lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
Hobiak
Xulapain bailaran dagoen inguru honetan gutxienez 36 pertsona hil eta lurperatu zituzten. Bi desobiratzek, bata 1979an eta bestea 2019an, artzainek ganadua gordetzen duten borda batzuetan hobitik ateratzea ahalbidetu zuten. Artzain batek ikusi zuen zer gertatu zen han, eta haren testigantzari esker, hildako pertsonen gorpuzkiak berreskuratu ahal izan ziren.
1979an berreskuratutako gorpuak Sartagudako hilerrian lurperatu zituzten berriro. Bordeetatik gertu dagoen harrobi abandonatuan, Juslapeñako Udalak, «Ahatzuak 1936-1977» elkartearekin batera, plaka bat jarri zuen han eraildakoen omenez.
2019ko irailean, Carlos Martinezek, Fernando Mikelarenak eta Orreaga Oskotxek egindako lanari esker, lau hobi berri aurkitu ahal izan ziren, eta horietan 20 pertsonen gorpuzkiak atera ziren, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren baitan. Oraingoz ezezaguna da pertsona hauen identitatea.
Historia
1936ko azaroaren 16an, Sartagudako hamalau atxilotu atera zituzten Iruñeko espetxetik. Preso zeuden 1936ko uztailetik eta kargu esanguratsuak izan zituzten herriko ezkerreko alderdietan. Iruñetik irtetean gelditu zen kamioia, eta atxilotuetako bat, Antonio Martinez, ihes egiten saiatu zen, baina berehala hil zuten. Kamioiak bere bidea jarraitu zuen Iruzkungo Bordetaraino, eta han, Simon Garcia, beste atxilotuetako bat, ihes egiten saiatu zen, eta tiro batez hil zuten. Gainerako presoek bordan itxita igaro zuten gaua, euritik babestuta. Hurrengo egunean, San Kristobal Gotorlekuan preso zeuden Sartagudako beste bi bizilagun ekarri zituzten (Teodoro Martínez eta Joaquín Martínez). Denak bordetako pareta berean fusilatu zituzten eta haien gorpuzkiak leku berean lurperatu zituzten. Artzain batek ikusi zuen zer gertatu zen. Horretaz gain, beste ateratze batzuk ere izan ziren (data jakinetan), eta leku horretara eraman zuten, hiltzera.
Gorpuak 1978-1979 urteetan berreskuratu ziren eta Sartagudako hilerrira eraman ziren. Carlos Martínezek, Fernando Mikelarenak eta Orreaga Oskotzek emandako informazio berrien ondorioz, Memoriaren Nafarroako Institutuak beste prospekzio batzuk egin zituen, eta, horien bidez, lau hobi berri aurkitu ahal izan zituen. Hobi horietan 9, 9, 1 eta 1 gorpuzki atera zituzten, hurrenez hurren, euren identitatea ezagutu gabe. 2019an, Alargunen Herria elkarteak monolito oroigarri bat jarri zuen. 2020an beste prospekzio bat egin zen emaitza positiborik gabe.