HIRU GURUTZEEN GAINEKO HILOBIAREN MEMORIALA (IBERO)
Arga
Biktimak: Gutxienez 73 pertsona
Data: 2015eko abenduaren 6an hobia berriro desobiratu zen
Sarbide publikoa: Ez dago erabilgarri

lokalizazioa

Lizarrako errepidea (NA-700). Ororbia eta Ibero artean

Gaiak

fosa

Oltza Zendean biktima gehien erregistratu zituen hilobia da, non espazio batzuk fusilamenduetarako eta erailketetarako erabili ziren, 1936ko kolpe militarraren ondoren Iruñean jarritako kartzelatze eta atxilotze zentrotiko hurbiltasunagatik. Gaur arte, bederatzi hobi topatu dira, eta haietan, besteak beste, Berbintzanako, Burlatako, Caparrosoko, Larragako, Mélidako, Obanosko, Ondarroako, Iruñeko, Uharte Arakilgo eta Atarrabiako 73 pertsona erail zituzten. 39 pertsonaren gorpuak berreskuratu dira frankismoan zehar gauzatu ziren exhumazioei esker, 1978koak eta azken urtetakoak.

Zurbau talde memorialistaren laguntzarekin, izu hori guztia ezagutarazteko eta pertsona horien memoria errekuperatzeko hainbat ekintza martxan jarri ditu Oltza Zendeako Udalak. Metalezko monolito batekin, plaka batekin eta QR kode batekin seinalatu da hilobi bakoitza, bertan erail zituzten pertsonen inguruko informazioa emateko; eta memoriaren parke bat sortu da biktima gehien dituen hilobian, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobian hain zuzen.

2019an Nafarroako Memoria Historikoko Toki izendatu zen. Erailketa masiboak izan diren beste toki batzuetan bezala, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriaguneak galderak egiten dizkio bisitariari, Nafarroak 1936ko estatu kolpearen ondoren bizi izan zuen terrorezko iraganari buruz eta modu diferentean pentsatzea delitu bakar zuten ehunka lagunen kontra egindako garbiketa politikoari buruz.

Historia

Hiru gurutzeen gaineko hilobia pertsonen Judizioz kanpoko eraiketetarako erabili zen. Hobi honetan eta ingurukoetan, beste herri batzuetatik ekarritako pertsonak hil zituzten; hala nola Uharte Arakil, Larraga, Burlata, Caparroso, Iruña, Ondarroa… Pertsona horietako askok Iruñeko espetxetik ekartzen zituzten.

Iberoko pertsonen testigantzen arabera, Larragako 20 bizilagun leku horretara eraman zituzten, hamar laguneko bi taldeetan, 1936ko urriaren 25ean eta 26an. Bi egun geroago Uharte Arakilgo hiru bizilagun hil zituzten eta Larragako hobiaren gainean lurperatu zituzten. Ondoren, beste hilketa eta ehorzketa batzuk errepikatu ziren toki honetan. Atxilotze zentro ezberdinetatik atera eta ondoren gune honetara eramaten zituzten pertsonak, erailak izan zitezen. Beren ideologia eta militantziagatik hil zituzten.

1978. urtean Larragako 20 bizilagunen bi hilobien desobiratzea egin zen; 1936ko urriaren 25ean eta 26an eraildako bizilagunena. Urte batzuk geroago, 2015ean, hilobien bilaketa prozesua Iberoko Udalak, AFFNA-NAFSEk 1936, Nafarroako UGT sindikatuak eta Uharte Arakil, Berbinzana, Gares, Obanos eta Oltzako zendeako udalek eskatu zuten. Urte horretako abenduan, interbentzio bat egin zen non gutxienez zazpi pertsonen hezurrak aurkitu ziren, hainbat hilobietan. 

Ondoren, eta analisi genetikoaren bidez ondorengo pertsonak identifikatu ahal zituzten:  Victor Martirena Alegria UGTko militantea; Gregorio Angulo Martinena Tafallakoa, Iruñeko Elkarte Sozialistaren sortzailea eta 1914 eta 1917 bitartean Udaleko zinegotzia zena, 1937an hil zutena; eta Jose Roa Garcia, Iruñeko bizilaguna, PSOE eta UGTko kidea, 1937an hil zutena. Identifikazio hauek Nafarroako Gobernuaren DNA bankuari esker egin ahal izan ziren.

2019an Nafarroako Memoria Historikoko Toki izendatu zen. Erailketa masiboak izan diren beste toki batzuetan bezala, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriaguneak galderak egiten dizkio bisitariari, Nafarroak 1936ko estatu kolpearen ondoren bizi izan zuen terrorezko iraganari buruz eta modu diferentean pentsatzea delitu bakar zuten ehunka lagunen kontra egindako garbiketa politikoari buruz.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean