BERIAINGO MEMORIAREN PARKEA
Arga
Biktimak: -
Data: 2021
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

San Fransciso Javier ingurabidea, udal kiroldegiaren ondoan, Beriain

Gaiak

otros-memoriales

Beriain Iruñea inguruko presoen hilketa-leku nagusietako bat izan zen. Hala ere, Potasasko meategia ireki ondoren herrian izan ziren hirigintza-eraldaketen ondorioz, han gertatutakoaren inguruko informazioa ez zen beste hobi batzuetan bezain zehatza izan. Orain arte, bertan hildako hemeretzi lagunen nortasuna ezagutzen da, baina lekukotzen arabera, kopurua askoz handiagoa izan zen.

2021eko urriaren 2an Beriaingo Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, inauguratu zuen parke hau, gogorarazteko eta ohoratzeko. Horretarako, Ramon Llamasek sortutako Cielo de tierra eskultura ere jarri zen bertan, frankismoaren indarkeriaren biktima guztiak omentzeko; besteak beste, hemen fusilatu zituzten Cabanillas, Oibar, Genevilla, Milagro, Torres del Río eta Iruñeko bizilagunak.

 

Historia

1936ko uztaileko matxinadaren ondorengo hilabeteetan, garbiketa politikorako metodorik ohikoena, eta ia bakarra, presoak eta atxilotuak prozedura judizialik gabe hiltzea izan zen. Exekuzio-leku asko Iruñetik gertu zeuden, bertan baitzeuden atxiloketa-zentro nagusiak. Hori izan zen Beriainen kasua, berezitasun batekin: han gertatutakoaren berriak ez dira beste hobi handi batzuetan bezain zehatzak. Horren arrazoia da Potasasko meategia ireki zenean herriak aldaketa garrantzitsuak izan zituela, eta horrek ekarri zuela hobiak zeuden parajeetan herri berria eraikitzea. Gaur egun, Cabanillasetik, Oibartik, Genevillatik, Milagrotik, Torres del Riotik eta Iruñetik eraildako 19 lagunen nortasuna ezagutzen dugu, eta beste lauren inguruko zantzu nabarmenak daude.

60ko hamarkadaren hasieran, herri berria eraiki aurretik, zenbait hobi atera zituzten Beriainen, eta, orain arte jakin denez, Oibarreko lau hildakoen gorpuak berreskuratu zituzten, Cabanillasko zazpiak eta Torres del Riokoa. Gainontzekoei buruz, informazioen arabera, han hil omen zituzten. Orain arte bildutako testigantza guztiek azpimarratzen dute askoz gorpu gehiago zeudela bertan lurperatuta, baina hobiak desagertu egin dira, eta ikerketa historikoaren bidez identitate batzuk baino ezin izan dira egiaztatu, baita beste batzuen gaineko hipotesiak ere.

2021ean Beriaringo Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikoari esker, parke bat inauguratu zuen haien oroimenez, non plaka batek izenak gogorarazten dituen: Martín Azparren Gil, Andrés Goyeneche Guembe, Idelfonso Ibero Guembe, Pablo Martínez Pérez, Pedro Aguado Mateo, Pedro Luis Aguado Sainz, Teófilo Julio Cervera García, Manuel Jimeno Gil, Macario Pedro Marín Martínez, Dámaso Julián Paz Peralta, Luis Pérez Galroriano, Victoriano San Vicente Gil, Pablo Barcos Martínez, Serapio Lebrero Canraso, Rufino Rodero Sánchez, Isidoro Torrecilla Granell, Otilio García Falces, Anselmo Navarro Bujanda eta Florentino Rubio Martínez. Parkearen erdian eskultura handi bat dago, Ramon Llamasek sortutako Cielo de tierra, frankismoaren indarkeriaren biktima guztiak omentzeko.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean