ko abuztutik azarora bitartean, ehun bat pertsona hil baitzituzten. Urrotz eta Arrizabalaga elkartzen dituen NA-234 errepidearen 10. kilometroaren ondoan dago, Nafarroako Ubidearen urtegiaren atzealdean. Bertan, Agoizko, Aosko, Berbintzanako, Caparrosoko, Kasedako, Galipentzuko, Murillo el Cuendeko, Iruñeko, Azkoiengo, San Martin Unxeko, Tafallako eta Esako zenbait bizilagun erail eta lurperatu zituzten, gutxienez zazpi data ezberdinetan. Horien artean, nabarmena da Tafallako kartzelatik ateratako pertsonena, 1936ko urriaren 20tik 2erako goizaldean.

Hilobi horretan, 1978an, exhumazioa izan zen, “exhumazio goiztiarrak” izeneko prozesuaren barruan. Bertan eraildakoak beren ideologiarengatik edo militantzia politikoarengatik izan ziren erailak, 1936ko estatu kolpearen kontrakotzat hartu baitzituzten. Aspaldi, memoriaren toki bezala hartu izan da, “Respeten este lugar. Es cementerio de 1936” inskripzioarekin Eloko apezak kartel bat jarri zuenetik.

Historia

Toki hau Nafarroako hobi komun handienean bihurtuko zen, non 1936ko abuztua eta urria bitartean 94 pertsona hil zituzten. Ikerketa batzuen arabera, gehiago izan ziren hemen lurperatutako pertsonak.

Irailaren 17an Aoseko (Longida) 4 bizilagun fusilatu zituzten. Irailaren 18an, Agoitzko 11 bizilagun, gehienak Irati treneko langileak eta sozialistak, errekete talde batek atxilotu zituen eta Iruñeko eskolapioetatik igaro ondoren, hilaren 19an hil zituzten leku honetan. Urriaren 21eko gauean Tafallako espetxetik ateratako 65 pertsona hil zituzten. Antza denez, errekete ofizial bat frontean hil ondoren, errepresalia gisa gertatu ziren gertakari horiek. Tafallako 27 pertsona hil zituzten, Azkoiengo 15, Berbintzanako 12, Kasedako 3, Galipentzuko 3, Murillo el Cuendeko 2, Caparrosoko 2 eta San Martin Unxeko 1.

Hobi hauek 1978an desobiratu zituzten. 2019an, Tejeriaren Memoriaren Parkea inauguratu zuten, eta, aldi berean, Nafarroako Memoria Leku bihurtu zen. Parke horretan, altzairuzko lau teila jarri ziren, eta bertan, hemen eraildako 105 pertsonen izenak eta herriak daude. Patxi Aldunate Los Arcos eskultore nafarrak sortu zuen.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean