ALDUNATEKO PLAKA
Irati-Aragoi
Biktimak: 13
Data: 2022
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Gaiak

otros-memoriales

Hobiak

Monolito honetan plaka bat dago, non Oibar eta Zangozako bizilagunen izenak agertzen diren, 1978an hilerri horretan lurperatuta, Loitin lurpetik atera ondoren. 2022an inauguratu zen eta AFFNA-NAFSE 36ren laguntzarekin egin zen.

Plakan irakur daiteke: "Loitin askatasuna eta errepublika defendetzeagatik erail zuten emakume hori eta gizon horien omenez, 1978ko urriaren 25ean desobiratu zituztenak eta 1978ko urriaren 26an lurperatuak". Oibar eta Zangozako hamairu pertsona hauek 1939ko irailaren 3an eta 26an erail zituzten.

Pertsona hauek N-240 errepideko 23., 24., eta 25. kilometroetatik gertu dauden bi hobitan exekutatu zituzten, Loitiko gainaldetik oso gertu.

Historia

1936ko abuztuan eta irailean hainbat pertsona hil zituzten Loiti gainaldetik gertu zeuden hiru hobietan, Aldunaten. Irailaren 3an hil zituzten Felix Larriketa Maisterra eta Felix Oroz Buey, Zangozako bizilagunak. Hilaren 26an hamaika fusilatu zituzten, baina batek ihes egin zuen eta desagertutzat jo zuten. Horietako zazpi Oibarrekoak ziren (Javier Iziz Ribera, Antón Alzueta Erdozáin, José Pérez Ibero, Benito Alzueta Goñi, Cándido Domeñoz Belío, Gerardo Bueno Expósito y Dominica Gil Azparren) eta beste hiru Zangozakoak (José Alzate Egozcue, Honorino Ibáñez Leoz y Melitón Mulet Arrieta).

1978an, zenbait familia biktima horien gorpuzkiak lurpetik ateratzeko antolatu ziren, eta, ondoren, gertuen zegoen hilerrian lurperatu zituzten, Aldunateko hilerrian. Izenak zituen plaka bat ez jartzea erabaki zen, suntsitua izan ez zedin. 2022an monolito bat jarri zen biktima horien omenez.